Agenda

Maskaradak 2026

Noiz

2026/04/18 07:00

Non

Barkoxe

Urtarrilaren 18an hasi eta apirilaren 26an bukatuko dira 2026ko maskaradak, Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura izaten da lehena eta azkena antolatzaileen herrian izatea; oraingoan lau herrik hartzen dutenez parte, lehenengo egunean, barrikadak Irurin egingo dira eta plazako jokoa Ozazen emango dute. Azkenengoan, berriz, Zalgizen izango dira barrikadak eta arratsaldeko saioa Mendikotan.

Zuberoako Maskaradak 2026 egutegia

  • Urtarrilak 18, igandea: Iruri / Ozaze
  • Urtarrilak 25, igandea: Pettarra (Ainharbe)
  • Otsailak 1, igandea: Lexantzü
  • Otsailak 8, igandea: Muskildi
  • Otsailak 14, larunbata: Pagola
  • Otsailak 22, igandea: Altzürükü
  • Martxoak 1, igandea: Altzai-Lakarri
  • Martxoak 7, larunbata: Maule
  • Martxoak 14, larunbata: Idauze
  • Martxoak 21, larunbata: Larraine
  • Martxoak 28, larunbata: Aloze
  • Apirilak 5, igandea: Hoki
  • Apirilak 12, igandea: Gamere
  • Apirilak 18, larunbata: Barkoxe
  • Apirilak 25, larunbata: Zalgize / Mendikota

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Irakurri gehiago

Duguna

Noiz

2026/04/18 09:00

Non

Iruñea

Zendu diren Iñaki Dominguez eta Carlos Aleman dantzaeri omenaldia. 

Ibilbidea: 

  • Club deportivo Navarra
  • San Lorenzo
  • Udal plaza

Irakurri gehiago

Kukai: Klera

Noiz

2026/04/18 15:00

Non

Legazpi, Latxartegi Aretoa

Jon Mayaren ideia batetik abiatuta, lengoaia artistiko ezberdinak koaderno batean biltzen ditu Klerak. Literatura, ilustrazioa, musika eta dantza ditu espresio bide, eta koaderno gisako argitalpen batean adierazpen artistiko horiek bildu, eta, artearen poetikotasunetik, gerraren ondorioei buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu.

Leire Bilbaoren testuak eta June San Sebastianen ilustrazioek Maite Larbururen musika eta Kukai Dantzaren koreografiak izango dituzte lagun. Dantza eta musika QR kodigoen bidez azalduko dira koadernoan. Izan ere, Klera disziplina arteko proiektua da, artearen begirada ezberdinetatik gerra ezari eta elkarbizitzari dei bat egiteko.

Fitxa artstikoa: 

  • Proiektuaren zuzendaritza eta koreografia: Jon Maya Sein
  • Idazlea: Leire Bilbao
  • Ilustratzailea: June San Sebastián
  • Musika sortzailea: Maite Larburu
  • Ikus-entzunezkoen sortzailea: David Bernués
  • Dantzariak: Kukai Dantza

Irakurri gehiago

Dantzaz: Ehuna

Noiz

2026/04/18 15:30

Non

Donostia, Gazteszena

Gorputzak oihalekin eta airearekin egiten duen mugimenduaren bidez dantza jariarazi. Hori da Ehuna obrak inspiratzen duen ideia. Cristobal Balenciagaren sormen-unibertsoa haurtzaro txikirako proposamen baten abiapuntua da, eta gorputzak ehunen eta arropen bidez mugimenduarekin duen harremana aztertzen du.

 

Irakurri gehiago

Ezpela: Itzaletik

Noiz

2026/04/18 15:30

Non

Ezpeleta

Ezpela taldeko gazteek (18-30 urtekoek) bultzatutako karrika-dantza proiektu berria. Emanaldi honek emazteak euskal kulturan duen lekua aztertzen du, jakitateen eta dantza tradizionalen transmisioan duen funtsezko papera argitan ezarriz.

Itzaletik desmartxa parte-hartzaile eta inklusiboa da: bakoitzak bere ideiak, sentikortasuna eta mugitzeko moldea ekartzen ditu. Emaitza: sorkuntza bizi eta engaiatua, espazio publikoan errotua, nun lurra agertoki eta oroimen kolektibo bilakatzen den.

Irakurri gehiago

Hernaniko XXVIII. Dantzari Astea

Noiz

2026/04/18 16:00

Non

Hernani

Apirilak 18, Larunbata
  • 18:00 Erromeria: Oinkada Muxiko taldearekin eta Baztandarrak (Muti-Dantza) Dantza eskola Plaza Berrin (euria egingo balu Atsegindegin)
Apirilak 19, Igandea
  • 10:45 Kalejira Hernaniko kaleetan zehar dantza ekitaldia, Hernaniko auzo eta kaleetan zehar. ( Euria Egingo Balu, Biteri Kultur Etxeko Areto Nagusian ). Aurkezlea: Jon Odriozola

Gipuzkoa

  • Herburu,  Hernaniko Erraldoi Eta Buruhandien  Konpartsa
  • Txilibita Fanfarrea
  • Hernaniko Herri Musika Elkartea
  • Hernaniko Musika Eskolako Dultzaineroak
  • Ttarla, Hernaniko Dantza Taldea
  • Egape, Urnietako Dantza Taldea
  • Erketz, Lasarte-Oriako Dantza Taldea
  • Eskola, Donostiako Dantza Taldea
  • Goizaldi, Donostiako Dantza Taldea
  • Ikasberri, Azpeitiko Ikastola Dantza Taldea
  • Lezoko Herri Dantzazaleak, Lezoko Dantza Taldea
  • Olarri, Oiartzungo Dantza Taldea
  • Trabeska, Donostiako Dantza Taldea

Araba

  • Adurtza, Gasteizeko Dantza Taldea

Bizkaia

  • Meatzaldeko Harrigorria, Gallartako Dantza Taldea

Nafarroa Garaia

  • Basakaitz, Iribaseko Dantza Taldea
  • Baztandarrak, Elizondoko Dantza Eskola
  • Ortzadar,  Iruñeko Dantza Taldea

Lapurdi

  • Begiraleak, Donobane Lohizuneko Dantza Taldea
  • Jeikadi, Kanboko Dantan Taldea 

Zuberoa

  • Muskildi, Muskadiko Dantza Taldea
  • Urdiñarbe, Urdiñarbeko Dantza Taldea

 

  • 13:15 Gudarien Enparantzan Hernaniko Musika Eskolako txalapartariak, Hernaniko Bertso eskolako bertsolariak eta irrintzilariak: Fermina Billanueva, Maria Carmen Mateo, Mirentxu Egizabal, Elurtxo Etxeberria eta Juani Tejedor. Dantza talde guztiek, agintari-dantza, agurra, muxikoak, mutil-dantzak (Hiru Puntukoa eta Billantziko), fandango-arin eta Larrain-dantza dantzatuko dituzte plazan.
  • 14:30 Bazkaria, Dantzari eta Soinujoleentzat (Atsegindegin). Ondoren: Erromeria

Apirilak 20, Astelehena

  • 17:00 - 20:00 Biteri Kultur Etxean, Jantzien Erakusketa. Baserritarraren Jantziak. Antolatzailea: Iraultza Dantza Taldea

Apirilak 21, Asteartea

  • 17:00 - 20:00 Biteri Kultur Etxean, Jantzien Erakusketa. Baserritarraren Jantzia. Antolatzailea: Iraultza Dantza Taldea

Apirilak 22, Asteazkena

  • 17:00 - 20:00 Biteri Kultur Etxean, Jantzien Erakusketa. Baserritarraren Jantzia. Antolatzailea: Iraultza Dantza Taldea
  • 19:00 Biteri Kultur Etxean, Hitzaldia. Gaia: Baserritarraren Jantzia.Hizlaria : Ramon Garcia (Iraultza Dantza Taldea)

Apirilak 23, osteguna

  • 17:00 - 20:00 Biteri Kultur Etxean, Jantzien Erakusketa. Baserritarraren Jantzia. Antolatzailea: Iraultza Dantza Taldea

Apirilak 25, Larunbata

  • 12:00 Erromeria: Ezpeletako eta Hernaniko trikitilariak, albokalariak eta pandero joleak Plaza Berrin (euria egingo balu Atsegindegin)
  • 17:00 Dantzari txikien irteera eta dantza emanaldia. Erdiguneko Kaleetan (euria egingo balu Atsegindegin). Aurkezlea: Jon Odriozola

Hasieran: Hernaniko Musika Eskolako txalapartaria, Hernanikok Bertso Eskolako bertsolariak, irrintzilariak (Mirentxu Egizabal eta Dulce Fernandez), Ezpeletako eta Hernaniko trikitilariak, albokalariak eta pandero joleak

Ondoren:

  • Begiraleak, Donobane Lohizuneko dantza taldea
  • Egape, Urnietako Dantza Taldea
  • Eskola, Donostiako Dantza Taldea
  • Illunbe, Trintxerpeko dantza taldea
  • Trebeska, Donostiako Dantza Taldea
  • Ttarla, Hernaniko Dantza Taldea

Bukaeran: Dantza talde guztiek fandango eta arin-arina dantzatuko dituzte.  

Irakurri gehiago

Verdini: Verdiniren distira

Noiz

2026/04/18 17:00

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Verdiniren distira artearen, mugimenduaren eta giza konexioen ospakizun bat da. Verdini Dantza Taldeak -desgaitasun funtzionalen bat duten pertsonez osatutako konpainia inklusiboak- sortu eta interpretatutako pieza honek distira egiten du oholtzako gorputzak janzten dituen brillantinaren energiarekin, interprete bakoitzaren argi berdingabea islatuta.

Dantzaren bidez, desgaitasuna indar sortzaile bilakatzen da, eta oholtza, aldiz, desberdintasunak onartu ez ezik, ospatu ere egiten diren lekua. Bidaia sentsorial honetan gorputza mintzo da, eta arimak zirraratu, eta ikusleak hunkitu egiten dira. Bizi, kolore eta enpatiazko dirdira bat, nork bere burua begi berriz ikus dezan.

Fitxa artistikoa:

  • Koreografia eta zuzendaritza: Isabel Verdini
  • Zuzendari laguntzaileak: Jesus Murua, Aizpea Múgica
  • Jantziak: Rosi Mirás
  • Dantzariak: Jon Alonso, Nerea Astarbe, Ainhoa Bakaikoa, Miriam Corrionero, María Isasti, Idoia Machimbarrena, Aitor Manterola, Ohiane Mateos, Aizpea Múgica, Nekane Prieto, Álex Santesteban, Isabel Verdini

Irakurri gehiago

Lindy Hop dantzaldia

Noiz

2026/04/18 18:30

Non

Donostia, Larratxo Kultur Etxea

Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkartearekin elkarlanean, Lindy Hop dantzaldi soziala eta musika zuzenean Jazzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Professor Cunningham and His Old School Jazz Band jazz primigeniotik hasi eta lehen rhythm & blueseraino, Sidney Bechet, Fats Waller edo Fats Domino bezalako erritmoak dakartzate New Yorketik, jendea erotu arte dantzan jartzeko.  

 

Irakurri gehiago