Agenda

Anarru Egunari buruzko dokumentalaren estrenaldia

Noiz

2026/02/06 07:00

Non

Bakio (probalekua)

2024an bueltatu ziren, hamarkada askoren ostean, anarruak Bakiora. Anarru Eguna berreskuratu (eta eguneratu) genuenetik urte bi pasatu dira, eta berasmatze prozesu hori jasotzen duen dokumentala ekoitzi du Maule Productionsek, Bakioko Udalak eta Itxas-Alde dantza taldeak bultzatuta.

Umetan anarrua ezagutu izan zuten pertsona adindunen testigantzak jasotzen ditu filmak, prestaketa eta berreskurapen prozesua, bai eta zenbait adituekin izandako elkarrizketak ere.

Benetan lan polita, Bakioko herrian egindako lanaren erakusle, baina guztiz auzi unibertsalari buruz ari zaiguna. Honekin batera beronen trailerra partekatzen dugu, aurrerapen moduan.

Herriarentzako otsailaren 6an izango da estrenaldia; ondoren edonorentzat sarean ikusgai izango da.

Irakurri gehiago

Puska biltzea

Noiz

2026/02/06 09:00

Non

Igantzi

Etxeko arropa zaharren zatiz eta oihal puskez sortutako mozorroak janzten dituzte, eta herriko etxeetan eta baserrietan eskean aritzen dira  trikiti eta pandero doinuekin. "Ofizialak" baino asteburu bat lehenago izaten dira inauteriak Igantzin, ostiral eta larunbatean. 

 

 

 

Irakurri gehiago