Agenda

Urdelardero

Noiz

2026/02/12 09:30

Non

Eskoriatza

Ostegun Gizen egunean, Eskoriatzan, Urdelardero eguna ospatzen dute. Haurrak, baserritarrez jantzita eta eskuan ziri bat hartuta eskean ibiltzen dira kalez kale.

Garai batean, eskean ibiltzen zirenei etxekoandreek janaria jartzen zieten zirian baina, egun, ohikoagoa da leihotik gozokiak botatzea. Abesti hau abesten dute haurrek:

Urdei lardero
Urdeixa janda
Bazkaixa gero
Hor goixen itturri bat
Haren gainean txori bat
Ura pil-pil etorri da
Etxekoandre zabala
Etxe oneko alaba!

Irakurri gehiago

Komedia, epaiketa eta satitra soziala: Monsieur Carnaval-etik San Pantzar-era

Noiz

2026/02/12 18:00

Non

Miarritze, Elkarteen etxea

Neguko urtarotik udara pasatzea, Ihauteriak batera, urte osorako balantzea egiteko aukera  da. Biltzar nagusi batean bezala, gizarte osoak plaza publikoan aurkezten ditu giza-balorazioak, eta bereziki grina ekarri dituzten gaiak. Aktualitate politikoa, gai pribatuak zein herriko bizitzari lotuak, kezka horiek satira sozial baten eredu batean adieraziak dira. Gure herrialdean, epaiketa bat antolatzen da, erdiko pertsonai akusatu batekin: monsieur Carnaval edo San Pantzar.

Irakurri gehiago

Azeri-dantza

Noiz

2026/02/12 18:00

Non

Errenteria

Ostegun gizenarekin, Ereintza dantza taldeko azeriek azeri-dantza dantzatzen dute Errenterian. Neskak mutilez jantzita, mutilak neskez dantzatzen dute. Txarangarekin kalejiran heltzen dira Udaletxe aurrera. Bertan, azeri-dantza dantzatu dute: Paseoa, aitarena, orratzarena, txingoarena, azeri-dantza zortzikoa, perratzea, dorrea eta kalejira dira bideoan ikus daitezkeenak. Azeri-dantza desfilearen Ibilbidea: Juan Olazabal, Biteri, Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo, Madalen kalea eta Herriko plaza.

Irakurri gehiago

Sorgin-dantza

Noiz

2026/02/12 18:00

Non

Bergara

2011an berreskuratu zuten Bergaran Eguen Gizenean sorgin-dantza egiteko ohitura Xamatz dantza taldean aritutako zenbait dantzarik. Ordutik, lehengo Xamatz dantza taldeko beteranoek egin izan dute, baina 2016an Musika Eskolako ikasle gazteek hartu zieten erreleboa. Beraz, dantza eskolako ikasleek Udal Txistulari Bandaren laguntzarekin egingo dute sorgin-dantza. Dantzari eta musikariekin batera, hartza ere aterako da domadorearekin. Geldialdiak honako hauek izango dira: San Martin plazan, Simon Arrietan eta Iralan.

Bergara: Sorgin-dantza 2012 [Bideoa]

Irakurri gehiago

Trapujaleen jaitsiera

Noiz

2026/02/12 18:30

Non

Lezo

Lezoko inauterietan Trapujaleren etorrera ospatzen dute. 19:30etan Trapujaleren jeitsiera egongo da Martizkone baserritik herriko plazara. Astearte inauterian aldiz, arratsaldeko 19:00etan Trapujaleren epaiketa egiten da eta inauteriak agurtzen dira. 

Irakurri gehiago