Agenda

Eva Guerrero + Larrua proiektua: Entre Cuerpos + Sangre y klorofila

Noiz

2025/09/05 17:00

Non

Bilbo, Atxuri, Enkarnazio Plaza

*16 min (Entre Cuerpos) + 15 min (Sangre y klorofila)
Entre Cuerpos

Entre cuerpos dantza garaikideko pieza da, ohikoak ez diren espazioetarako. Bidaia honetan distantziak eta irudiak aipatzen dira, eginahalak egitea, ozeanoa, apneak eta korronteak aipatzen dira; mugak eta euspenak aipatzen dira. Entre cuerpos lana ideia honetatik abiatzen da: inoren lurra ez da ezein herrialde edo pertsonarena, zeren eta norena da gorputza?

Eva Guerrerok dantza-ikuskizunak sortzen ditu 2005etik, testua eta zuzeneko musikarekin. 2013an DOOS sortu zuen, eta hor batzen ditu dantzako sorkuntza eta bitartekaritza-proiektuak. Bere piezek dramaturgia zuzena, ikusizko eta testuzko poetika daukate, eta dantza ikusteko ohitura gutxi duten ikus-entzuleekin konektatzen dute. Azken sorkuntzen artean daude Gorpuztu (MAX sarietarako hautagaitza 2) eta Tierra de Nadie.

  • Kontzeptua eta zuzendaritza: Eva Guerrero
  • Antzezleak: Eva Guerrero, Garazi López de Armentia
  • Soinua: Carla Sevilla, Yolanda Bustillo
  • Argiak: Arantza Heredia, Edu Berja
  • Ekoizpena: Doos Colectivo, Jemima Cano
  • Laguntzak: Gobierno Vasco, Teatro Arriaga, La Nave del Duende, Sopela Antzokia, Zornotza Antzokia

 

Sangre y klorofila

Ederra, birjina, handikia, sakratua... Horrela, paisaia definitzen dugu, gure irudira moldatuz eta bere esentziaz jabetuz. Sinbolo bihurtzen dugu, gure borroka eta desioen bandera. Sangre eta Klorofila Vicente Ameztoyren lanean oinarritzen da muga horretan bizitzeko, paisaia amaitu eta gure ideiak hasten diren lekuan. Ameztoyk zioen bezala, "sakonki errotutako nortasuna eta geure gain hartzeko zailtasuna" Pieza honek tentsio hori aztertzen du, naturaren eta gure giza proiekzioen arteko etengabeko elkarrizketa azaleratuz.

 

  • Zuzendaritza eszenikoa: Jordi Vilaseca
  • Interpretea: Aritz López
  • Koreografia: Jordi Vilaseca · Aritz López
  • Argazkiak: Maider Jimenez
  • Hauen laguntzarekin: ATERPEAN (Dantzahirian) · Euskadi eta SORBURU (Artekale) · Euskadi
  • Esker onak: Begoña Martín, Jemima Cano, TAE, José Uruñuela Dantza Kontserbatorioa

Irakurri gehiago

Led Silhouette: Zakurrak

Noiz

2025/09/05 17:00

Non

Donostia, Blas de Otero plaza

*2025eko Egia Dantzan jaialdiaren barruan.

 

Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte

Irakurri gehiago

Zirkozaurre: Harreman

Noiz

2025/09/05 17:00

Non

Legutio, Plaza

Harreman Zirkozaurre konpainiaren ikuskizuna da, zirkua eta euskal musika tradizionala elkartzen dituena, itxura desberdineko bi mundu, baina gauza asko partekatzen dituztenak.

Harreman sustraietatik, identitatetik bidaia bat da. Ibilbide honetan, zirkuko teknikak berrasmatu egiten dira, gure melodia ezagunenekin besarkatzeko eta eszena emozioz eta konplizitatez betetzeko.

Ikuskizuna hastear dago eta harritu egin nahi zaitugu. Gure musikariek beren errepertorio entretenigarriko akordeak afinatzen dituzte. Taldeko gainerakoek koreografia guztiak buruz errepasatzen dituzte. Malabareen txanda da: pilotena eta mazoena.

Dantzena: euskaldunak eta garaikideak. Proposamen berezi honekin taldean gozatzeko garaia da.

Harreman. Hartu y eman. Partekatu. Harremanak izatea. Oroimena atzera bota eta, aldi berean, aurrera begiratu eta amain eman.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: sorkuntza kolektiboa
  • Koreografia: Jorge Silvestre eta Gorka Pereira
  • Zuzendaritza: Jorge Silvestre eta Gorka Pereira
  • Jantzien diseinua: Betitxe Saitua
  • Argiztapen diseinua: Asier Calahorro
  • Eszenografiaren diseinua: Gorka Pereira
  • Musika: hainbat egile
  • Zirku-artistak | dantza | musikariak: Gorka Pereira (malabarak), Imano Suso (malabarak, euskal dantzak), Javier González (malabarak), Mar García (malabarak, dantza garaikidea), Gotzon Goirigolzarri (trikitixa, txirula, gitarra), Ibabe Beristain (txistua, euskal dantzak), Diego Riveros (perkusioak, kaxoia)

 

Irakurri gehiago

Gasteiz Dantza Plazan

Noiz

2025/09/05 17:30

Non

Gasteiz, Florida Parkea

Udal Folklore Akademiak dantzaren zentsu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz hartzeko aukera izango du.

 

Dantza plazan 2025

  • Maiatzak: 16, 23 eta 30
  • Ekainak: 6 eta 20
  • Irailak: 5 eta 12

 

Ordua: 20:00etan (maiatza eta ekaina); 19:30ean (iraila).

Irakurri gehiago

Lasala: Burnt

Noiz

2025/09/05 17:30

Non

Donostia, Blas de Otero plaza

*2025eko Egia Dantzan jaialdiaren barruan.

Gero eta eskatzaileagoa den gizarte-ispilu baten aurrean, badirudi estrategia posible bakarra gauero intentsitate handiagoz distiratzea dela. Hainbeste kontsumitzen den prezioa sitsek argitik gertu hegan egiteagatik ordaintzen duten prezio bera da: berezko "burnout" batean su hartzeko aukera.

  • Iraupena: 12 min.
  • Koreografia eta zuzendaritza artistikoa: Judith Argomaniz
  • Antzezleak: Garazi Etxaburu, Ioar Labat eta Leire Otamendi
  • Dramaturgia: Judith Argomaniz eta Fernando Epelde
  • Musika sorkuntza: Fernando Epelde
  • Testua: Puy Barral
  • Jantzien diseinua eta jantzigintza: Xabier Mujika
  • Argazkia eta bideoa: Renata Laszczak
  • Laguntza: Donostia Kultura, Eusko Jaurlaritza, Etxepare Institutua eta Gipuzkoako Foru Aldundia

Irakurri gehiago

Malandain Ballet: La chambre d'amour

Noiz

2025/09/05 19:00

Non

Miarritze, Gare du Midi

2000 urtean sortu obra handinahia dugu, koreografoaren inspirazio zuzena zen Euskal Herria iturri ukan duen baleta bakarra da leiendak kantatzen duen Chambre d’Amour obra. Peio Çabalette-ren jatorrizko partitura dirdiratsuan bermaturik, amodiozko mitoak parabola gogoetatsuan biltzen ditu Itsasoaren aitzinean olerkiz, indarrez eta minez beteriko baleta honek.

*Iraupena: 1:05

Irakurri gehiago