Agenda

DAB: Azala

Noiz

2026/04/19 16:30

Non

Hendaia, Mendi Zola

*Ibilki 2026ren barruan

Azala dantza emanaldian 5 dantzari eta txelista bat zuzenean galdera honi erantzunak bilatzen murgiltzen dira: etorkizun hobe baterantz eboluzionatzen ari gara ala erabaki txarren ziklo errepikakor batean gaude harrapatuta?

Estetika ikusgarria eta koreografia oso landua eskainiko dute. Larruazalak, oroimen bizi gisa, borroka horien aztarnak gordetzen ditu, eta dantzak, berriz, orbain horiek nola alda eta senda ditzakegun hausnartzeko bitarteko bat eskaintzen du, etorkizunaren ikuspegi kritiko eta itxaropentsu bat proposatuz.

 

Irakurri gehiago

Espainiako Ballet Nazionala: Afanador

Noiz

2026/04/19 16:30

Non

Iruñea, Baluarte Auditorioa

Bere lanetan, Ruven Afanador kolonbiar argazkilariak oso modu pertsonalean sartzen du flamenkoaren irudia ikuslengoaia garaikidean, generoaren muga tradizionalak gaindituta, argi-itzalen jolas bikain batean. Afanador Marcos Morauren lanak proposatzen du argazkilari horren begiradatik abiatuta “elkarrizketa bat sortzea, bi lengoaia hibridatzen dituena unibertso berri baten bila”. Ikuskizun apurtzaile hau Espainiako Ballet Nazionalaren eskutik iritsiko da Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiaren baitan dantza proposamenei amaiera emanez.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendari artistikoa: Rubén Olmo
  • Ideia eta zuzendaritza artistikoa: Marcos Morau
  • Koreografia: Marcos Morau & La Veronal, Lorena Nogal, Shay Partush, Jon López, Miguel Ángel Corbacho

 

Irakurri gehiago

Qabalum: Todo este ruido

Noiz

2026/04/19 17:00

Non

Ribaforada, Ribaforadako Kultur Etxea

Beharbada, bizitza guztiak elkarri lotuta daude, natura kode ulertezina, kaotikoa eta absolutua delako, eta akatsa delako bere aldagarritasun bakarra. Eta agian ekosistema matematiko batean bizi gara, eta gorputza abatar moduko bat da, eta genoma algoritmo bat. Eta nire atomoak eta zureak, irudi baten pixelen gisa, akaso ez dira gureak, eta egunen batean banandu eginen dira beste irudi batzuk eta beste istorio batzuk sortzeko. Eta zu eta ni oso urrutitik etorri gara, apika, kosmos osoa zeharkatuz justu hemen amaitzeko, eta apurka-apurka deseginen gara dagoeneko parte garen eternitatean...

Fitxa artistikoa: 

  • Sorkuntza: Diego Pazó & Lucía Burguete
  • Interpretazioa: Diego Pazó, Lucía Burguete & Joan Cano (drona)
  • Laguntza teknikoa: Liberam Technologies
  • Argiztapena eta espazio eszenikoa: Fermín Blanco & Diego Pazó
  • Jantzien konponketak: Eva María González
  • Musika: VV.AA (Diego Pazóren konposizioa)
  • Ikus-entzunezkoa: Bárbara Fernández & David Mendizábal
  • Jatorrizko testua: Diego Pazó
  • Banaketa: Patty Hanpatua produccionespatto@gmail.com
  • Esker onak: Akira Yoshida, Sandra Muñiz, Martxel Rodríguez, Jon López

Irakurri gehiago

Led silhouette: Ultimatum

Noiz

2026/04/19 17:00

Non

Agoitz, Agoizko Kultur Etxea

Taldea 2016an sortu zuten Jon Lopezek eta Martxel Rodriguezek eta Lesakan du egoitza (Nafarroa). Ikuspegi berritzaile batetik antzerkia eta zinema uztartuz, gizakiaren kontraesanetan sakontzen du. Gai sakonak lantzen ditu, hala nola depresioa, indibidualismoa, zentzuaren galera eta gizartearen eta ekonomiaren gainbehera.

Aurreko lanen ildoari jarraituz, “ULTIMATUM”  obrak gain behera doan mundu bati eta mundu horretan gizakiak duen ahultasunari buruzko gogoeta kritiko bat proposatzen du, esperientzia estetiko bat ez ezik, eta oraina kolokan jartzeko gonbita egiten dio publikoari.

Irakurri gehiago

Gero Axular: Agoteak

Noiz

2026/04/19 17:00

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Gero Axular Dantza Taldearen Agoteak ikuskizunak agoteen historia eta maskulinitatearen forma berriak uztartzen ditu, desberdina denaren beldurra nola irauten duen erakutsiz, aurpegi berriak jantzita. Mugimenduaren bidez, interpreteek bazterketaren herentzia eta askatasunaren aukera uztartu nahi dituzte —erruduntasunik gabe, burdinarik gabe. “Burdinaren semeak” memoriaz, desberdintasunaz eta itxaropenaz diharduen ikuskizuna da: estigma indar bihurtzen duen erritu bat, eta lotsa harrotasun.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaria, koreografoa eta jatorrizko ideia: Juan Luis Unzurrunzaga
  • Musika zuzendaritza: Andoni Iparragirre
  • Jantzigintza: Ana Martínez, Gurutze Telleria
  • Argiztapena: Aitor Azkuna, Javier Sainz de Murieta
  • Soinuztapena: Roberto González

Irakurri gehiago