Agenda

Zelatungo Erromeria

Noiz

2025/09/07 09:00

Non

Zelatun (Errezil)

Hernio mendiaren magalean kokatzen den Zelatuneko erromeriak ezagunak dira oso. Iraileko igande guztietan jende ugari bertaratzen da dantzara.

Abuztuak 29, ostirala. San Joan Txiki

Trikitilariak: Lidia eta Hitzeder.

Irailak 7, igandea

Trikitilariak: Enaitz eta Erkizi.

Irailak 14, igandea

Trikitilariak: Aitziber Arruabarrena eta Aritz Erasun.

Irailak 21, igandea

Trikitilariak: Ostolaza eta Larrañaga.

Irailak 28, igandea

Trikitilariak: Izer eta Alabier.

 

Irakurri gehiago

Dantzari-dantza eta erregelak

Noiz

2025/09/07 10:00

Non

Izurtza

Tradizioari eutsiz, Santa Ageda ermitaren inguruan ospatuko diren jaietan Mendigain dantza taldeak dantzari-dantza eta erregelak eskainiko ditu.

 

Irakurri gehiago

Orok Bat

Noiz

2025/09/07 12:00

Non

Urruña

Orok-bat elkartearen helburua euskal kultura sustatzea eta Saint-Pierre-eta-Mikeluneko populazioaren zati handi baten jatorria argitan ezartzea da, dantzaren bidez.

Bere aktibitateak dantza herrikoi eta tradizionalaren inguruan izaten dira.

Irakurri gehiago

Ingurutxoa

Noiz

2025/09/07 16:00

Non

Bedaio

Bedaioko jaietan egiten dute ingurutxoa herritarrek. Arratsaldeko 18:00etako herri kirolak amaitu ondoren egiten dute Bedaioko ingurutxoa.

Irakurri gehiago

Tio Teronen semeak: Haurreskolari

Noiz

2025/09/07 16:00

Non

Elduain

Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa-prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!

 

Irakurri gehiago

Led Silhouette + Marcos Morau: Zakurrak

Noiz

2025/09/07 17:00

Non

Sopela, Udaletxeko berdegunea

Beren garaiko seme-alabak direnez, aro digitalean jaiotakoak egoera ezegonkor eta aztoratuan bizi dira, eta gizatasuna galtzeko eta isolatzeko prozesu bati aurre egin behar diote. Nerabezaroa salgai dagoen produktu gisa iragartzen da, eta gaztaroa, baliorik gutiziatuena moduan. Horren aurrean, gaurko garaiak gorputz hauskorrak birrintzen ditu, zaurgarrienak zatitzen, moldakaitzak desegiten… zaharrak matxinatzeko aukeraren edo otzantasunaren artean daude zalantzan.

Etengabeko borroka zalantzazkoa den kontraesan horretan sortzen da bestearen beharra, ulermena, enpatia, errukia eta maitasuna premiazko baliabide gisa. Los Perros piezak erresistentzia egoera lortzea proposatzen du dantzaren bitartez. Hori dela eta, pieza hau errepikapenaren teknikaren bidez eta katarsi kolektibo bat bilatuz egituratzen da: nekatu arte dantzatzen duten bi gorputz, poza partekatzen dutenak, baina baita mina ere; erori eta altxatu egiten direnak, eskuzabaltasunaren eta konpromisoaren bidez errebelatzen direnak, ibilbide komun horretan beren bizitzen zentzua aurkitzeko.

Led Silhoutte

Martxel Rodríguezek eta Jon Lópezek sortu eta zuzendutako konpainia da, eta Nafarroako Lesaka herrian du egoitza. “La Veronal” konpainian interpretatzaile gisa jardutearekin batera, 2016an hasi zuten beren sortzaile etapa, dantzaren hainbat diziplinatan trebatutako eta arte garaikidearen eraginpean dauden artisten kolektiboaren zuzendarikide izanik. Haien proiektuek atmosfera eraldatzaileak sortu nahi dituzte, zeinean forma hainbat modutan erakusten den, mugimendua eta irudia arma funtsezko eta limurtzaile gisa erabiltzen dituen aurpegi anitzeko poliedro bihurtuz.

Marcos Morau

Europako eszena garaikidearen sortzaile ezagun eta ospetsua da Morau, eta La Veronal sortu zuen 2005ean. Bartzelona eta New York artean ikasia, argazkigintzan, mugimenduan eta antzerkian, irudimenezko mundu eta paisaiak eraikitzen ditu, zeinetan mugimenduak eta irudiak elkar topatu eta irensten duten. Zuzendari, koreografo eta eszena-, jantzi- eta argiztapen-diseinatzaile gisa, haren lanak jaialdietan, antzokietan eta nazioarteko hainbat testuingurutan aintzatetsi dituzte, hala nola Parisko Théâtre National de Chailloten, Veneziako Biurtekoan, Avignongo Jaialdian, Berlingo Tanz Im Augusten, RomaEuropa Jaialdian, Seulgo SIDance Jaialdian eta Londresko Sadler’s Wellsen.

Irakurri gehiago