Agenda
Lasala: Burnt
2026/03/15 09:00
Donostia, Gazteszena
*2026ko dFERIA jaialdiaren barne.
Gero eta eskatzaileagoa den gizarte-ispilu baten aurrean, badirudi estrategia posible bakarra gauero intentsitate handiagoz distiratzea dela. Hainbeste kontsumitzen den prezioa sitsek argitik gertu hegan egiteagatik ordaintzen duten prezio bera da: berezko "burnout" batean su hartzeko aukera.
- Iraupena: 12 min.
- Koreografia eta zuzendaritza artistikoa: Judith Argomaniz
- Antzezleak: Garazi Etxaburu, Ioar Labat eta Leire Otamendi
- Dramaturgia: Judith Argomaniz eta Fernando Epelde
- Musika sorkuntza: Fernando Epelde
- Testua: Puy Barral
- Jantzien diseinua eta jantzigintza: Xabier Mujika
- Argazkia eta bideoa: Renata Laszczak
- Laguntza: Donostia Kultura, Eusko Jaurlaritza, Etxepare Institutua eta Gipuzkoako Foru Aldundia
Erain: Sin fichero adjunto
2026/03/15 09:00
Donostia, Gazteszena
*2026ko dFERIA jaialdiaren barne.
Egoera infinituetara estrapola daitekeen egoera bat aipatzen du: jarraibideak falta zaizkizula sentitzea, jarraitu beharreko urratsak dituen gida bat eduki nahi duzula. Galduta sentitzea, hurrengo urratsa zein den, zer den zuzena edo zein ate izan beharko lukeen irekitzen hurrengoa jasoo duen dokumentu baten falta sumatzea.
Inork zure bizitza nola bizi eta zure ahotsa nola diseinatu inoiz irakatsiko ez dizun errealitatea onartzera gonbidatzen gaitu. Proiektu honen helburua da kezka horiek publikoarekin partekatzea, sorkuntzaren bidez eszenatokira hurbiltzea eta elkarri laguntzea gure egunerokotasunean etengabe erabakiak hartzeko ezinbesteko dantza honetan
- Iraupena: 15’
- Antzezleak: Ioar Labat eta Julia Razquin
- Zuzendaritza/ Antzerkigintza: Ioar Labat y Julia Razquin
- Eszenografia: Ioar Labat y Josu Berrio
- Jantziak: Marina Almagro
- Argiztapena / Soinua / Musika: Mauricio Pérez
- Ekoizpena/ Banaketa: Ioar Labat y Julia Razquin
Osa + Mujika: Tupper
2026/03/15 09:00
Donostia, Gazteszena
*2026ko dFERIA jaialdiaren barne.
Osa + Mujika konpainiaren sorkuntza berria da Tupper: "Bultzatzen gaituen perfekzioarekiko eta lehiakortasunarekiko obsesioaz hitz egiten du piezak. Perfekzioa, atzetik segika dugun obsesioa, ukiezina, beti gure saiakera oro baino pauso bat harago dagoen hori. Saiatuko naiz. Behin eta berriz. Baina albokoa ni baino perfektuagoa denean: lehia. Bizitza honen funtsa. Etengabe besteak gainditzera eta onena, perfektuena izatera garamatzan indarra. Bidean, ordea, erotu egingo gara, beti topatuko baitugu gu baino zuzenagoa, osoagoa eta gaindiezinagoa den norbait".
- Zuzendaritza: Osa+Mujika
- Koreografia: Jaiotz Osa
- Dantzariak: Rafke Van Houplines, Paula Parra, Jaiotz Osa
- Musika: Gartxot Unsain, Olaia Inziarte
- Jantziak: Xabier Mujika
- Irudiak: Renata Etanowski
Lasala: Alai familian
2026/03/15 16:00
Elorrio, Arriola Antzokia
Alaik sei urte ditu eta bere amona eta txakurrarekin bizi da. Alairen familia ez da bere lagunena bezalakoa eta horrek desberdin sentiarazten du, baina gau batean ametsen munduan murgildu eta animalia mordo bat eta haien familia mota ezberdinak ezagutzen ditu. Nolakoa da, ba, familia normal bat?
La coja dansa: Deshielo
2026/03/15 17:00
Zizur Nagusia, Kultur Etxea
"Deshielo" antzezlanean istorio poetiko bat, dantza eta antzerkia, proiekzio-sistema bikoitza eta musika originala uztartzen dira ohiz kanpoko edertasuneko ikuskizuna sortzeko.
Inuit Neska igluz osatutako herrixka batean bizi da; hotz handia egiten du beti, urtean aste gutxi batzuetan izan ezik. Orduan lantzurda artean loreak agertzen dira Inuit Neskaren herriak Harri Sakratu bat bauka, bat-batean aldatu gabe mendeak eman eta gero hautsi egiten dena. Inuit Neskak bere Harri Sakratua haustea eragin duenaren bila irtetea erabakitzen du. Bidean Azeri Zuria lagun izango du eta Zuhaitzak Landatzen dituen Gizonaren eta Zabor-Eraldatzailearen testigantza jasoko dute; gauza asko alda ditzaketen ekintza txikiak egiten jarraitzeko akuilua jasoko dute eurengandik.
"Deshielo" bidaiaz, klima-aldaketaren aurkako soluzio pertsonalez eta gure ekosistemaren hondamendiaz mintzo da. Asmoak batzeko eta gure inguruaren orekarekiko begirunezko ohiturak sortzeaz mintzo da. Laguntasunaz mintzo da, armarik eraginkorrena denez, eta pertsona arruntek aparteko aldaketak eragiteko duten ahalmenaz.
- Egileak eta zuzendariak: Tatiana Clavel, Raúl León.
- Antzezleak: Santiago de la Fuente, Olga Clavel.
- Produkzioa: La Coja Dansa.
Aristerrazuko erromeria
2026/03/15 17:00
Aia San Pedro bailara, Arizterrazuko plaza
Igande honetan Aristerrazuko eszenatokian Miren, Maddalen eta Oier.
Baal: A&S Viajeras del espacio
2026/03/15 17:00
Noain, Noaingo Kultur Gunea
Magia plastiko eta piktorikoa duen obra surrealista, objektuei, dantzari, teknologiarekiko harremanari eta publikoaren parte-hartzeari esker sortua. "Hurbiltasunezko utopia", espazio partekatu baten bidez.
- Kontzeptua eta egilea · Catalina Carrasco
- Teknologia interaktiboa, bisualak eta argiztapena · Gaspar Morey
- Antzezleak · Catalina Carrasco eta MAX + publikoaren laguntzaileak
- Musika eta testuak · Enrique Barrenengoa
- Off-eko ahotsak · Aitor Quiñonero, Susan Power eta Aina Compte
- Jantziak · Angie Vallori
- Eszenografiako asistentzia · Arkitektoak
- Banaketa · MATEL
- Esker onak · Elena Susilla eta Aina Compte
Ekoizpen eta erakusketa prozesuetan harreman-eredu hegemonikoei aurre egiten dien praktika artistikoa planteatzen dugu. Horretarako, Dadá eta Fluxus mugimendu artistikoetan jartzen dugu begirada. Bereziki, XX. mendeko hasierako mugimendu abstraktuan giltzarri izan ziren bi emakume artista erreferenterekin lan egin dugu modu kontzeptualean: Sophie Taeuber eta Aleksandra Ekster.
Bi artista horien interesa, alde batetik, beren estetika objektualean eta ikonografikoan datza, eta, bestetik, beren lana zabaltzean, duela gutxi arte gizon zuriaren begirada heteronormatiboaren pean idatzitako Artearen historiaren denbora-ildo nahasgarria aldatzeko mugimenduan lerrokatuz.