Agenda

Dantzari Ttikien X. Jaia

Noiz

2026/04/14 18:50

Non

Iruñea

Dantzari Ttikien Jaiak 280 dantzari ttiki bilduko ditu Iruñeko Arrosadia eta Azpilagaña auzoetan. Oberenak bi urterik behin ospatzen duen jaialdiak hamargarren edizioa du aurten, eta transmisioan paratuko du azpimarra. Belaunaldiz, belaunaldi; hamaika urrats, hamar aldi izanen da leloa; izan ere, 2008an dantzari ttiki zirenek zein oraindik taldean sartu gabe edota sortu gabe zirenek antolatzen dute gaur egun jaialdia.

Parte hartzaileak: 

Amaiur (Iruñea), Muthiko Alaiak (Iruñea), Ardantzeta (Noain), Korosti (Legazpi), Indarra (Gasteiz), Ortzadar (Iruñea), Agoizko dantzariak (Agoitz), Larratz (Burlata), Makaia (Faltzes) eta Oberena (Iruñea).

Egitaraua:

10:00etan ongi etorria eta hamarretakoa Oberenan.

11:00etan kalejirak Arrosadia eta Azpilagaña auzoetan barrena.

13:00etan ekitaldi nagusia, Alfredo Floristan plazan.

14:30ean bazkaria, Oberenako frontoian.

17:00etan dantzaldia, Alfredo Floristan plazan.

Irakurri gehiago