Agenda

Andreen aurreskua

Noiz

2026/07/22 20:00

Non

Bilbo, Deustu, San Pedro plaza

Deustuko jai batzordeak eta Bihotz Alai dantza taldeak antolatuta, andreen aurreskua dantzatuko da Deustuko San Pedro plazan. 1999. urtean berreskuratu zen soka-dantza hau, Iñaki Irigoienek bildutako dokumentazioan oinarrituta. 

Irakurri gehiago

Elirale: bOta

Noiz

2026/03/19 14:00

Non

Senpere, Larreko Kulturgunea

Olerkiaren Udaberriaren barruan, Elirale-Pantxika Telleria Konpainiak Bota kaleko ikuskizunaren lan-prozesuko emanaldi batera gonbidatzen zaitu, gaur egun sortzen ari dena. Xabi Darthyette musikariak zuzenean lagunduta, Joana Millet eta Jon Vernier interprete eta koreografoek Kataluniako eta Euskal Herriko dantza tradizionalen muinean dagoen Jauziari buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztuko dituzte, zirkulu erritmiko eta parte-hartzaile baten moduan. 

  • Konpainiako interprete eta koreografoak: Joana Millet Arias eta Jon Vernier, Elirale-Pantxika Telleria.
  • Musika sorkuntza eta interpretazioa: Xabi Darthayette.
  • Laguntza koreografikoa: Pantxika Telleria eta Víctor Pérez Armero, Europako Interreg-Poctefa LOTU proiektuaren barruan, Led Silhouette eta Hika Teatroa konpainiekin.

 

*Guztientzat, urririk

 

Irakurri gehiago