Agenda

Maskaradak 2026

Noiz

2026/01/18 08:00

Non

Iruri eta Ozaze

Urtarrilaren 18an hasi eta apirilaren 26an bukatuko dira 2025ko maskaradak, Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura izaten da lehena eta azkena antolatzaileen herrian izatea; oraingoan lau herrik hartzen dutenez parte, lehenengo egunean, barrikadak Irurin egingo dira eta plazako jokoa Ozazen emango dute. Azkenengoan, berriz, Zalgizen izango dira barrikadak eta arratsaldeko saioa Mendikotan.

Zuberoako Maskaradak 2026 egutegia

  • Urtarrilak 18, igandea: Iruri / Ozaze
  • Urtarrilak 25, igandea: Pettarra (Ainharbe)
  • Otsailak 1, igandea: Lexantzü
  • Otsailak 8, igandea: Muskildi
  • Otsailak 14, larunbata: Pagola
  • Otsailak 22, igandea: Altzürükü
  • Martxoak 1, igandea: Altzai-Lakarri
  • Martxoak 7, larunbata: Maule
  • Martxoak 14, larunbata: Idauze
  • Martxoak 21, larunbata: Larraine
  • Martxoak 28, larunbata: Aloze
  • Apirilak 5, igandea: Hoki
  • Apirilak 12, igandea: Gamere
  • Apirilak 18, larunbata: Barkoxe
  • Apirilak 25, larunbata: Zalgize / Mendikota

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Irakurri gehiago

Classic Stage Company: Beltxargen aintzira

Noiz

2026/01/18 17:00

Non

Iruñea, Baluarte Auditorioa

Erromantizismoz eta edertasunez betea, Beltxargen aintzira dantza klasikoko errepertorioko maisulanik ikusgarriena da. Benetako poetika erromantikoko gaia, non ongia gaizkiaren gainetik gailentzen den.

Beltxargen aintzirak denboraz kanpoko ospea lortu du, Piotr Tchaikovskyren musika inspiratuak eta Marius Petiparen koreografia asmatzaile eta adierazkorrak bultzatuta.

Tchaikovskyk lan hau modu garrantzitsuan konposatu zuen: Suite Op. 20 musikagilearen ondarea betikotu zuen. Bere konposizioen arrakasta lengoaia musikalaren bidez sentimendu sakonak adierazteko gaitasunean datza, melodia bizi eta hunkigarriak sortuz. Petipa eta Ivanov-en koreografiak, giza gorputza beltxarga baten mugimenduekin lotzen duenak, haren jenialtasun eta sormen aparta erakusten du.

Ekoizpen klasiko hau errealismo harrigarriko elementu eszenografikoekin, jantzi liluragarriekin, xehetasun dotorez egindako osagarriekin eta ballet klasikoaren lan handi hau osatzen duten melodia xarmangarrien hautaketarekin aurkezten da. Bederatzi nazionalitatetako artistek osatutako nazioarteko talde batek gorputza eta arima ematen dio eszenaratze ahaztezin horri.

Esperientzia zirraragarria, paregabea eta iraunkorra publikoaren oroimenean.
  • Iraupena: 140 minutu (20 minutuko atsedenaldiarekin)
  • Musika: Piotr Tchaikovsky
  • Liburuxka: Vladimir Begichev eta Vasily Geltzer
  • Koreografia: Marius Petipa eta Lev Ivanov
  • Eszenografia eta jantziak: Classic Stage
  • Gomendatutako gutxieneko adina: M/6

Irakurri gehiago

Iker Karrera: The Room Where It Happens

Noiz

2026/01/18 18:00

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

XXI. mendeko horror vacuia hutsari izua izateaz, gure denbora edukiz husteaz mintzo da. Lanpetuta egotea ez pentsatzeko erremediorik onena da. Arima asebetetzen duten distrakzioen errutina luze bat errepikatzea, nor bere buruarekin bakarrik geratzea saihesteko. 

Zer gertatzen da gelditzea erabaki eta bat-batean dena gertatzen den gela hori, atea itxita, parez pare dugunean? Zer dago hor barruan? 

Egun batean, edozein tokitan, halabeharrez, zure burua aurkituko duzu: horixe —horixe baino ez— izan daiteke zure ordurik zoriontsuena edo latzena. Hala zioen Pablo Nerudak.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza, koreografia: Iker Karrera
  • Interpreteak: Katalin Arana, Marc López, RaymonNaval, Serena Pomer, Teresa Royo
  • Koreografia-laguntzailea: Carla Diego
  • Dramaturgia: Verónica Ronda, David Serrano
  • Jatorrizko musika: Alex Aller, Jose Venditti (saxofoia), Alex Larraga (akordeoia), Raymond Naval (ahotsa, letra)
  • Argiztapen diseinua: Rodrigo Ortega
  • Jantzien diseinua: Laura Cortés
  • Argiztapen teknikaria: Pau Duvide
  • Argazkiak: Jacobo Medrano, Carlos Ojeda
  • Bideoa: Carlos Ojeda
  • Ekoizpena: Isabella Lima
  • Banaketa: Raquel Anaya

Irakurri gehiago

Oinkari + Berritz’ Hats: Bereterretx

Noiz

2026/01/18 18:00

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

Bereterretxeren khantoria gaur egun Euskal Herri osoan gehien ezagutzen den Erdi Aroko kantua izango da ziurrenik. Arrakasta horretan asko lagundu dute kantautoreek eta diskoek, baina baita gaiaren dramatikotasunak eta testuaren kalitateak ere. Ahoz transmititutako konposizio honek klan lehiakideen arteko borroka ugarietako bat kontatzen du. Abestian salatzen den krimena 1434 eta 1449. urteen artean gertatu zen, Leringo kondeak aginduta. Beraz, ikuskizun musikal honek historia tragiko bat jasotzen du, bai, baina baita historia gizatiar eta unibertsal bat ere. Ikusleak gertakizun tragikoetan murgilduko dira pixkanaka, eta poemaren edertasunak liluratuko ditu, kopla eta musika artean.

Fitxa artistikoa: 

  • Musika: Philippe de Ezcurra
  • Orkestra: Belatza Taldea
  • Dantzariak: Berritz’ Hats (Zuberoa), Oinkari (Gipuzkoa)
  • Ahotsak: Magali Zubillaga, Mathilde Baqué, Audrey Carrique, Jean Michel Bedaxagar, Michel Arotce, Lorea Errecarret, Marcel Errecarret, Pier Paul Berzaitz

Irakurri gehiago