Agenda
Fraindarrak arraultze-eskean
2026/02/17 07:00
Lesaka
Lesakako Fraindarrak, inaute astelehen eta asteartean ateratzen dira Lesakako Frain auzoan puska biltzean. Musikak irauten duen bitartean dantzan aritu behar dutenekin batera musikariak, arrautzak eta dirua biltzeko ardura dutenak eta erratza astintzen dutenek osatzen dute Fraindarren taldea.
Puska biltzea eta zahagi-dantza
2026/02/17 09:00
Goizueta
Goizeko 9etan mozorroak gosaltzeko elkartuko dira eta 10etatik aurrera herrian eskean aritu dira. Bazkalostean, 17:30ean zahagi-dantza egingo dute herriko hainbat txokotan.
Sagar-dantza eta Hartza
2026/02/17 09:00
Arizkun
Asteartitan edo inaute asteartean Arizkunen ere inauteriak ospatzen dira. Goizean sagar-dantza egiten dute herriko kaleetatik eta ondoren mozorroak eta hartza ateratzen dira.
Estudiantina
2026/02/17 09:30
Lekeitio
Lekeitioko Estudiantinak herriko kaleak alaituko ditu kantuekin.
Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak
2026/02/17 12:00
Lantz
Inauteriak Lantz-en; Arotzak, txatxoak, zaldikoa, ziripot, Mielotxin eta gainerako mozorroak Lantz-eko kaleetan egingo dute kalejira amaieran zortzikoa dantzatzeko. Gauean Mielotxin erreko dute eta inguruan zortzikoa dantzatuko zaio.
Lantz: Inauteriak 2012 zortzikoa, zaldikoa eta beste kontu batzuk [Bideoa]
Txatamorroak, aittun handiya eta amin txikiya
2026/02/17 15:00
Arbizu
Arratsaldez eta iluntzean txatamorroak aterako dira karrikara, eta iluntzean aittun handiya eta amin txikiya erreko dituzte plazan.
Mamuxarroak
2026/02/17 16:00
Unanu
Asteartita edo inaute astearte arratsaldean mamuxarroak eta mutua, ezkil eta zintzarri gabeko mamuxarroa, Unanuko kaleetan zehar ibili ohi dira. Metalezko maskara bat aurpegian eta makil luze bat eskuan korrikaldi politak egiten dituzte Ergoienako herri txikitik. Hori dena, makilarekin hanketan jotzeko.
Damak
2026/02/17 16:00
Erratzu
Inaute asteartean ateratzen da Damen desfilea Erratzun. Damak kalez kale aritzen dira bonboekin soinu erritmikoak jotzen.
Kukumarroak
2026/02/17 16:00
Eskoriatza
Eskoriatzako inauterietako pertsonaia nagusiak kukumarroak dira. Inauterietako asteartean irteten dira. Basagizon hauek, negu amaieran, menditik jaitsi eta herritarrak zirikatzen eta beldurtzen ibiltzen ziren. Sabelean loredun mantala zeramaten eta bizkarrean, ardi-larrua. Haurrek burla egiten zieten: "kukumarro, txorimalo". Egun, Kultur Etxetik irteten dira haurrak zirikatzera puxikarekin.
Momoxarroak
2026/02/17 17:00
Urdiain
Astearte-inauterian 18:00ak aldera aterako dira momoxarroak Udiango kaleetara. Batzuk ardi-narruak soinean, besteek ohe-estalkiak, beste batzuek txano konikoa jantziko dute. Guztiek aurpegia estalita eta farak izanen dituzte nondik dabiltzan jakiteko. Jendea zigorrekin berotzen ariko dira. . Momoxarroak zirikatzeko honako errepika erabiltzen dute herritarrek: momoxarro xirrikiti xarro, esportero molinero, zaia janda putza gero, arre konpañero.
Sardinaren ehorzketa
2026/02/17 17:00
Errenteria
18:00etan, Amulletako Danbor Kofradiak erretreta joko du Sardina Ehorzketa iragartzeko eta Herriko plazan, bertsoak eta azken agurra egingo dira. 19:30ean, Ereintza Elkarteak antolatutako Sardina Ehorzketaren hileta-segizioa Juan de Olazabal kaletik irtengo da, Errenteriako Musika Kultur Elkarteko bandak lagunduta. Ibilbidea: Olazabal kalea, Bittor Idiazabal, Alaberga, Biteri, Xenpelar, eta Herriko plazan amaituko da. Jarraian, herriko plazan, bertsoak eta azken agurra. Ereintza dantza taldeko dantzariek hartzen dute parte Herriko Plazako agurrean eta bertan, sardina erretzen da.
Toribio
2026/02/17 18:00
Kanpezu
Kanpezun inaute asteartean ateratzen dute Toribio. Lastoz sortua den panpina da eta herriko gaitz guztien erruduna. Toribiorekin batera kalejira egiten dute eta ondoren epaitua izaten da. Erruduna denez, ibai ertzera eraman eta bertan itotzen dute.
Martingala
2026/02/17 18:00
Burlata
Burlatako Martingala da Burlatako inauteen izena. Hartan, Aierbeko Lukas atxilotu eta epaitu egin ohi dute. Inaute astelehenean, Aierbeko Lukasen harrapaketa egoten da. Ondoren, asteartean urkatu, eta sutan erretzen dute eta, bien bitartean, oihu-zalaparta handia eta Joasikeroen dantzak izaten dira.
Momotxorroak
2026/02/17 18:00
Altsasu
Inaute astearte edo asteartita iluntzean elkartzen dira Juan Tranposo, akerra, momotxorroak... Altsasun. Jantzi, zikindu eta kalera irteten dira herritik dabilen jendea beldurtzen. Zenbait momentutan momotxorroen-zortzikoa dantzatzen dute.