Agenda

Puska biltzea eta inauteri dantzak

Noiz

2026/02/07 06:00

Non

Lizartza

Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dute inauteria Lizartzan. Asteburu osoan zehar kuestazioan aritzen dira dantzan. 

Larunbatean, goizean goiz hasi ohi dute kuestazioa. 7:00etan plazan elkartzen dira eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin hasten da. Horrela, ‘Diana’ abestuz hasiko da inauteria. Ondotik, 7:30ean puske-biltze edo kuestazioari ekingo diote dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. Baserriz baserri arituko dira tarteka inauteri dantzak eginaz. Eguerdia iristean, 13:30inguruan inauteri partaide guztiek kalejira egingo dute, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denek elkarrekin bazkalduko dute herriko frontoian.

Igandean aldiz, goizeko 12etan dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako inauteri dantzak egingo dituzte Otsolar dantza taldeko dantzariek plazan: paseoa, lehenengoa, bigarrena, seigarrena, ostiko-dantza, etxe-dantza, lau ostiko, azken paseoa, makil-dantza eta brokel-dantza edo pala-dantza. 

Lizartza: Inauteri dantzak 2013 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Puska biltzea

Noiz

2026/02/07 07:00

Non

Igantzi

Etxeko arropa zaharren zatiz eta oihal puskez sortutako mozorroak janzten dituzte, eta herriko etxeetan eta baserrietan eskean aritzen dira  trikiti eta pandero doinuekin. "Ofizialak" baino asteburu bat lehenago izaten dira inauteriak Igantzin, ostiral eta larunbatean. 

Irakurri gehiago

Ihote-dantzak, intxixuak eta sorginak

Noiz

2026/02/07 08:00

Non

Oiartzun

Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dira ihoteak Oiartzunen. Tradizioz, larunbat goizean auzoetan eskean aritzeko ohitura zegoen, baina gaur egun jaia handitu eta ostiraletik igandera bitartean ospatzen dira inauteriak. Intxixuak eta sorginak ere Oiartzungo ihoteetan, urtetik urtera herrian errotu diren pertsonaiak dira. 

Ostiralean, arratsaldeko 19tan, intxixu eta sorginei harrera egiten diete herritarrek. Larunbatean, goizeko 9etan baserriz baserri kuestazioa egiten du ihote taldeak, eta fandango eta balsa dantzatzen dituzte baserri bakoitzaren aurrean. Azkenik igandean, iluntzeko 19tan intxixu eta sorginei agurra egiten diete herritarrek.

Oiartzun: Ihote dantzak 2010 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Koko-eskea, koko-dantzak eta kokomarruen soka-dantza

Noiz

2026/02/07 08:00

Non

Eibar

Koko-eskea, koko-dantzak eta kokomarruen soka-dantza Eibarko baserrietan.

Mamarruak, burburixuak, masustak, aixerixak, hartza, Petra eta Maria, Don Eusebio, Kattalin eta Manuela, Batista kojua, Arrateko Ama-Birjina, Martin Perratzailia, sasi-kartia eta koko-dantzariak kuestazioan arituko dira goizean goizetik. Lehen agerraldia 9:00etan egingo dute Merkatu plazan eta ondotik baserrietara abiatuko dira. 

Arratsaldean, 19:00-21:00 bitartean, Toribio Etxebarria, Untzaga eta Kalbeton kaleetan koko-dantzak Mauxitxa txarangarekin.

Eibar zurituta 2015 Koko-dantzak txoriek ikusita [Bideoa]

Irakurri gehiago

Arrotxapeako libertimendua

Noiz

2026/02/07 09:30

Non

Iruñea, Arrotxapea

Arrotxapea auzoko inauteri euskalduna karrikara aterako dute. Hau duzue egunerako programa:

  • 10:30 Karbonilla Txupinazioa
  • 11:00 Errotaberri 1. Asaldua
  • 11:45 Rotxapea peña 2. Asaldua
  • 12:30 Gráficas Xabier 3. Asaldua
  • 13:00 Joaquín Lizarraga plaza

Irakurri gehiago

Animalien dantzak

Noiz

2026/02/07 10:30

Non

San Lorentzo karrika 10

Urtero bezala, Iruña Taldeak Animalien dantzak emanen ditu hurrengo astean iritsiko diren inauteriak iragarriz.

Segizioa 11:30ean aterako da Iruña Taldeak San Lorentzo karrikan duen egoitzatik eta 12:30ean iritsiko dira Udaletxe plazara, bertan San Lorentzoko danzanteekin eta suzko erraldoiekin batera emanaldi nagusia egiteko.

Aurten gainera, Alde Zaharreko erraldoiak batuko zaizkie, haien 25. urtemugako ospakizunetan murgilduta. Animalien dantzetako zenbait Alde Zaharreko Erraldoiek eta Iruña Taldeko zaldikoek batera emanen dituzte.

Margarito hartza ez da faltako. Kasu! goseak esnatu da berre lozorrotik!

Irakurri gehiago

Mozorro zuriak

Noiz

2026/02/07 10:30

Non

Arantza

Arantzako gazteak goizeko 9tan elkartuko dira elkarrekin gosaltzeko. Ondoren herriko gazteak Arantzako kaleetan zehar ibiliko dira eskean mozorro zuriak jantzita. 

Ohikoena da Arantzako mozorro zuriak, inaute astea baino bi aste lehenago ateratzea eskean, baina hala ere, ez da beti horrela izaten.

Irakurri gehiago

Lastozko gizona

Noiz

2026/02/07 15:00

Non

Asparrena

Ilarduia, Egino eta Andoin herrietan lastozko gizona da protagonista. Gaitz guztien errua leporatzen zaio pertsonaia honi Asparreneko herri hauetan. Arabako hiru herri txiki hauetan berreskuratutako inauteriak lehen mailako ospakizuna bihurtu dira. Gerra Zibilaren aurretik zeuden mozorro mota guztiak biltzea lortu dute eta ekitaldia dantza tradizionalen eta koreografia berrien bidez indartzea. Ibilbidea Ilarduian hasten da, segidan Eginora jarraitzen du eta Andoin-en bukatzen da. Lehenengoan etxez etxe bisitan joaten dira eta zenbait jaki oparitzen dizkiete. Une horretan lastozko gizona ateratzen dute asto baten gainean. Horrela, segizio zaratatsua Eginora abiatzen da eta bertan dantza gehiago egiten dira. Txokolate beroa hartu eta lastozko gizona bi mozorrok tiratzen duten gurdi baten gainean jartzen da. Andoin-en bukatzen da ibilbidea, panpina errez eta suaren inguruan dantzatuz.

Asparrenako inauteriak 2012 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Aukeran: Amama

Noiz

2026/02/07 16:00

Non

Ermua, Ermua Antzokia

Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.

Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.

Adina: + 4 urte

Fitxa artistiko-teknikoa:

  • Zuzendaritza: EDU MURUAMENDIARAZ
  • Ipuinak: JUAN KRUZ IGERABIDE
  • Gidoia: EKAITZ  GONZALEZ
  • Zuzendari artistikoa: ELENA BEZANILLA
  • Musika sortzailea: JOXAN GOIKOETXEA
  • Argiztapen diseinua: CARLOS SOLANO
  • Jantziak: OSCAR ARMENDARIZ
  • Zuzendari laguntzailea: ELI ALBERDI
  • Maskarak: VALENTINA RAPOSO
  • Irudiak: ALPHAX
  • Antzezkea: LOLI ASTOREKA
  • Dantzariak: KIMETZ CABANILLAS,ANE ETXEBERRIA, LAIDA EGAÑA, UNAI IRAOLA, MAIER MURUAMENDIARAZ, NAHIKARI SANCHEZ, UXUE SANCHEZ,DANEL SERRANO
  • Ekoizpena: Aukeran Dantza Konpainia
  • Banaketa: Bapo Bapo produkzioak

Irakurri gehiago

Porreroak

Noiz

2026/02/07 18:00

Non

Kuartango

Santa Ageda egunaren baitan ospatzen dute inauteria Kuartangon. Makilekin etxez-etxe joaten dira jakiak eta dirua biltzen, porrero jantziarekin. Horiekin batera, hartza, zakuekin jantzitako maskaratuak, errautsa botatzen duen pertsona eta Arrianoko atsoa izango dira herriko kaleetatik zehar. 

 

Irakurri gehiago

Kaldereroak

Noiz

2026/02/07 18:00

Non

Bera

Kaldereroak Beran arratsaldeko 19:00etan. Igerilekuetatik abiatu eta Altzate, Legia, Zahar etxea, Eztegara, Iturlandeta, Eztegara, Bidasoa karrika, San Esteban karrikan barna Herriko etxeko plazara joanen dira. Eguraldi txarra eginez gero, ordea, Altzateko pilotalekuan elkartuko dira.

Irakurri gehiago

Zomorro, pezkin eta artzain

Noiz

2026/02/07 18:00

Non

Ziordia

Zomorro, pezkin eta artzainak dira Ziordiko herri ihoteetako pertsonaiak. Zomorroa praka eta atorra tuxriak, zatak eta apainduta joaten da. Kalean aurpegia estaltzen du. Pezkiank mahoizko prakak eta zakua janzten ditu, eta zintaz apaindutako txanoa eramaten du, eta perts batean errautsa eramaten du. Azkenik, artzainak garaiko artzain jantzi arruntez jantzita doaz, eta aurpegia zikina eramaten dute. Aldean danborra edo saskia bat dute.

  • 20:00 Zortzikoa eta panpinaren erretzea, plazan.

 

2019an berreskuratu dute inauteria. 

Irakurri gehiago

Lucía Marote: (des)aparecer

Noiz

2026/02/07 19:00

Non

Bilbo, La Fundición

"(des)aparecer" piezak zaurgarritasuna, harridura eta grinatsuki aritzea ditu aztergai, hurreratze pertsonala eta gorputzetik zinemara hurbiltzea proposatuta, eta zientzia fikzioa gure bizikidetza eta adierazkaitza uztartzeko bidetzat hartuta. Hala, gorputzaren, kameraren eta bideo-proiekzioaren arteko elkarrekintza-aukeren azterketan oinarritzen da ikuskizuna, irudiak eta mugimenduak elkarri eragiten dioten eta dimentsio plastiko handia sortzen duten tresna sortuz, eta, aldi berean, ikusleak bidaia intimo bezain unibertsal bat egitera kilikatzen ditu.

Unibertsoaren irudiak dakuskit, eta zerbait igarotzen da nire gorputzetik. Kosmosak erakartzen nau, ez haren mugaldeetara joan nahi dudalako, are gutxiago konkistatu nahi dudalako. Gauza guztien zatitzat hartu nahi dut nire burua, baina nagoen lekutik mugitu gabe. Nire gorputza eta adimena tirabiraka bizi dira, ezagunaren eta ezezagunaren artean, hurbilekoaren eta ulertezinaren artean. “Unknown, not unperceived”, dio William Blakek. Horrela agertzen zait ia dena. Horrekin bizitzeko, beharrezkoa da fede-aitor bat, entrega-ekintza bat, fikziozko ibilbide bat: errealitate hurbil eta ukigarrienetik, nire bakardadetik, erdigunetik irten nahi dut eta neure burua askoz ere handiagoa, kolektiboagoa, infinituagoa den zerbaiten zatitzat hartu. Joan banaiz, itzultzeko izan da; urrundu egin naiz, hurbiltzeko eta elkar behar dugula onartzeko.

Fitxa artistikoa: 

  • Ideia, zuzendaritza eta antzezpena: Lucía Marote
  • Laguntza artistikoa: Violeta Gil
  • Koreografiaren laguntza: Poliana Lima
  • Argiztapena eta laguntza teknikoa: Cristina Bolívar
  • Soinu-diseinua: Peter Memmer
  • Argazkiak: Mario Zamora
  • Kudeaketa: La Tarea
  • Laguntzaileak: Centro Coreográfico María Pagés, La Faktoria Choreographic Center, Colectivo Glovo, MIHL, Centro de Creación Los Barros, Réplika Teatro, Teatro Ensalle, Madrilgo Udala eta Madrilgo Erkidegoa
  • Iraupena: 60 minutu

Irakurri gehiago

Kresala: Gopak

Noiz

2026/02/07 21:00

Non

Donostia, Kostituzio plaza

Urtero, otsaileko lehen larunbatean, gauerdian, eta Konstituzio Plazaren erdigunetik, Donostiako kaldereroen egunaren ekitaldi nagusiaren barruan, Kresala taldeak «Gopak» eslaviar dantza bat antzezten du, 24 dantzarik interpretatutako pieza koreografikoa. Horrela, Kresalak dantza lan berri bat iruten du, imajinario sozial eta kolektiboak neguko zikloaren egutegiaren erritual gisa barneratzen duena, denboraz kanpoko obra gisa ulertuta.

1984an, kaldereroen mendeurrena zela eta, Kresala konpainia zingaro-ijito dantzei buruzko obra bat sortzera gonbidatu zuten, eta nola ez Gene Yurrek ukrainar folkloreko pieza kosako baten lehen bertsioa enkarguz sortu zuen. Gerora, 2002an, «Marixe» ikuskizunaren estreinaldiaren barruan, Faustino Aranzabal zuzendariak «Gopak» obraren bertsio berria sortu zuen, Hungariako “Csárdás” dantzaeraren mugimenduak gehituz.

Horrela, 2004az geroztik, Balkanetako folkloreko bigarren pieza berritu hau da urtero erakusten dena buhame-tribu nomadaren zingaro-testuinguruan. Txinpartatsua eta ikusgarria, askatasun handiz adierazten du bakarkako erakustaldi mota bat, bakar-saioetan, binaka egindako urratsetan eta talde mugimenduetan trebetasuna erakusten duen benetako alardean; orpoekin, gorputzeko atalen gaineko kolpeekin eta bestelako izaeradun elementu batzuekin batera.

  • Zuz. artistikoa eta koreografia: Faustino Aranzabal
  • Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal
  • Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
  • Hartzaren maskara: Xabier Garate
  • Dantzariak: Claudia Erentxun, Aitor Egaña, June Azpiazu, Enara Lardizabal, Ibai Ochoa De Alaiza, Naroa Conde, JosuSagardia, Izaro Lozano, Pablo Zurutuza, IratiMartikorena, Harkaitz Ardanaz, Naia Lertxundi, Oier Goikoetxea, Lorea Esnaola, Oier Martikorena, Jone Muniategiandikoetxea, Beñat Lizartza, Marina Arruabarrena, Beñat Sasiain, Maddi Llorente, Manex Lizartza, Lide Muniategiandikoetxea, Leire De La Hoz, Maddi Iriondo
  • Antolatzailea: Donostiako Udala, Donostia Kultura

Irakurri gehiago