Agenda

Elirale: bOta

Noiz

2026/03/20 16:00

Non

Lesaka, Harriondoa Kultur Etxea

Lesakako Ernatu dantza zikloaren barruan, Elirale-Pantxika Telleria Konpainiak Bota kaleko ikuskizunaren lan-prozesuko emanaldi batera gonbidatzen zaitu, gaur egun sortzen ari dena. Xabi Darthyette musikariak zuzenean lagunduta, Joana Millet eta Jon Vernier interprete eta koreografoek Kataluniako eta Euskal Herriko dantza tradizionalen muinean dagoen Jauziari buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztuko dituzte, zirkulu erritmiko eta parte-hartzaile baten moduan.

  • Konpainiako interprete eta koreografoak: Joana Millet Arias eta Jon Vernier, Elirale-Pantxika Telleria.
  • Musika sorkuntza eta interpretazioa: Xabi Darthayette.
  • Laguntza koreografikoa: Pantxika Telleria eta Víctor Pérez Armero, Europako Interreg-Poctefa LOTU proiektuaren barruan, Led Silhouette eta Hika Teatroa konpainiekin.

 

*Guztientzat, urririk

Irakurri gehiago

Larrua: You have an inner world, so what?

Noiz

2026/03/20 19:00

Non

Amorebieta-Etxano, Zornotza Aretoa

Dantza garaikideko Gasteizko konpainia bat da Larrua proiektua. Jordi Vilaseca eta Aritz Lopezek zuzentzen dute, eta 10 urteko ibilbide oparoa beteko du 2025ean. Haien lanetan, sinbiosi benetan berezia lortzen dute alderdi fisikoaren eta emozioen artean, eta publikoarekin konexio sakona ezartzen dute euren proposamen artistikoen bidez.

Proiektu berri honetan gizakion barne-munduetan murgilduko dira. Esplorazio koreografiko baten bidez, 40 urtetik gorako dantzarien heldutasun eszenikoaren balioa nabarmentzearen alde egin dute. Gorputz horiek istorio bat gordetzen dute: euren egungo istorio gizatiarra. Bizi izan dutela senti daiteke. Dantzan egin dute, sufritu, gozatu. Eraldatu dira, modu askotan. Gorputz erabiliak dira, esperientziaz beteak. Eta, aldi berean, pixkanaka, gero eta gehiago interesatzen zaie ideiak aurkeztea, zerbait menderatzen dutela erakustea baino. Ikuspegia aldatu da: lasaitasuna dario, pazientzia. Emozioa ez da hain bizia, baina sakonagoa da. Lasaitasunak denbora ematen du behatzeko eta hausnartzeko, lanaz eta hari heltzeko moduaz ikuspegia zabaltzeko.

 

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Rober Gómez, Jordi Vilaseca, Melania Ocina, Myriam Pérez
  • Egilea: Dimo Milev
  • Zuzendaritza: Proyecto Larrua
  • Argiztapen diseinua: David Alcorta
  • Soinu espazioa: Luis Miguel Cobo

Irakurri gehiago

Hervé Koubi: Egunak gauari zor diona

Noiz

2026/03/20 19:00

Non

Iruñea, Gayarre Antzokia

“Egunak gauari zor diona” da Hervé Koubiren ballet ezagunaren izenburua, Yasmina Khadraren izen bereko eleberrian inspiratuta.

2013an sortutako pieza honetan, koreografoak Aljerian duen jatorria bilatuko du, hip-hopa, dantza garaikidea, capoeira eta borroka- arteak nahastuz, Aljeriako eta Burkina Fasoko hamabi dantzari gizonek interpretatuta. Izenburuak adierazten duen moduan, denbora eta loturen nahasketa da, non Koubik bere historia bera arakatzen duen Afrikaren iparraldeko herrialdearen eta Frantziaren arteko zubi mistiko, zehatz eta xarmagarri batean.

Ez da franko-aljeriar koreografoa Gayarrera datorren aurreneko aldia, 2021ean “Las noches bárbaras ahaztezina eta indartsua ekarri baitzigun, herri barbaro ahaztuei ordaina egin nahian.

  • Koreografía: Hervé Koubi.
  • Laguntzailea: Fayçal Hamlat.
  • Dantzariak: Badr Benr Guibi, Giacomo Buffoni, Mohammed Elhilali, Youssef El Kanfoudi, Abdelghani Ferradji, Oualid Guennoun, Vladimir Gruev, Islam Kunakkulov, Bendehiba Maamar, Nadjib Meherhera, Houssni Mijem, Ismail Oubbajaddi, Ayoub Rouifi, El Houssaini Zahid.
  • Musika: Maxime Bodson, Hamza El Din – Kronos Quartet, Jean-Sébastien Bach, Musique traditionnelle Soufi.
  • Argiztapena: Lionel Buzonie.
  • Jantzitegia: Guillaume Gabriel.

 

Irakurri gehiago