Agenda
Maskaradak 2026
2026/03/21 08:00
Larraine
Urtarrilaren 18an hasi eta apirilaren 26an bukatuko dira 2026ko maskaradak, Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura izaten da lehena eta azkena antolatzaileen herrian izatea; oraingoan lau herrik hartzen dutenez parte, lehenengo egunean, barrikadak Irurin egingo dira eta plazako jokoa Ozazen emango dute. Azkenengoan, berriz, Zalgizen izango dira barrikadak eta arratsaldeko saioa Mendikotan.
Zuberoako Maskaradak 2026 egutegia
- Urtarrilak 18, igandea: Iruri / Ozaze
- Urtarrilak 25, igandea: Pettarra (Ainharbe)
- Otsailak 1, igandea: Lexantzü
- Otsailak 8, igandea: Muskildi
- Otsailak 14, larunbata: Pagola
- Otsailak 22, igandea: Altzürükü
- Martxoak 1, igandea: Altzai-Lakarri
- Martxoak 7, larunbata: Maule
- Martxoak 14, larunbata: Idauze
- Martxoak 21, larunbata: Larraine
- Martxoak 28, larunbata: Aloze
- Apirilak 5, igandea: Hoki
- Apirilak 12, igandea: Gamere
- Apirilak 18, larunbata: Barkoxe
- Apirilak 25, larunbata: Zalgize / Mendikota
Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.
Ikastaroa: Emakumeak mugimenduan: gorputz kolektiboaren jabetze feminista
2026/03/21 09:00
Eibar, Markeskoa Jauregia
Emakumeak Mugimenduan emakumeentzako sormen eta autoezagutza espazio bat da. Dantza mugimendu terapian oinarritutako proposamen bat da eta buruaren eta gorputzaren arteko harremanean oinarritzen da.
Emakumeon jabekuntza feminista, osotasun batean bilatzen badugu, ezinbestekoa da gorputzaren jabekuntza prozesua bertan integratzea eta horretarako sortu zen Emakumeak Mugimenduan.
Irakaslea: Oihane Vicente Aguirrezabal
Informazio gehiago: Emakumeak mugimenduan: gorputz kolektiboaren jabetze feminista
Dantza egonaldia AIKO taldeagaz Urkiolan
2026/03/21 11:30
Urkiola
Aiko taldeak 20 urte bete dituen honetan, ez dakigun ospakizun ekitaldi bat den, baina dantza egonaldia antolatu dugu Urkiolan.
Parke naturalaren bihotzean dagoen URKIOLA* hotela izango da gure topagunea. Zapatu eta domekaz dantzan arituko gara alkarrekin. Ikasten, hobetzen, saiatzen... ahal den guztia egiten.
Otorduak, lo egiteko lekua eta giro atsegina ziurtatuta ditugu.
Dantza egonaldia Urkiolan
2026/03/21 15:00
Urkiola
Datorren martxoaren 21 eta 22an, lehenengoz Urkiolara doaz Aikotarrak dantza egonaldi bat egitera. Urkiolako Santutegia zuentzat, Urkiolako Dantzategia ere bada, erromeri toki historikoa. Eta berton, Urkiola hotel berriztuan, dantza txoko gozoa eraikitzeko aukera izango dute asteburu horretan Jasone, Patxi eta hoteleko lankide guztiekin.
ARTETXEREN JOTATIK TIREKA
“Arratiako jota” izenarekin, batez ere, talde folklorikoen akademizazioaren aurretik hedatuta zegoen dantzatzeko modu herrikoi, aberats eta anitza izendatzen da. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak, eta batez ere bertoko dantza maisua izan den Kepa Artetxeren lanari ezker, Euskal Herri guztian zabaldu zen “Arratiako jota” izenpean. Kepa gure dantza maisu eredua izan da, laguna, eta gure taldekide diren Larraitz eta Ainararen aita, eta Mertxe Arrienen senarra. Berarekin ikastaroren bat baino gehiago ere egin dugu, eta oraingo honetan, teknologiari esker, bere jota grabaketetik "tireka" jotaren inguruko hainbat kontu aztertu, ulertu, sistematizatu eta partekatzeko aukera izango dugu AIKO Taldeko irakasleen eskutik.
AIKO Taldeak 20 urte betetzen dituen honetan, zerbait berezia prestatu nahi izan dute ospatzeko eta, bide batez, Kepa Artetxeri haien esker ona adieraztea pentsatu dute haiek dakiten moduan: dantzan.
PROGRAMA
LARUNBATA, MARTXOAK 21
16:00-17:00. Ongietorria eta aurkezpena, eta kafetxo bat elkarri agurtzeko.
17:00-20:00 Kepa Artetxeren dantzakera aztertzen eta sistematizatzeko proposamena
21:00 AFARIA
22:30 Afalondoko dantzaldia AIKOPEKOrekin
IGANDEA, MARTXOAK 22
10:00-13:00 Aiko dantza irakasleen eskutik jota eta porru ezberdinen dastaketa
14:00 BAZKARIA
NOLA MATRIKULATU
Ikastaroetan izena emateko:
https://aiko.eus/producto/dantzaegonaldiaurkiolan-martxoak21-22/
60€ ekimenetan eta dantzaldian parte hartzea.
Hoteleko egonaldia Urkiola Hotelean berton kudeatu behar du bakoitzak.
*18 eta 30 urte bitarteko gazteak DEBALDE izango dute matrikula, doan, musutruk, kittorik, baina ez hoteleko egonaldia.
InPut: Play
2026/03/21 16:00
Gasteiz, Artium Museoa
* Amarauna 2026 programaren barruan.
Bi gorputzen arteko harremanean oinarritutako lana da, jolasaren bidez erlazionatu nahi duten bi masa eta bestearen gorputza nola mobilizatu ulertzeko jakinminarekin. Jakinmin horrek mugimenduz betetako hitzaldia konposatzera eramaten ditu, bi antzezle hauek irudiz, ekintzaz eta momentuz betetako elkarrizketa batean murgilduz.
Bi saio: 17:00 + 17:45
Zuriñe Benavente + Guillermo Weickert: El grito del elefante
2026/03/21 19:00
Gasteiz, Artium Museoa
El grito del elefante denbora errealean igarotzen den konposizio-pieza bat da, eta zenbait artista gonbidatuk parte hartzen dute haren sorkuntzan. Kasu honetan, Zuriñe Benavente eta Guillermo Weickert dantzarien jardunarekin bat egiten dute Ignacio Monterrubioren zuzeneko musikak eta Patxi Pascualen argiztapenak. El grito del elefantek alarma-egoeran jartzen du fokua, presente dugun unearen presentzian eta eszenan eta haren inguruan gertatzen den guztiarekiko konexioan.
Sinesmena eteten den eta edozer gauza gerta daitekeen une hori | Erabat inplikatuta zaude, begira-begira | Film bat bezalakoxea da, eta zure rola antzezten ari zara zeure begien aurrean | Istorioa denbora errealean garatzen da, eta zu zara pertsonaia nagusia | Eta, aldi berean, ez zara zu, zeure burua ikusten baituzu antzezten | Akzioa sinkronian dago ekintzaren testigantzarekin | Ez dago beste hautatze-konturik, hautatua zaren heinean | Zu zara ibilgailua | Opari bat da, eta olatu baten tankeran hartzen duzu | Ezin da bilatu, baimendu bakarrik | Ezin da hartu kontu handia bakarrik | Desio daiteke, baina zeure baldintzetan gertatzen bada | Prest egon zaitezke | Zure lana prestatzea da | Prest egotea | Prestu egotea | Epaiketarik gabe | Errurik gabe Mark Tompkins
Proiektua 2016ko ekainaren 18an estreinatu zen, Monstrenkan, Gasteizen. Proiektu honetan lankidetzan jardun duten artistak: Mark Tompkins, Katie Duck, Julyen Hamilton, Jeremy Wade, Florence Augendre, Guillermo Weickert eta Maria Scaroni.
- Dantza eta ahotsa: Zuriñe Benavent, Guillermo Weickert
- Musika: Ignacio Monterrubio
- Argiztapena: Patxi Pascual
Blanca Arrieta: Notwithstanding (Unplugged)
2026/03/21 19:00
Bilbo, La Fundición
Blanca Arrietaren konpainiaren jardunbidean funtsezkoak diren bi piezaren berrestreinaldia, tarterik gabeko saio bakar batean. Jatorriz espazio handietarako pentsatuta badaude ere, oraingoan modu intimoagoan birformulatzen dira, eta keinua, erritmoa eta etenaldia elkarrekin doitu egiten dira, gorputzarekiko hurbiltasun handiagoa erakusteko eta, horrekin batera, onberatasun sakonagoa eta zuzenagoa ere. 360 eta Notwithstanding –orain Notwithstanding (Unplugged) izendatua– lanek ikerketa bera dute: fisikoaren eta soinudunaren arteko ezkutuko egitura.
360 dantza bakar-saio bat da. Laura Cobok dantzatzen du, gorputza paisaia poetikotzat hartzen duen Inger Christensenen Alfabeto poemaren pasarte batean oinarrituta. Notwithstanding (Unplugged) dantza eta antzerkiaren arteko duoa da, Robert Jacksonek eta Gabriel Ocinak antzezten dutena, Samuel Becketten Worstward Ho testuaren zuzeneko irakurketa txertatuta.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza artistiko eta koreografikoa: Blanca Arrieta
- Sorkuntza eta antzezpena: Laura Cobo, Robert Jackson, Gabriel Ocina
- Soinu-sorkuntza: Iñigo Ibaibarriaga
- Argi-diseinua: Borja Ruiz
- “Worstward Ho” testua: Samuel Beckett
- Argazkiak: Juan Félix Ruiz
- Sorkuntzaren egoitza: La Fundición
- Laguntzaileak: Laboratorio Klem, Harrobia, Eskena, La Terminal FICC, La hacería, Dantzalabea, CDART
- Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Esker onak: Samuel Beckett State
- Iraupena: 65 minutu