Agenda
Tio Teronen semeak: Haurreskolari
2025/09/27 22:00
Asparrena, Araia
Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa-prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!
Zelatungo Erromeria
2025/09/28 09:00
Zelatun (Errezil)
Hernio mendiaren magalean kokatzen den Zelatuneko erromeriak ezagunak dira oso. Iraileko igande guztietan jende ugari bertaratzen da dantzara.
Abuztuak 29, ostirala. San Joan Txiki
Trikitilariak: Lidia eta Hitzeder.
Irailak 7, igandea
Trikitilariak: Enaitz eta Erkizi.
Irailak 14, igandea
Trikitilariak: Aitziber Arruabarrena eta Aritz Erasun.
Irailak 21, igandea
Trikitilariak: Ostolaza eta Larrañaga.
Irailak 28, igandea
Trikitilariak: Izer eta Alabier.
San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza
2025/09/28 09:30
Iruñea, Alde Zaharra
Duguna dantza taldeak San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza kaleratuko du.
Hau izanen da programa:
- 11:30ean: Arrotxapeko zubian bandera-arbola eta partitzea.
- 12:15ean: Prozesioa Aldapako elizatik.
- 13:15ean: Ezpata-dantza udal plazan.
- 14:00 Soka-dantza Aldapako elizaren atarian.
Dantzari-dantza eta erregelak (azken entsegua)
2025/09/28 16:30
Iurreta, plaza
San Migel jaiak ospatzen dira Iurretan, eta San Migel eguna, egun handia izan arren, aurretik eta ondotik badira dantza hitzorduak. Bezperan, ohiturazko Doniel-Atxa altxako dute plazan eta jarraian dantzarien azken entsegua: dantzari-dantza eta erregelak.
Hona hemen jaien egitaraua:
Irailak 28, igandea (San Migel bezpera):
-
18:30ean Donien Atxa jasoko da eta jarraian dantzariek azken entsegua egingo dute: dantzari-dantza eta erregelak.
Irailak 29, astelehena (San Migel Eguna):
-
11:00etan dantzari eta agintarien kalejira Montoitik Plazara.
-
11:30ean Meza nagusia eta ondoren dantzari-dantza eta erregelak egingo dira.
-
18:30ean dantzari-dantza laburtuta eta erregelak.
Urriak 5, igandea (Errosario Eguna):
-
11:00 Dantzari eta agintarien kalejira montoitik plazara
-
12:30 Dantzari-dantza eta erregelak.
-
18:00 Gorulari-dantzak, dantzari-dantza laburtuta eta erregelak. Iurretako dantzariekin batera talde gonbidatua ere eskainiko du saioa: Lurra Dantza Taldea (Urretxu).
Olatz Larunbe: Ihtok
2025/09/28 17:00
Murtxante, Murtxanteko Kultur Etxea
IHTOK, harremanetan jartzeko moduen sentsibilitatetik abiatuta, banakotasuna eta komuna zalantzan jartzen du, espazio eta denbora mugatu bateko bizikidetzaren substantzia planteatzen du.
Bi pertsonaien arteko ezberdintasunek eta kointzidentziek elkarrizketa bat sortzen dute beren idiosinkrasietatik, ezaugarri kulturalak, izaerak, ezaugarriak eta izateko moduak antzematen dituzten leku bat. Beren testuinguruan desberdina dena eta horiek nola gurutzatzen diren esperimentatzen dute, beren baitan iraultza bat eraginez.
Eszenaratzea aurreiritzi inkontzienteei, pertsona bat ezagutzen duzunean agertzen diren lehen pentsamoldeei eta mugimendu-identitateen bidez kultura-aniztasunak duen botereari zein balioari buruz hausnartzeko gonbidapena luzatzen da.
Ficha artística:
- Ideia originala: Olatz Larunbe y Alfonso Aguilar
- Interpretazioa eta sorkuntza: Olatz Larunbe y Alfonso Aguilar
- Musika originala: Daniel Munarriz
- Argiztapenaren diseinua: Fermin Izko
- Jantzien diseinua: Aiora Ganuza
- Ikus-entzunezko zuzendaritza: Bárbara Fernández y David Mendizábal
- Komunikazio grafikoa: Bárbara Perez
- Laguntza artistikoa: Ainhoa Eguizabal