Agenda

Qabalum: Todo es ruido

Noiz

2025/09/04 17:00

Non

Donostia, Blas de Otero plaza

*2025eko Egia Dantzan jaialdiaren barruan.

 

Dantza-lan hau sci-fi iruditeriaren liluratik, komikiaren narrazio zatikatu eta fotografiko indartsuetatik, CGIren eremutik eta efektu berezietatik sortua da. Sorkuntzari buruzko mitoetatik ere sortzen da, munduaren sorrera eta intuizio filosofiko zaharrenetatik. Gizakiak betidanik bere buruari galdetu dion zerbait gehiago hori. Oro har, jatorriaz hitz egiten duten gure historiaren irudiengatik honaino nola iritsi garen eta etorriko denaz.

Poema dantzatua da, etorkizun posible bat marrazten duena, argiari egindako kantu bat, denbora igarotzen duena guri forma emateko. 

 

ANTZEZLEAK

Diego Pazó eta Lucía Burguete.

PARTAIDEEN ZERRENDA 

Zuzendaritza: Diego Pazó y Lucía Burguete 

Antzerkigintza:  Qabalum

Jantziak: Eva María González

Musika: VV.AA. (composición de Diego Pazó)

Asistente de Ekoizpena

Banaketa: Patty Hinchado 

Aholkularitza artistikoa: Akira Yoshida, Sandra Muñiz, Martxel Rodriguez, Jon López.

 

Iraupena: 24’

Irakurri gehiago

Angel Duran: Clinch

Noiz

2025/09/04 17:30

Non

Donostia, Blas de Otero plaza

*2025eko Egia Dantzan jaialdiaren barruan.

 

Boxeoan, “clinch” terminoak boxeolariek elkar besarkatu eta epaileak banandu arte elkar blokeatzen duten unea adierazten du. CLINCHek maskulinotasun toxikoena erakusten du, lehiaketan, ukazioan eta desberdina den guztiaren aurkako norgehiagokan ezarritakoa. Baita indarkeria erabiliz frogatu behar den sentimenduen ukazioa ere, amorrua edo haserrea alde batera utziz.

Angel Duran dantzan graduatua da SEADen (Salzburgo) eta Arte eta Diseinuan Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 2020tik aurrera, Duran bere sorkuntza-proiektu pertsonalena ari da garatzen Angel Duran Performing Arts izenpean. Bere lanaren ardatza giza egoera aztertzea da, gorputz-hizkuntzaren ikerketaren bidez eta dramaturgia berriaren aldeko apustua eginez. 

Irakurri gehiago