Agenda
Begoña Quiñones + Verónica Garzón: Fleeting Matters
2026/03/16 08:30
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
*2026ko dFERIA jaialdiaren barne.
Hau ez da musika, pultsu kolektiboa baizik.
Hau ez da dantza, erne dauden gorputzak baizik.
Hau ez da entretenimendua, soinudun erresistentzia baizik.
Fleeting Matters materien anestesien kontrako koreografia bat da; hain zuzen, desagertzear daudenean eta arrastoa uzten dutenean baino existitzen ez diren ihesari emandako materien anestesien kontrako koreografia.
"Gorputza denbora-instrumentu bat da, betierekoa denaren eta efimeroa denaren arteko bibrazio iheskorra.
Erritmoa gara, eta erritmoak dantzarazi egiten gaitu ezdeusaren eta osotasunaren artean, garenaren eta
oraindik izatera iritsi ez garenaren artean". Gutunak poeta gazte bati, Rainer Maria Rilke.
Fitxa artistikoa:
- Kontzeptua, zuzendaritza, koreografia: Begoña Quiñones, Verónica Garzón
- Dantzariak: Verónica Garzón, José Alarcón, Carlos González
- Argiztapen diseinua: Olga García
- Jatorrizko musika, interpretazioa: Carlos González
- Jantziak: Begoña Quiñones
- Argazkia, bideoa: Ruth Carpintero
Bi pase: 9:30 eta 16:30
Cielo rasO: Euforia
2026/03/16 10:00
Donostia, Gazteszena
*2026ko dFERIA jaialdiaren barne.
Igor Calonge koreografo eta dantzariak sortutako Cielo Raso konpainiaren sorkuntza berria da Euforia, kolorearen, argiaren eta alaitasunaren aldeko apustua.
Ekintza bakoitza ordena zehatz batean antolatuta dago, obran zehar hazten doan erritmo konstante baten zain. Dantzariak agertokira sartu eta bertatik ateratzen dira, aurrekoak uzten duen paisaia ekintza berri batekin etengabe aldatuz.
Umorezko xehetasunek pultsua galtzen ez duen eta etengabeko informazioa ematen duen koreografia egituratzen dute. Eraikuntza koreografiko delikatu batekin, dantza-materialak interpreteek manipulatzen dituzten objektuetatik abiatuta sortzen dira, tempoarekin eta bere gorputzekin modu zehatzean jolastuz, eboluzio harrigarrietan. Erronka ekintza guztietan azkar sartu eta irten ahal izatea da, pertsona asko izatea eta, aldi berean, ekintza horiek berak izatea.
Euforiak askatasunaz, edertasunaz, denboraz eta maitasunaz hitz egiten du.
Àngel Duran: Monument
2026/03/16 10:00
Donostia, Gazteszena
*2026ko dFERIA jaialdiaren barne.
Hamaika sari erdietsitako Àngel Duran konpainiak Monument aurkezten du, gorputz boskote bat gaztetasunaren, errebeldiaren eta azpikulturen oroimenerako bidaia batean.
Monument gaztetasunaren oroimenerako bidaia da, errebeldia horren lekukotasun gisa eraikitako monumentua, bai eta azpikulturen ondarearen ordaina ere. Gorputz-hizkuntzen aniztasunaren bitartez, Monument lanean gorputz-boskote bat agertzen da. Gorputzak korapilatu egiten dira berotasun iragankorraren bidezko matxinada kolektiboaren agente gisa, zeina, egindakoan, desegin egiten baita.
Fitxa artistikoa:
- Egilea, zuzendaria: Àngel Duran
- Dantzariak: María Arronis, Paula Sánchez, Renan Araujo, Yeinner Chicas, Àngel Duran
- Zuzendari laguntzailea: Laura Alcalà
- Jatorrizko soinu-banda: Joan Borràs
- Jantzien diseinua: Jorge Dutor
- Argiztapen-diseinua: Eloi Pla
- Soinu-diseinua: Roger López
- Testua: Sergio Martínez
- Eszenografia: Àngel Duran, Jorge Dutor eta Adrià Pinarrekin elkarlanean
- Ekoizpena: Mara Maso
- Road managerra: Pere Vilarrubla
- Argazkiak, bideoa: Pep Duran
- Koprodukzioa: Mercat de les Flors eta Festival Dansa Metropolitana
- Honako hauen laguntzarekin: Fabra i Coats Fàbrica de Creació, L'Estruch Fàbrica de Creació, Teatre de Salt, La Sala d'Argentona eta Institut Català d'Empreses Culturals – ICEC
Alberto Velasco: La Jácara de los cuerpos imposibles
2026/03/16 17:30
Donostia, Donostiako Principal Antzokia
*2026ko dFERIA jaialdiaren barne.
La Jácara de los cuerpos imposibles bertso, dantza eta poesia birtualezko kabaret sikaliptikoa da, Alberto Velascok zuzendutakoa.
La Jácara de los cuerpos imposibles Espainiako Urrezko Mendeko genero-performatibitateaz mintzatzen da; iraganaren eta etorkizunaren arteko zubi bat da. Emozioak eta gorputzak lotzen ditu; haien gainean noizbait esan zuten ezinezkoak zirela, ez zirela existitzen, animalia mitologikoak zirela, eta, halere, zure aurrean daude gaur. Arnasten dute. Dantzatzen dira. Askeak dira. Ikuskizunak bertsotan goraipatzen du aniztasuna, eta arauaren itzalak distirarazten ditu. «Ez dira beti harenak izan behar istorioa eta luma» (Lope de Vega).
Jácara Espainiako Urrezko Mendeko komedien ekitaldiartean antzezten ziren genero satirikoetako bat zen, eta oso hedatua zegoen. Pertsonaiak gaizkileak, pikaroak, txuloak, harroputzak eta hanparen munduko jendea izaten ziren. Jatorriz, jácara ez zen genero dramatikoa zentzu hertsian, baizik eta poesia kantatua eta, batzuetan, dantzatua; mundu guztiak ezagutzen zituen, eta oso errotuak zeuden herritarren artean. Dantzaldia hasi aurretik, ikusleek jácara! oihukatuz eskatzen zuten antzerki-jaiaren jarraipena.
Fitxa artistikoa:
- Jatorrizko ideia, zuzendari artistikoa, koreografia: Alberto Velasco
- Dramaturgia: Ruth Rubio
- Antzezleak: Alberto Velasco, Lucia Arestegui, Joan Galo
- Bertso maistra: Nieves Soria
- Zuzendari laguntzailea: Carla R. Cabané
- Musika: Fernando Nequecaur
- Argiztapena: Bela Nagy
- Jantziak: Sara Sánchez de La Morena
- Proiektu-kudeatzailea: Elena Martínez
- Diseinua: Laura Velasco
- Argazkilaritza: Dominik Valvo