Agenda

Tailerra: Karaktere dantzak Yves Guillardekin

Noiz

2026/03/29 08:30

Non

Hiriburu, Biltoki aretoa

Yves Guillard dantza-maisu eta antropologoaren hitzaldi eta dantza ikastaroa antolatu ditu Leinua taldeak martxoaren amaierarako Hiriburun, “Hiruak Dantzan” euskal tailer eta dantzaldi zikloaren barruan. Guillard-ek interes berezia erakutsi izan du Euskal Herriarekiko, eta bereziki Zuberoako dantzekiko. Izan ere, bere ikerketetan aztertu du nola aberastu zituzten akademia militarretan landutako oinarrizko dantza puntuek zuberotar dantzaren teknika XIX. mendearen amaieran. 

 

Tailerra dantza taldeetako dantzariei zuzenduta dago, eta parte-hartzaileek gutxienez 15 urte izan beharko dituzte. Horrez gain, zuberotar dantzaren teknikaren inguruko oinarrizko ezagutza izatea eskatzen da.

Irakurri gehiago

Ibriar Dantza Konpainia: La prodigiosa zapatera

Noiz

2026/03/29 17:00

Non

Ribaforada, Ribaforadako Kultur Etxea

Ballet komikoa, Commedia dell’Arte-ren ukituekin, Federico García Lorcaren “La zapatera prodigiosa” jatorrizko lanean oinarritua, ikuspegi berritzaile batekin. Manuel Segoviak zuzendua (Dantzako Sari Nazionala), “La prodigiosa zapatera”k Lorcaren tragicomedia klasikoa eszenako dantza espainiarreko kode irekiko ballet komiko distiratsu bihurtzen du.

Umorea, lirismoa, musika inguratzailea, Commedia dell’Arte eta mapping bidezko proiekzioak uztartuta, antzerkia biziz betetzen da, dibertigarria bezain hunkigarria den esperientzia batean. Bertan, zapata egile ausart eta aske baten ibilbidea jarraitzen dugu, ezarritako patuari aurre egiten diona eta izatearen askatasunetik eta askatasunerako sortutako mundu femeninoari erantzun bat irudikatzen duena.

Irakurri gehiago

Lucia Lacarra: A.I. (Amalur Indarra)

Noiz

2026/03/29 17:00

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

Non geratu da giza sormena adimen artifizialak menderatutako mundu honetan?

Mundu distopiko batean, adimen artifiziala gizakiaren bizitzako alderdi guztietan gailenduko delarik, sistemaren balizko aldaketa subertsibotzat hartuko da aurrez ezarritako arauak zalantzan jartzen dituen gizabanako oro, eta, beraz, desagerrarazi egin beharko da, bake eta segurtasun kolektiboak ez hondatzeko. Etorkizun kezkagarri horretan, Amalur sortu da, gizateria lozorro emozionaletik esnatzeko eta Ama Lurraren indarrarekin birkonektatzen saiatzeko.

Adimen artifiziala (AI, ingelesezko sigletan) agertzeak aukera ugari zabaldu ditu, eta itxaropen handiak sortu ditu gizateriaren etorkizunari buruz; baina, aldi berean, hainbat zalantza, ziurgabetasun eta beldur planteatzen ditu. AIarekin, non geratuko dira gizaki bihurtzen gaituzten sentimenduak? Zer espazio geratuko da sormenerako?

Fitxa artistikoa: 

  • Kontzeptua eta eszenako zuzendaritza: Lucia Lacarra & Matthew Golding
  • Koreografia: Matthew Golding & Juanjo Arqués
  • Dantzariak: Lucia Lacarra, Matthew Golding, Josué Ullate & Lucia Lacarra Ballet
  • Musika: Leonard Bernstein, Max Richter, Jóhann Jóhannsson, Hans Zimmer, Kjartan Sveinsson
  • Argiztapen-diseinua: Eduardo Chacón
  • Jantziak: Betitxe Saitua
  • Koprodukzioa: Teatro Arriaga Antzokia, Fundación Baluarte Fundazioa, Kursaal Eszena, Red de Teatros de Vitoria-Gasteiz

Irakurri gehiago