Agenda
Dantzaz: Kintsugi
2026/04/10 17:00
Zarautz, Modelo Aretoa
DANTZAZen hurrengo programa osatuko duten lehen lanen aurrestreinaldia egingo da.
"Kintsugi", euroeskualdeko lau koreograforen sorkuntzak bilduko ditu eta lehen pieza hau Emilie Camachok koreografiatu du, Romain Serreren musikarekin. Orbainen edertasuna eta inperfekzioa ospatzen dituen japoniar teknika honetan oinarrituta, Camachok hauskortasuna eta eraldaketa ikertzen ditu Dantzazeko dantzariekin, arteak berak ahalmen indaberritzailea duela sinetsita.
Lau sorkuntzetatik lehena izango da, non koreografo bakoitza "Kintsugi" ren eta memoria historikoaren ideia komunetik abiatuz, bere ikuspegi artistiko propioa garatuko du.
Hitzaldia: Xabier Itzaina; Ttunttuneroen gizartea
2026/04/10 17:30
Baigorri, Urdozeko kapera
Xabier Itzainak Lapurdiko eta Nafarroa Behereko dantza-soinulariak ikertu ditu: Ttunttuneroen gizartea. Liburua argitaratuko du, baina lehenago, hitzaldia eskainiko du Xabi Etxeberri musikaria eta Mirentxu Agerre kantariaren laguntzaz.