Agenda

Maskaradak 2026

Noiz

2026/03/14 08:00

Non

Idauze

Urtarrilaren 18an hasi eta apirilaren 26an bukatuko dira 2026ko maskaradak, Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura izaten da lehena eta azkena antolatzaileen herrian izatea; oraingoan lau herrik hartzen dutenez parte, lehenengo egunean, barrikadak Irurin egingo dira eta plazako jokoa Ozazen emango dute. Azkenengoan, berriz, Zalgizen izango dira barrikadak eta arratsaldeko saioa Mendikotan.

Zuberoako Maskaradak 2026 egutegia

  • Urtarrilak 18, igandea: Iruri / Ozaze
  • Urtarrilak 25, igandea: Pettarra (Ainharbe)
  • Otsailak 1, igandea: Lexantzü
  • Otsailak 8, igandea: Muskildi
  • Otsailak 14, larunbata: Pagola
  • Otsailak 22, igandea: Altzürükü
  • Martxoak 1, igandea: Altzai-Lakarri
  • Martxoak 7, larunbata: Maule
  • Martxoak 14, larunbata: Idauze
  • Martxoak 21, larunbata: Larraine
  • Martxoak 28, larunbata: Aloze
  • Apirilak 5, igandea: Hoki
  • Apirilak 12, igandea: Gamere
  • Apirilak 18, larunbata: Barkoxe
  • Apirilak 25, larunbata: Zalgize / Mendikota

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Irakurri gehiago

Hazparneko Libertimendua

Noiz

2026/03/14 09:30

Non

Hazparne

Hazparnen libertimendua egingo dute. Dantzari dotore, garbi eta mutuek pixkanaka zirtzil ilun, zikin eta kritikoen lekua hartuko dute  eta bertsolariek narratuko dute plazan gertatzen dena.

 

Irakurri gehiago

Goierriko dantzari helduen IV. topaketa

Noiz

2026/03/14 10:00

Non

Ordizia, J.M.Barandiaran plaza

Ordizian larunbat honetan Goierriko dantzari helduen IV. topaketa izango da. Goizean dantzari guztiak batu, herritik zehar desfilea egin eta azkenik herriko plazan dantzak plazaratuko dituzte. 

 

Musikariak: 

  • Iñigo Azkue eta Ander Azkue (Axari)
  • Hernaniko txistulari eta dultzaineroak (Irrintzi Alai)
  • Iker Sukia eta Aritz Markinez (Irrintzi)
  • Oin Arin taldeko musikariak
  • Ordiziako txistulariak
  • Zegamako txistulariak (Otsoak)
  • Aurtzaka taldeko musikariak

 

Dantza- alde parte-hartzaileak:

  • Otsoak (Ataun)
  • Aurtzaka (Beasain)
  • Axari (Idiazabal)
  • Oin Arin (Lazkao)
  • Irrintzi Alai (Legorreta)
  • Amets Bide (Ordizia)
  • Irrintzi (Zumarraga)

Irakurri gehiago

Dantzaz + Teatro Paraiso: Ehuna

Noiz

2026/03/14 14:30

Non

Markina-Xemein, Uhagon Kulturgunea

Cristobal Balenciaga jostunaren sormenezko unibertsoa, hark zuen jantziaren, gorputzaren eta airearen arteko harmonia-kontzeptu iraultzailea eta arropa eta gorputza banantzen dituen fluidotasunak eta hutsak sortzen zioten lilura, horiek dira txikientzat egin den sormen-lan honen sorburua; Teatro Paraisok eta Dantzaz Konpainiak elkarlanean sortu dute, eta gorputza, oihal, ehun eta jantzien bidez, mugimenduarekin nola erlazionatzen den aztertzen du.

Ohial handi bat eta haren inguruan bi gorputz jostari dantzan; airearekin mugimendua ehuntzen dute eta koloretako oihalak dantzarazten dituzte eta, magia balitz bezala, soineko, turbante edo zuhaitz bihurtzen dira.

Mugimendua, argia, keinua, koloreak eta ehundurak mundu poetiko eta xamur batean murgilarazten dituzte ikus-entzule txikiak.

  • Dramagintza: Rosa A. García
  • Musika: François Couture
  • Koreografia eta interpretazioa: Jone Amezaga del Frago y Miren Lizeaga González
  • Emanaldia 16:30ean eta 18:00etan.

Irakurri gehiago

Hernaniko Erromeria

Noiz

2026/03/14 17:00

Non

Hernani, Plaza Berri

Erromeria Hernanin: Oinkada muxiko-taldea.

Antolatzailea: San Joan konpartsa

Plaza Berrin izango da. Eguraldi txarra egiten badu Atsegindegin.

 

Irakurri gehiago

Isabel Vázquez: Zambra de la abuela salvaje

Noiz

2026/03/14 18:00

Non

Durango, San Agustin Kultur Gunea

Naizen guztiaz, zer da niri datxekidana eta zer inposatua?

“Nire izaerari leial banintzaio, antzinako begiradako basati bat, oihu egingo nuke ahots-kordak apurtu arte, eta, gero, irentsi egingo nituzke. Azken oihu horretan dena esanda geratuko litzatekeelako. Baina, beste ezeren gainetik, nire izaerari leial banintzaio, esango nuke: ez.”

Berak, basati guztien artetik, oinutsena, basatiena, basati eredugarria izatearekin amesten du. Emakume guztiak biltzen dituen emakumea. Denaren eta horren gainean proiektatzen denaren artean borrokatzen den gorputza. Zambra de la buena salvaje oihu bat da, urradura bat, gabetze-erritu bat. Nola berreskuratu hainbeste espazio galdu? Nola utzi otzan izateari? Zer gertatzen zaio gorputz bati besteengan denean, amorrua eta barrea onartzen direnean?

Dantza, umorea eta lotsagabekeria elkartzen dira bakarrizketa koral batean, non basatia dena erresistentzia kolektiboko ekintza bihurtzen den. Piztiarekin dantzatzen duen ikuskizuna, arauaren hondakinen artean aurrera egiten duena eta lur mugituaren gainean mundu berri bat ereiten duena.

Auto ezerezteaz hitz egin nahi dut, bat etortzeko beharraz, ezpainak hozkatzeraino atsegina izateaz, otzantasunaz…
Isabel Vázquez, sortzailea eta interpretea.

Fitxa: 

  • Jatorrizko ideia, koreografia, interpretazioa: Isabel Vázquez
  • Zuzendaritza: Alberto Velasco
  • Dramagintza: Ruth Rubio
  • Koreografia “The Final Curtain”: Adrián Manzano

Irakurri gehiago

Haatik + Manu Gaigne + Iñaki Alberdi: Uran-zu

Noiz

2026/03/14 18:30

Non

Oiartzun, Landetxe Kultur Aretoa

Uran-zu, euskal musikari begirada poliedrikoa ariketa artistiko eta interpretatzailea da, gure lurraldearen konplexutasunera eta aberastasunera mugatuta dauden baina elkarren aurkakoak diren bi tradizio ondoan jartzen dituena. Dantza eta perkusio tradizionala ez dira ilustrazio gisa aurkezten, akordeoiaren soinuaren luzapen gisa baizik, akordeoiak igarotzen dituen mundu estetikoen arteko zubi gisa.

  • Manu Gaigne (txalaparta, perkusioa)
  • Iñaki Alberdi (akordeoia)
  • Leire Romero eta Aiert Beobide, Haatik dantza (dantzariak)

Irakurri gehiago

Perpetûa Vastarda: Esto es terror

Noiz

2026/03/14 19:00

Non

Barakaldo, Barakaldo Antzokia

ITURRI egonaldi artistikoaren zehar egindako lanaren erakustaldia. Hori guztia jaialdiak berak ematen du, ADDErekin batera eta Gipuzkoako Dantzagunearekin lankidetzan. 

Gorputz bakar baten joaneko ibilbidea izan nahi du. Dei bat. Izuen deia. Berriak, zaharrak eta oinordetzan hartutakoak. Bidaia bat gertutik jarraitzen gaituzten eta garondoan arnasten gaituzten munstroak deitzeko.

Fitxa artistikoa: 

  • Antzezleak: María Pizarro, Xerach Peñate
  • Musika: Xerach Peñate 
  • Jantziak: Pier Paolo Alvaro
  • Zuzendaritzako laguntzailea: Alba Hernández
  • Koreografia, zuzendaritza: María Pizarro

Irakurri gehiago