Agenda
Nuria Perez: Nijoyome
2026/04/16 17:00
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
*Entsegu irekia.
Dantzaren bidez, gorputzen barrualdeari buruzko istorio bat kontatzen da. Zelulaz eginak gaude, unitate bizi txikienak dira. Zelulak mugitu egiten dira, komunikatu egiten dira, transformatu egiten dira eta sistema konplexuak sortzen dituzte, hala nola muskulatura, hezurrak, garuna edo larruazala.
NIJOYOME-k jendeari helarazi nahi dio, batez ere familiei, gizaki guztiok barruan dugun unibertsoa. Mugitzen ez den unibertsoa, beti aktibo dagoena.
Fitxa artistikoa:
- Egilea: Nuria Perez
- Koreografia: Cia. Nuria Perez Danza
- Zuzendaritza eszenikoa: Nuria Perez
- Antzezleak: Eneritz Ceberio, Elene Carreto, Sirah Badiola
- Ekoizpena: Kim Maiteny
Raira Rosenkjar: Tetas
2026/04/16 17:30
Bilbo, Bilborock
*2026ko BLV-Art jaialdiaren barne.
Emakume izan aurretik titiak izan zen emakume bat, titiak izateagatik emakume baizik izan ahal ez zuena. Hipnotikoki eta kaotikoki mugitzen diren titiak. Pixkanakako hurbilketetara gonbidatzen du berak publikoa, bere desio, eldarnio eta mito fundatzaileak partekatzen dituen bitartean. Bularra jasotzea zer den oroitu nahi duenari bularra ematea, bularra ematen zaion horri begietara begiratu bitartean. Txera, samurtasuna, eszitazioa eta nahasmen sakona sentitzea ahalbidetzen duen irekidura. Nahasmena batez ere. Norabide horretan dator gorputz/koreografia mugimendua, mugak lausotuz, mugak desegiteko ariketa gisara, beste garai eta egikera batzuekin konektatzeko erritual gisara. Gainezka ari diren titiak, aldi berean ni eta bestea direnak. Dantzatzea. Nahasmen honi guztiari gorputza emateko dantzatzea.
Fitxa artistikoa:
Lankidetza: Dani Hernandéz, Malka Julieta
Sorkuntza eta Interpretazioa: Raíra Rosenkjar
Aholkulari artistikoa eta argiztapena: Dani Hernández
Soinu diseinua: Malka Julieta
Atrezzoa: Isabela Lourenço eta Amanda Quintero