Agenda

Danish Dance Theatre: Bloody Moon by Marina Mascarell

Noiz

2026/03/11 11:15

*2026ko dFERIA jaialdiaren barne.

Bloody Moon kolorez betetako bizitzaren ospakizun bat da; dantza basatiko ikuskizun bat, atsegina eta kementsua, umorez nahiz sentsualtasunez betea. Inspiratuta dago Georges Bataille pentsalari frantsesaren lan ospetsuan, hau da, desira, erotismo, askapen eta eromenari buruzkoan. Marina Mascarell koreografoa lan honetan lehendabizikoz arituko da Danish Dance Theatre-ren arte zuzendari modura. Agertokian, dantzariek Dionisio ugalkortasunaren jainkoaren plazer, gehiegikeria, kaos, transgresio, jolas, jai eta estasiaren printzipioak jokatzen dituzte, eromen kutsu bat gehituta. Bisualki ikusgarria. 

Marina Mascarell Dansk Danseteater konpainiaren arte-zuzendaria da. Itzal handiko koreografoa da nazioartean, eta ezaguna da bere diziplinarteko lanak gogoeta sustatzen duelako. Aurretik, Mascarell Hagako Korzo Theatreko koreografo egoiliarra izan zen (2011-2021) eta Bartzelonako Mercat de les Flors guneko artista elkartua 2022ra arte. Koreografian aritu aurretik dantzaria izan zen Nederlands Dans Theater (NDT) eta New Yorkeko Cedar Lake Contemporary Ballet konpainietan. 

Danish Dance Theatre Danimarkako dantza garaikideko konpainia nazionala da, eta Kopenhageko Operan du egoitza. 2023ko apiriletik, koreografo valentziarra konpainiaren arte-zuzendaria da. Danish Dance Theatre ospetsua da errepertorio dinamikoa eta askotarikoa izateagatik, errepertorio barruan ditu Royal Danish Theatre-n egindako ekoizpen handiak, aire zabaleko jaialdiak eta ekitaldiak, baita erronka- nahiz inspirazio-iturri diren familia-ikuskizunak ere.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Marina Mascarell
  • Koreografia: Marina Mascarell dantzariekin elkarlanean
  • Dantzariak: Jessica Lyall, Lukas Hartvig-Moller, Bradley Waller, Leticia Silva, Yi-Shao, Amancio Gonzalez, Wolf Govaerts, Lola Potiron, Luca Tomaselli, Nicky Daniels
  • Eszenografia diseinua: Marina Mascarell dantziarekin batera
  • Jantzitegi diseinua: Nina Botkay
  • Jantziak egitea: Maria Ipsen
  • Musika: Yamila Rios
  • Argiztapen diseinua: Andreas Buhl
  • Perkusio eta grabazio sanplerrak: Uffe Savery
  • Entseguetan zuzendaria: Patricia Pawlik

Irakurri gehiago

Uppercut Danseteater: Samba

Noiz

2026/03/11 12:35

*2026ko dFERIA jaialdiaren barne.

Uppercut Danseteater daniarraren Samba lanak hasiera ematen dio What Was Must Die trilogiari, eta gonbidatzen gaitu fantasia gorri batera. Bertan, sambako harea bihurtzen da jairako, sekretuetarako eta tentsio komunitarioetarako esparru. Sutsua eta sentsoriala, lanak zuzeneko musika, maskarak eta gorputz-hizkuntza zuzena nahasten ditu gure artean gertatzen den guztia aztertzeko: gaizki-ulertuak, tentazioak, orekak eta konplizitateak.

Fitxa artistikoa:

  • Ideia, sorkuntza, koreografia: Stephanie Thomasen
  • Musika, zuzeneko perkusioa: Alexander Skjold Henriksen
  • Eszenografia, maskarak: Johan Kølkjær
  • Dramaturgia: Betina Rex
  • Argiztapen-diseinua: Peter Bodholdt Løkke
  • Koreografo laguntzailea: Lukas Larsen
  • Dantzariak: Adam Tocuyo, Linn Fletcher, Mark Philip, Stephanie Thomasen

Irakurri gehiago

Hitzaldia: Euskal dantza eta generoa

Noiz

2026/03/11 18:00

Non

Hendaia, Hendaiako Mediateka

Oier Araolazaren mintzaldia, Akelarre taldeak antolaturik.

Euskal dantzan zenbait belaunalditan nesken eta mutilen dantzak bereizi izan ditugu. Eta nesken jantziak eta mutilen jantziak. Dantza egiteko moduak ere bereizi izan ditugu: mutil moduan dantzatu; neska moduan dantzatu. Baina nondik dator bereizketa hori? “Beti” izan dira nesken eta mutilen dantzak, janzkerak eta dantzakerak? Eta ez bada betidanikoa, noiztik eta zergatik banatzen dira euskal dantzak horrela? Euskal dantzetan emakumeak eta gizonezkoen rol estereotipatuak (janzkera, errepertorio eta dantzakera bereiziak) noiz eta nola eraiki ziren aztertuko du Oier Araolazak.

*Hitzaldia euskaraz izango da, frantseserako aldibereko itzulpenarekin.

 

 

Irakurri gehiago