Agenda

Arrateko Amaren dantzak

Noiz

2025/09/08 09:30

Non

Eibar, Arrate

Irailaren 8an ospatzen da Eibarren Arrateko eguna. Arrateko Dantzarien Kofradiak, Usartza txistulari taldearen laguntzarekin, Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak eskainiko ditu.

  • 11:00etako mezan ezpata-dantza.
  • 12:00ak aldera hasten den prozesioaren bukaeran ezpata-dantza.
  • 12:30etatik aurrera, ezpata-dantza eta trokeo-dantzak zelaian.

 

Irakurri gehiago

Muskildako Ama Birjinaren dantzak

Noiz

2025/09/08 10:00

Non

Otsagabia

Irailaren 8an, Muskildako Ama Birjinaren omenez ospatzen den festan eskaintzen dute Otsagabiako dantzariek beren urteko emanaldi nagusia. Goizean Muskildara igo eta bertan dantzatzen dute 12:00ak inguruan. Arratsaldean aldiz, herriko plazan eskainiko dituzte Muskildako Ama Birjinaren dantzak 18:00etan. 

Irakurri gehiago

Dantza-soka

Noiz

2025/09/08 10:30

Non

Lizartza

Sagrarioko Amaren jaiak ospatzen dituzte Lizartzan eta ospakizunen baitan dantza-soka egingo dute.

Dantza-sokaren ondoren dantza emanaldia ere eskeiniko du Otsolar dantza taldeak.

Irakurri gehiago

Eltziegoko dantzak

Noiz

2025/09/08 10:30

Non

Eltziego

Eltziegoko dantzak eskainiko dituzte herriko dantzariek Ama Birjinaren egunean.

12:15ean, Plazako Ama Birjina elizara jaistea agintariekin, Musika Bandak, dantza taldeak eta gaiteoek girotua.

12:30 Meza San Andres Elizan.

Ondoren, Mezaren ondoren prozesioa agintariekin, musika bandak, dantza taldeak eta gaiteroek lagunduta baselizaraino; bertan Eltziegoko dantza taldeak eta gaiteroek patroia omenduko dute.

Irakurri gehiago

Aukeran: Aiurri

Noiz

2025/09/08 17:00

Non

Lekeitio, Plaza

*Lekeitioko 2025eko jaiaetako egitarauaren barne.

 

Dantza, mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko. Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.

  • Egilea: Aukeran Dantza Konpainia
  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Musika: Xabi Aburruzaga
  • Koreografia: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz
  • Jantziak: Oscar Armendariz
  • Dantzariak: Ane Etxeberria, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Ane Anza, Nora Muro, Laida Egaña, Danel Serrano, Claudia Talavera

 

 

Irakurri gehiago

Zahagi-dantza eta dantzaurrea

Noiz

2025/09/08 18:00

Non

Zestoa, plaza

Zahagi-dantzarekin eta dantzaurrearekin amaituko dituzte festak Zestoan. Itxaropena dantza taldeko zahagi-dantzariak kalez kale ibiliko dira Zestuko Trikitixa Elkarteko eta Idiakatzeko txistulariekin batera. Plazara iristean dantzaurrea egingo dute.

Irakurri gehiago