Agenda
Aikopeko
2025/09/06 11:00
Urkiola
AIKO Taldeko Argi Zameza (kantua eta panderoa), Aitor Furundarena (kantua eta akordeoia) eta Sabin Bikandi (danbolinteroa) kideek Aikopeko proiektu berria aurkeztuko dute.
Talde hau musika eta dantza edozein herri, auzo edo ospakizunetara eramateko asmoz jaio da, beti ere freskotasunez, kalitatez eta publikoarekin konplizitatez egina.
Oraingoa kantua izango da protagonista nagusietako bat, “Argiren ahotsa akordeoiarekin eta danbolinarekin uztartuz. Horrela, askatasunez eta konplexurik gabe jositako errepertorioa eskainiko dugu: gure tradizioko jota eta dantza jauzietatik hasi eta boleroak, tangoak edota habanerak bezalako Hego Amerikako erritmo klasikoetara iritsiz”.
Aikopeko ekimena jai partekatua izango da, non musika eta dantza modu naturalean batuko diren, publikoari parte hartzera, mugitzera eta gozatzera gonbidatuz.
Mizel Théret + Beñat Achiary: Hizketak
2025/09/06 15:00
Barkoxe, Pilota plaza
Ongi elkar ezagutzen dute bi hauek. Badu zenbait urte orain Mizel Theret koreografoak eta Beñat Achiary abeslariak, elkarrekin kantatzen dutela. Dantzaren lirismo abstraktua Beñat Achiaryren erraietako kantuarekin topo egin eta harekin uztartzen, hura elikatzen edo kurritzen duen bide luze partekatua. Oroituz bizitzen gara, abesten du Etxahun-Barkoxe, diptiko honen muinean dagoen euskal literaturako olerkari mitikoak. Ohidurari, oroimenari eta modernitateari diogun harreman intimoa aipatzen dute. Pilotariaren gisako jestu errotutik, kantuak eta dantzak klaskatzen dute, pilotak frontoairen kontra egiten duen bezala.
- Iraupena: ordu bat
Maitane Sarralde: Des(a)nuda
2025/09/06 16:00
Andoain, Otieta parkea
Dantza garaikidea eta zintzilikatutako dantza uztartzen dituen proposamen eszenikoa da Desanuda. Korapiloari buruzko gogoeta poetiko honek, hutsaren aurrean biluzteko gonbidapena dakar.
Airean dagoen egituran eta bertatik zintzilikatutako elementuak manipulatuz, grabitatea desafiatzen duten gorputzak ikertzen ditu lan honek. Penduluaren joan etorria, pisuaren zama, korapiloaren estutasuna eta honek sortzen duen ezegonkortasunekin topatuz.
Desªnudan, soka mutur askearen bila dagoen gorputz korapilatu batekin topatuko gara.
Kukai: Txalaparta
2025/09/06 17:00
Miarritze, Herriko Kasinoko antzokia
Txalaparta entzutea eta partekatzea da; Txalaparta transmisioa eta topaketa da; Txalaparta norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea da... Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.
- Artistak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena
- Konpainia: Kukai Dantza, Jesús Rubio
- Egilea: Jesús Rubio
Erromeria Donostiako Udalaren Txistularien eskutik
2025/09/06 17:30
Plaza Berria, Donostia
Donostiako Euskal Jaietako dantzari ohien Esku-dantza amaitu ostean, Donostia Festak eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak antolatuta, euskal dantza tradizionalen erromeria ospatuko da Plaza Berrian. Udalaren Txistulari Taldearen eskutik kalejira, fandango, arin-arin, muxiko, polka eta abar luzea ikasi eta dantzatzeko tartea izango da Aitziber Aiesta dantza-maisuaren laguntzaz.
Dantzaz: Hona
2025/09/06 18:00
Donapaleu,Saint-Louis gela
Hona izenburuaren bidez islatu egin nahi dute konpainiak gaurkotasunaeta "hemen eta orain" gertatzen dena dantzaren bidez aztertzeko asmoa. Hala, publikoa bidaia emozional eta bisual batera eramango dute Hondo eta Aire sakona obrekin. Esperientzia paregabea eskaintzen du pieza bakoitzak, sormenak eta piezen sortzaileen ikuspegiak markatua, eta hainbat gaitan sakonduko da, hala nola amildegia, misterioa eta askatasuna.
HONDO
- Koreografia: Paolo Mohovich
- Zuzendaritza artistikoa eta koreografia-aholkularitza: Adriana Pous
- Musika: Johan Johannson
AIRE SAKONA
- Koreografia: Jacek Przybylowicz
- Musika: Adam Walicki
- Jantzien eta eszenografiaren idea: Jacek Przybylowicz
Malandain Ballet: La chambre d'amour
2025/09/06 19:00
Miarritze, Gare du Midi
2000 urtean sortu obra handinahia dugu, koreografoaren inspirazio zuzena zen Euskal Herria iturri ukan duen baleta bakarra da leiendak kantatzen duen Chambre d’Amour obra. Peio Çabalette-ren jatorrizko partitura dirdiratsuan bermaturik, amodiozko mitoak parabola gogoetatsuan biltzen ditu Itsasoaren aitzinean olerkiz, indarrez eta minez beteriko baleta honek.
*Iraupena: 1:05