Agenda

Maskaradak 2026

Noiz

2026/04/12 07:00

Non

Gamere

Urtarrilaren 18an hasi eta apirilaren 26an bukatuko dira 2026ko maskaradak, Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura izaten da lehena eta azkena antolatzaileen herrian izatea; oraingoan lau herrik hartzen dutenez parte, lehenengo egunean, barrikadak Irurin egingo dira eta plazako jokoa Ozazen emango dute. Azkenengoan, berriz, Zalgizen izango dira barrikadak eta arratsaldeko saioa Mendikotan.

Zuberoako Maskaradak 2026 egutegia

  • Urtarrilak 18, igandea: Iruri / Ozaze
  • Urtarrilak 25, igandea: Pettarra (Ainharbe)
  • Otsailak 1, igandea: Lexantzü
  • Otsailak 8, igandea: Muskildi
  • Otsailak 14, larunbata: Pagola
  • Otsailak 22, igandea: Altzürükü
  • Martxoak 1, igandea: Altzai-Lakarri
  • Martxoak 7, larunbata: Maule
  • Martxoak 14, larunbata: Idauze
  • Martxoak 21, larunbata: Larraine
  • Martxoak 28, larunbata: Aloze
  • Apirilak 5, igandea: Hoki
  • Apirilak 12, igandea: Gamere
  • Apirilak 18, larunbata: Barkoxe
  • Apirilak 25, larunbata: Zalgize / Mendikota

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Irakurri gehiago

Lasala: Alai familian

Noiz

2026/04/12 16:00

Non

Hondarribia, Itsas Etxea Auditoriuma

Alaik sei urte ditu eta bere amona eta txakurrarekin bizi da. Alairen familia ez da bere lagunena bezalakoa eta horrek desberdin sentiarazten du, baina gau batean ametsen munduan murgildu eta animalia mordo bat eta haien familia mota ezberdinak ezagutzen ditu. Nolakoa da, ba, familia normal bat?

Irakurri gehiago

Eve Guerrero: Hasta el último baile

Noiz

2026/04/12 17:00

Non

Galdakao, Torrezabal Kultur Etxea

“Hasta el último baile”dantza garaikidea ikuskizuna da. Testua eta zuzeneko musika uztartzen ditu. Denboraren joanaz, gorputzaren eraldaketaz, absentziez eta oroitzapenez hitz egiten du. Istorio desordenatu bat kontatzen du. Oroitzapenak, beste pertsona batzuen ahotsak, iraganeko kantak eta melodiak, non autobiografia eta fikzioa diren abiapuntuak. Zahartzaroa, gorputza eta gorputzean gelditzen diren arrasto guztiak, hausnartzeko gaiak.

Nola gordetzen dira oroitzapenak nire gorputzean? Zer forma ematen didate jada ez dauden pertsonek? Nola aldatzen da nire gorputza denboraren poderioz? Zer duzu zuk nigan?

Eva Guerrero konpainiaren proposamen honek konpainiaren estetikan sakontzen du, denboraz kanpoko poetikarekin, soinu-espazio iradokitzailearekin, eta zapore nostalgikoa duen istorio fragmentatu batekin.

“Hasta el último baile”topaketa bat da eta, aldi berean, agur bat. Gorputz asko gorputz bakar batean. Gure oraina eraldatzen duten beste pertsona batzuen ahotsak. Honaino ekarri gaituztenenen oroimena.

Irakurri gehiago

Toulouseko Kapitolioko Opera Nazionalaren Baleta: Sémiramis + Don Juan

Noiz

2026/04/12 17:00

Non

Donostia, Kursaal

Berritzailea eta dantzaren zale gartsua zen Gluck, eta bizitza guztian saiatu zen balletak entretenimendu hutsa izateari utz ziezaion eta ekintza adierazkor eta autonomo bihur zedin. 2024an, Edward Clug eta Ángel Rodríguez koreografoak ahalegindu ziren bi partitura horien betiereko modernitatea erakusten.

Fitxa artistikoa: 

Koreografia: Edward Clug (Don Juan) eta Ángel Rodríguez (Sémiramis)

Musika: Christoph Willibald Gluck

Irakurri gehiago

Sendaberri: Galduen zergatia

Noiz

2026/04/12 17:10

Non

Leitza, Leitzako Herri Aretoa

Pertsonaia galdu eta helbururik gabe bat bere iraganeko oroitzapen urriekin dabil noraezean. Helburu argirik gabe, inon erdian dagoen argi batera iristen da, zentzua galdu duela dirudien existentzia bati erantzunak bilatuz. Leku desolatu eta itxuraz sinple honetan, gertaera surrealistak gertatzen hasten dira: espazioak berak, berezko bizitza eta borondatea balu bezala, eraldatzen da eta berarekin jolasten du, tranpa eta engainuetan harrapatuz, xake joko baten parte balitz bezala. Hala ere, pertsonaiak oraindik ez du konturatzen, sakonean, benetako borroka bere buruarekin dela.

Zuzendaria, koreografoa eta performerra: Akira Yoshida

Irakurri gehiago