Agenda
Katxiren iraulkatzea
2026/01/22 11:30
Oion
San Vicente eta San Anastasio jaiak ospatzen dituzte Oionen. Katxiaren zilipurdia bitan egiten da herriko jaietan; urtarrilaren 21ean (bezperan) eta 22an.
Urtarrilaren 22an, goizeko 12:30ean Katxiren iraulkatzea egingo da Parrokiako Elizan eta ondoren meza santua eta prozesioa egingo dira. Prozesioan zehar, Santu Zaindarien dantza egingo dute dantzariek, eta amaieran, udaletxe aurrean berriro ere Katxiren iraultzea egingo da.
Santu Zaindarien dantza
2026/01/22 12:00
Oion
Santu Zaindarien dantza urtarrilaren 22ko prozesioan dantzatzen da, San Bizente eta San Anastasioren jai egunean.
Bi aldaera ditu dantzak, eta biak dantzatzen dituzte, bitan bakoitza, bi aldaerak tartekatuz. Lehenengoan eta hirugarrenean, dantzaren lehen zatia besterik ez da egiten, atzeraka egiten da, eta Santuen irudiei begira, prozesioak aurrera egiten duen bitartean. Bigarrenean eta laugarrenean, dantza osoa dantzatzen da, ibilbidearen erdialdean eta bukaeran.
Dantzaren musika, gaitaz jotzen da (zenbait hamarkadatan, klarinetea jotzen zen gaitaren ordez), danborrak eta kriskitinek lagunduta. Dantzariek gurutzeak, kateak eta airean buletak tartekatzen dituzte.
Hitzaldia: Hitza eta hizkuntza berpiztearen zerbitzuko
2026/01/22 18:00
Miarritze, Espace Marian Arregi Dantza Leku
Ihauterietako erritualetan garrantzi handia du hitzak, dantzariek, joaldunek, lanbide parodiek egiten dituzten akzioen osagarria. Eske kantak, elkarrizketa teatralizatuak edo erranaldi magikoak horren lekuko dira, modelo tradizionaletan zein parte hartzaileen irudimenarekin osatuak. Kopla edo umore hitzak hizkuntza ezberdinetan erranak dira, berriz ere hizkuntza eta kultura batzuen gurutzatze eremuan dagoen herrian.