Agenda
Axerien puska biltzea
2026/01/31 07:00
Andoain, Goiburu auzoa
Axerien puska-biltzea egingo da Andoaingo baserrietan. Eskean eta dantzan arituko dira goiz osoan zehar eta Axeri dantzako hainbat joko dantzatzen eta inauterietako alaitasuna zabaltzen arituko dira.
Gizakundea
2026/01/31 16:00
Arizkun - Erratzu
Erratzuko Kultur Elkarteak eta Jo ala Jok antolatuta ospatzen da Gizakundea Erratzun eta Arizkunen. Arratsaldeko 16:30ean Arizkunen merendua hartu eta mozorrotu ondotik, Erratzurat kalejiran joanen dira. Sagar dantzariak, txistulariak, Gallartako joaldunak, Jantzilo, Hartza eta mozorro segizio osoa Arizkundik abiatuko da Erratzuraino. Erratzun barna, etxez etxeko eskea egingo dute. Geldialdietan sagardantza eta mozorrodantzak eskainiko dituzte. Afaldu baino lehen Jantziloren epaiketa eta erretzea egingo dute, horrela erabakitzen bada.
Aracaladanza: Va de Bach
2026/01/31 16:30
Tutera, Gaztambide Antzokia
*Gomendatutako adina: 4 urtetik aurrera
Bachen musikak bizia hartzen du eszenatokian mugimenduaren bidez. Aracaladanzak, Haurrentzako Antzerki Sari Nazioanalak, Real Teatro de Retirorekin batera, dantza eta Bachen estilo barrokoa nahasten dituen ikuskizuna aurkezten digu, non soinuak mugimendu bihurtzen diren eta musika-notak dantza egiten duten, agertokia elementu harrigarriz betez. Bachen musika entzun ez ezik, dantzatzen delako ere.
Fitxa artistikoa
- Ideia eta zuzendaritza: Enrique Cabrera
- Antzezleak: Carolina Arija,Lydia Martinez, Jimena Trueba, Aleix Rodríguez, Jonatan de Luis
- Aktore kantata: Carla Maró
- Koreografia laguntzailea: Jonatan de Luis Mazagatos
- Jatorrizko musika: Luis Miguel Cobo
- Musika osagarria: S. Bach, Sheila Blanco “Bach Jainkoa da”
Lasala: Alai familian
2026/01/31 16:30
Donostia, Gazteszena
Alaik sei urte ditu eta bere amona eta txakurrarekin bizi da. Alairen familia ez da bere lagunena bezalakoa eta horrek desberdin sentiarazten du, baina gau batean ametsen munduan murgildu eta animalia mordo bat eta haien familia mota ezberdinak ezagutzen ditu. Nolakoa da, ba, familia normal bat?
Larrua: La senior
2026/01/31 18:30
Berriz, Berrizko Kultur Etxea
Larrua Proiektuak hamargarren urteurrena dauka, eta lan-ildo berri baten sorreraz ospatuko du: Larrua Senior: nortasun propioarekin datorren konpainiaren proiektu paraleloa. Ekimen honek 40 urtetik gorako interpreteak jarriko ditu erdigunean, heldutasun eszenikoa balio artistiko gisa aldarrikatuz eta dantza garaikidearen edadismoaren aurka borrokatuz.
Larrua Seniorrek esperientzia eta memoria duten gorputzak ikusarazi nahi ditu, Sorkuntza eta Elkarrizketarako espazio batean. Koreografo desberdinak gonbidatuko ditu proiektu berri bakoitzean, askotariko begiradak eskainiz gorputzari nahiz gorputzak denboran zehar izan duen bilakaerari.
Bere lehen sorkuntza gisa Dimo Milev koreografoak "You Have an Inner World, and So What?" dakarkigu. Poesia, umore eta bitxikeriaz beteriko eszenak uztartzen ditu, interpreteen barne-unibertsoan murgilduz. Keinuaren sotiltasunetik absurduraino, bizi gaituen barne-munduaren aberastasuna ezagutzeko gonbita da obra.
Isabel Vázquez: Zambra de la abuela salvaje
2026/01/31 19:00
Barakaldo, Barakaldo Antzokia
Naizen guztiaz, zer da niri datxekidana eta zer inposatua?
“Nire izaerari leial banintzaio, antzinako begiradako basati bat, oihu egingo nuke ahots-kordak apurtu arte, eta, gero, irentsi egingo nituzke. Azken oihu horretan dena esanda geratuko litzatekeelako. Baina, beste ezeren gainetik, nire izaerari leial banintzaio, esango nuke: ez.”
Berak, basati guztien artetik, oinutsena, basatiena, basati eredugarria izatearekin amesten du. Emakume guztiak biltzen dituen emakumea. Denaren eta horren gainean proiektatzen denaren artean borrokatzen den gorputza. Zambra de la buena salvaje oihu bat da, urradura bat, gabetze-erritu bat. Nola berreskuratu hainbeste espazio galdu? Nola utzi otzan izateari? Zer gertatzen zaio gorputz bati besteengan denean, amorrua eta barrea onartzen direnean?
Dantza, umorea eta lotsagabekeria elkartzen dira bakarrizketa koral batean, non basatia dena erresistentzia kolektiboko ekintza bihurtzen den. Piztiarekin dantzatzen duen ikuskizuna, arauaren hondakinen artean aurrera egiten duena eta lur mugituaren gainean mundu berri bat ereiten duena.
Auto ezerezteaz hitz egin nahi dut, bat etortzeko beharraz, ezpainak hozkatzeraino atsegina izateaz, otzantasunaz…
Isabel Vázquez, sortzailea eta interpretea.
Fitxa:
- Jatorrizko ideia, koreografia, interpretazioa: Isabel Vázquez
- Zuzendaritza: Alberto Velasco
- Dramagintza: Ruth Rubio
- Koreografia “The Final Curtain”: Adrián Manzano