Agenda
Ezpata-dantza
2025/09/29 08:30
Igantzi
Nafarroako Igantzi herrian San Migel jaiak ospatzen dira. San Migel eguneko dantzarien taldeak eta txistulari taldeak Herriko Etxetik abiatu eta karrika buelta eginez iratzartzen dute herria. Ondoren, udaletxetik bandera jaitsi eta ezpata-dantzariek elizara lagunduko dute. Meza nagusiaren ondotik, bandera-dantza eta ezpata-dantzarien emanaldia izaten dira.
Dantzari-dantza eta erregelak
2025/09/29 09:00
Iurreta, plaza
San Migel jaiak ospatzen dira Iurretan, eta San Migel eguna da jaietako egun handia eta goizean eta arratsaldean izango dira dantza saioak. Egun handiaren aurretik eta ondotik ere badira dantza hitzorduak.
Hona hemen jaietako dantza saioak:
Irailak 28, igandea (San Migel bezpera):
-
18:30ean Donien Atxa jasoko da eta jarraian dantzariek azken entsegua egingo dute: dantzari-dantza eta erregelak.
Irailak 29, astelehena (San Migel Eguna):
-
11:00etan dantzari eta agintarien kalejira Montoitik Plazara.
-
11:30ean Meza nagusia eta ondoren dantzari-dantza eta erregelak egingo dira.
-
18:30ean dantzari-dantza laburtuta eta erregelak.
Urriak 5, igandea (Errosario Eguna):
-
11:00 Dantzari eta agintarien kalejira montoitik plazara
-
12:30 Dantzari-dantza eta erregelak.
-
18:00 Gorulari-dantzak, dantzari-dantza laburtuta eta erregelak. Iurretako dantzariekin batera talde gonbidatua ere eskainiko du saioa: Lurra Dantza Taldea (Urretxu).
Ezpata-dantza eta aurreskua
2025/09/29 09:30
Markina-Xemein
Markina-Xemeinen, Arretxinagako San Migelen ermitaren ondoan, San Migel egunez Zerutxu dantza taldeak ezpata-dantza eskainiko du 11:00etako meza nagusiaren ondotik. Ezpata-dantzaren ondoren, soka-dantza dantzatuko dute bertan Zerutxu dantza taldeko dantzariek.
Paloteadoa
2025/09/29 16:30
Cortes
Irailaren 29an ospatzen da Cortesen santu zaindariaren eguna, Migel Deuna. Dantzariak agertzen dira bai goizeko 11:30ean hasten den prozesioan, bai arratsaldean, 18:30ean egiten dancea edo paloteadoan.
Mahai-gainekoa eta aurreskua
2025/09/29 20:30
Markina-Xemein
Markina-Xemeingo Arretxinagan mahai-gaineko dantza egiten dute Zerutxu dantza taldeko kideek dantzan eta abestuz. Ondoren aurreskua egiten dute eta horrela amaitzen dute San Migel eguna.