Agenda

Erakusketa: Kalapita eta harramantza

Noiz

2026/01/30 08:00

Non

Miarritze, Miarritzeko Herriko Etxea

Maritzuli Konpainiak “Kalapita eta harramantza” erakusketa berria aurkeztuko du urtarrilaren 26etik otsailaren 20era, Miarritzeko Herriko etxean. Iazko Miarritzeko Ihauterien inguruko transmisio lanaren segida da bigarren erakusketa hau, eta aurten neguko erritualetan garrantzi handia duen harrabotsa aztertuko dute.

Astelehenetik ostiralera:

  • 9:00-12:30
  • 13:30-17:00

Irakurri gehiago

MauleOn

Noiz

2026/01/30 17:30

Non

Maule, Mediateka

Mahai ingurua izango da Hartzaren sinbologiaren inguruan, Hartza, sinbolo nahi gabe?. 

Hizlariak:

  • Romain Baudoin
  • Thierry Truffaut
  • Jean Soust
  • Maika Etxekopar

Irakurri gehiago

Kukai: Yarin site

Noiz

2026/01/30 18:30

Non

Gasteiz, Félix Petite Antzokia

Proiektu honetan, Jon Maya eta Andrés Marinek euren sorkuntza eta esperientzia batzea erabaki dute, haietan euskal kulturak eta flamenkoak dituzten elementu komunetan sakonduz, euren jatorrietan oinarrituta eta sustrai horietatik elkarrizketa sustatuta. Jatorri euskalduna eta flamenkoa duten dantzak uztartze nahiak batu ditu bidean. Julen Achiary kantari eta musikari baionarra lagun dute oholtzan.

Fitxa artistikoa:

  • Dantzariak :Andrés Marín, Jon Maya
  • Zuzeneko musika: Julen Achiary
  • Koreografia: Andrés Marín, Jon Maya, Sharon Fridman
  • Dramaturgiako eta interpretazioko laguntzailea: Sharon Fridman
  • Koreografiako laguntzailea: Melania Olcina
  • Sormen-ekoizpena: Doltza Oar-Arteta
  • Argiztapenaren eta espazio eszenikoaren diseinua: David Bernués
  • Soinu-espazioaren diseinua: Xabier Erkizia
  • Jantzien diseinua: Ikerne Giménez
  • Lantalde teknikoa: Acrónica Producciones
  • Administrazioa: Elena García
  • Ekoizpena: Kukai Dantza
  • Korpoduktoreak eta erakunde laguntzaileak: Sala BBK Bilbao, Bienal de Flamenco de Sevilla, Ayuntamiento de Errenteria, Festival Escenas de Patrimonio, Festival de Itálica, Malandain Ballet Biarritz, Teatro Victoria Eugenia, Instituto Vasco Etxepare, Cátedra Mikel Laboa

Irakurri gehiago

La Faktoria: Sorkuntza prozesua

Noiz

2026/01/30 18:30

Non

Iruñea

* DanZ 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.

La Faktoria Choreographic Center Iturramako Civivoxera itzuliko zaigu DanZ’25 Jaialdiaren aurtengo edizioan.
Dantza garaikidea sortzeko eta horri loturiko irakaskuntza profesionalak irakasteko nazioarteko zentroa da La Faktoria, eta Noainen du egoitza, Nafarroan, alegia. Ikasleek sormen-prozesuak lantzen dituzte ikasturtean. Erakustaldi programaren baitan, “prozesuan” diren lanak erakusteko eta haien garapena ikusteko parada izanen dute, bakarlarien eta bikoteen formatu txikian, beren sorkuntza-lanak irekitzeko eta publikoarekin elkarreragiteko, publikoak ere sormen- eta adierazpen-prozesuan parte har dezan.

  • Interpreteak: Grupo Creators de La Faktoria: Amaia Martinez, Ariadna Gelabert, Célia Morel, Girts Dubults, Litte Van Horebeek, Marta Casado, Marta Patiño, Nagore Tamayo, Paula Puchalt, Polina Tiabut, Verónica Morles

Irakurri gehiago

Larrua: La senior

Noiz

2026/01/30 19:00

Non

Irun, Irungo Liburutegia

Larrua Proiektuak hamargarren urteurrena dauka, eta lan-ildo berri baten sorreraz ospatuko du: Larrua Senior: nortasun propioarekin datorren konpainiaren proiektu paraleloa. Ekimen honek 40 urtetik gorako interpreteak jarriko ditu erdigunean, heldutasun eszenikoa balio artistiko gisa aldarrikatuz eta dantza garaikidearen edadismoaren aurka borrokatuz.

Larrua Seniorrek esperientzia eta memoria duten gorputzak ikusarazi nahi ditu, Sorkuntza eta Elkarrizketarako espazio batean. Koreografo desberdinak gonbidatuko ditu proiektu berri bakoitzean, askotariko begiradak eskainiz gorputzari nahiz gorputzak denboran zehar izan duen bilakaerari.

Bere lehen sorkuntza gisa Dimo Milev koreografoak "You Have an Inner World, and So What?" dakarkigu. Poesia, umore eta bitxikeriaz beteriko eszenak uztartzen ditu, interpreteen barne-unibertsoan murgilduz. Keinuaren sotiltasunetik absurduraino, bizi gaituen barne-munduaren aberastasuna ezagutzeko gonbita da obra.

Irakurri gehiago