Agenda
Maskaradak 2026
2026/02/22 08:00
Altzürükü
Urtarrilaren 18an hasi eta apirilaren 26an bukatuko dira 2026ko maskaradak, Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura izaten da lehena eta azkena antolatzaileen herrian izatea; oraingoan lau herrik hartzen dutenez parte, lehenengo egunean, barrikadak Irurin egingo dira eta plazako jokoa Ozazen emango dute. Azkenengoan, berriz, Zalgizen izango dira barrikadak eta arratsaldeko saioa Mendikotan.
Zuberoako Maskaradak 2026 egutegia
- Urtarrilak 18, igandea: Iruri / Ozaze
- Urtarrilak 25, igandea: Pettarra (Ainharbe)
- Otsailak 1, igandea: Lexantzü
- Otsailak 8, igandea: Muskildi
- Otsailak 14, larunbata: Pagola
- Otsailak 22, igandea: Altzürükü
- Martxoak 1, igandea: Altzai-Lakarri
- Martxoak 7, larunbata: Maule
- Martxoak 14, larunbata: Idauze
- Martxoak 21, larunbata: Larraine
- Martxoak 28, larunbata: Aloze
- Apirilak 5, igandea: Hoki
- Apirilak 12, igandea: Gamere
- Apirilak 18, larunbata: Barkoxe
- Apirilak 25, larunbata: Zalgize / Mendikota
Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.
Baigurako libertimendua
2026/02/22 09:00
Luhuso
Goizeko 10:00etan kabalkada hasiko da: zapurrak buruan, makilaria, bolantak, andere xuriak, zirtzilak, bertsolariak eta musikariak. Ondoren plazan dantzak, bertsoak, antzezpenak…
Zarena zarelako: Urraska
2026/02/22 15:30
Hazparne, Mendeala
Musika eta dantzaz Bizkaiko familia batek 1910 eta 1960 bitartean bizi izandakoa kontatzen du Urraskak.
Martin Harriague + Bilaka Kolektiboa: Gernika
2026/02/22 16:00
Baiona, Lauga gela
1937ko apirilaren 26an, astelehena, merkatu egun batean, hegazkin alemaniar eta italiarrek Gernika euskal herri txikia bonbardatzen dute. Lehen aldia da historia modernoan hiriko biztanleria bat nahitara eraila dela. Sarraski hau Espainiako Gerra Zibilean Franco jeneralarekin aliatua izan zen Hitlerrek bilatu zuen populazio zibila izutzeko.
Bilaka kolektiboak, Euskal Herriko dantza eta musika herrikoietan espezializatuak diren artista gazte batzuk biltzen ditu. Baiona-Hego Akitaniako Eszena nazionalarekin kide-artista da. Stéphane Garin eta Martin Harriague gonbidatzen dituzte Euskal Herriko zein Europako historiaren orrialde ilun baten esploratzeko: Gernikako bonbardaketa - eta horren bidez, gure garaiko gerren indarkeria salatu nahi izan dituzte.
Kultura herrikoia eta garakidearen arteko topaketa bat. Iraganari egin behako bat etorkizuna ikusteko...
- Koreografia, eszenaratzea, dramaturgia, eszenografia, argien diseinua: Martin Harriague
- Dantza / Danza: Arthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga, Oihan Indart, Aimar Odriozola
- Musika: Xabi Etcheverry Patxi Amulet eta Stéphane Garin-ekin
- Akordeoia, teklatua, indiar harmonium-a, kantua: Patxi Amulet
- Biolina, altoa, gitarra, soka pandereta: Xabi Etxeberri
- Perkusioak: Stéphane Garin
- Bertsoak: Odei Barroso
- Irrati ahotsa: Oier Plaza Gartzia
- Jantzigintza: Martin Harriague, Vanessa Ohl
- Jantzien gauzatzea: Vanessa Ohl
- Dekoratu eta osagarrien gauzatzea: Annie Onchalo, Frédéric Vadé, Gilles Muller
- Ekoizpen delegatua: Baiona-Hego Akitaniako Eszena nazionala
- Laguntza: OARA (Akitania Berria eskualdeko bulego artistikoak) / Kultura Ministerioa – DRAC Akitania Berria
- Koprodukzioa: CCN-Malandain Ballet Biarritz – Pôle Chorégraphique Territorial / Le Parvis – Scène nationale de Tarbes / Théâtre des Quatre Saisons – Scène conventionnée de Gradignan
Oharra
Funtzioaren ondoren, ikus-entzuleak konpainiarekin eta dantzan espezializatutako zenbait gonbidaturekin bildu ahal izango dira antzokiko eszenatokian, sorkuntza koreografikoaren zenbait alderdi aztertu eta partekatzeko.
Aristerrazuko erromeria
2026/02/22 17:00
Aia San Pedro bailara, Arizterrazuko plaza
Igande honetan Aristerrazuko eszenatokian Maitane Iturrioz eta Garazi Larrañaga, Izaskun Ezeiza, Maider Labaka eta Enara Yarza.
Marea: ¿Dónde está Alicia?
2026/02/22 17:00
Getxo, Muxikebarri
Valentziako konpainiak bere hamargarren urteurrena ospatuko du Rebelión y Amelia obra sarituak irekitako bidea jarraitzen duen familia ikuskizun berri batekin. Oraingoan, Lewis Carrollen klasikoaren berrinterpretazio eta kritika bat eskaintzen dute, flamenkoa haurren iruditeriara hurbiltzen duena, dantza espainiarraren, lengoaia garaikidearen eta begirada indartsu baten nahasketa oso pertsonal baten bidez. Familia proposamen honek ‘Alicia en el país de las maravillas’ lanaren unibertsoa begirada garaikide, feminista eta flamenko batetik egokitzen du.
Oharra: ikuskizun honetan estroboskopikoak erabiltzen dira, epilepsia fotosentikorra edo beste edozein fotosentikortasun mota jasaten duten pertsonei eragin diezaieketenak.
Gomendatutako adina: 6 urtetik aurrera.
DAB: Azala
2026/02/22 18:30
Lezo, Gezala Auditoriuma
DAB dantza konpainiak Azala ikuskizunaren entsegu irekia eskainiko du, lanaren estreinaldia baino 2 egun lehenago. Entseguan Azala lanaren sorkuntza prozesua ezaguru ahal izango dute ikusleek eta lana hobe ulertzeko tresnak ere eskuratuko dituzte.
Azala dantza emanaldian 5 dantzari eta txelista bat zuzenean galdera honi erantzunak bilatzen murgiltzen dira: etorkizun hobe baterantz eboluzionatzen ari gara ala erabaki txarren ziklo errepikakor batean gaude harrapatuta?
Estetika ikusgarria eta koreografia oso landua eskainiko dute. Larruazalak, oroimen bizi gisa, borroka horien aztarnak gordetzen ditu, eta dantzak, berriz, orbain horiek nola alda eta senda ditzakegun hausnartzeko bitarteko bat eskaintzen du, etorkizunaren ikuspegi kritiko eta itxaropentsu bat proposatuz.
Oharra:
- Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira irailaren 26an 11:30etatik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. Bi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.
LaMOv: El cisne
2026/02/22 18:30
Atarrabia, Atarrabiako Kultur Etxea
Sentiberatasun liluragarriz jokaturik (hori LaMov-en hizkera urratzailearen ezaugarria baita), Jimenezek Errusiako balletaren paradigma berrikusi du, erritmoak, mugimenduak eta argi-arkitekturak ikertuz eta esperimentatuz. Lan klasikoaren hari narratibotik urrun, imajinatutako laku honetan, azala eta denok daramatzagun geruza sakonenak miatzen dira, bai eta itxuraren eta benetako niaren dualtasuna ere, eta miatu ere gizartea, beltxarga zurien ingurune lasaia balitz bezala, zeinean beltxarga beltza matxinatu egiten baita eta itxu rakeriak eranzten baititu egiara eta askatasunera iristeko. Originaltasun handiko ikuskizuna da, ahalegin fisikoa, plastikoa eta interpretaziozkoa agerian utzita.
FITXA TEKNIKOA:
-
Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Víctor Jiménez
-
Dantzariak: Mattia Furlan, Elena Gil, Paula Rodríguez, David Serrano, Alain Rivero, Imanol López, Jimena Martínez, Paula Aragón
-
Argiztapen diseinua: Luis Perdiguero (A.A.I.-DiiVANT)
-
Eszenografia diseinua: Vanesa Hernández (DiiVANT)
-
Eszenografiako laguntzailea: Francisco Rodríguez eta Juan Manuel González (DiiVANT)
-
Eszenografia tailerra: José Miguel Casanova
-
Teknikaria: Óscar Úbeda, Eduardo Mora
-
Soinua: Andrés Lapresta
-
Jantzien diseinua: Arturo Guillén
-
Dantza maistra: Carolina Chico
-
Musika: Tchaikovsky eta Jorge Sarnago
-
Off testua: Nacho Escuin
-
Ekoizpena: LaMov Ballet S.L.U.