Agenda
Hodei Iriarte + Alberto Serrano: Aatxe
2025/09/27 10:30
Orereta, Dantzagunea
Hodei Iriarte eta Alberto Serrano dantzari eta koreografoek “Aatxe” dantza emanaldia eskainiko dute. Euskal mitologia eta gorputzen mugimendua uztartzea helburu du sorkuntza lanak; inprobisazioa, konposizio ariketak eta sortutako errepertorioa publikoari erakusteko asmoz.
Helduentzako ikuskizun bat, euskaraz.
Doan, ez da aurrez izenik eman edota gonbidapenarik jaso beharko. Edukiera mugatua.
Gipuzkoako Dantzagunearen eskutik.
bOta
2025/09/27 14:00
Arrosako Pilota plazan
TOPADA Fabrika Karrika arteen egitura berriaren aurkezpen publikoaren harira, Elirale-Pantxika Telleria Konpainiak bOta-ren kanpoko egonaldiaren aurkezpena ezagutzera gonbidatzen zaitu. Joana Millet Arias eta Jon Vernier-ek koreografiatu eta antzeztutako sorkuntza bat, Jauzia aztertuko duena, beren inspirazio eta jatorri katalanak eta euskarriak nahastuz.
Denentzat eta urririk, iraupena: 45 ‘(zatia eta topaketa)
- Koreografoak eta interpreteak: Joana Millet Arias & Jon Vernier
- Musika: Xabi Darthayette
Tio Teronen semeak: Haurreskolari
2025/09/27 15:00
Irun, Antzaranen
Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa-prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!
Haatik: Ots
2025/09/27 17:30
Villabona, Gurea Antzokia
Dantza lan hau Herri Gogoa Euskal Herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortu da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.
Jone San Martin nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak sortutako koreografiak euskal dantza izan du inspirazio iturri. Horiek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan "idazteko" modu berriak sortu eta euskal dantzen mekanismoak interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta pertsonalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza, ekoizpena: Aiert Beobide, Iurre Aranburu
- Koreografia: Jone San Martín, Haatik
- Soinu espazioa: Manu Gaigne
- Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Itzel Vela, Jon Arsuaga, Leire Romero, Libe Sukia, Nagore Zabala
- Eszenografia: Ikerne Giménez
- Jantzitegia: Ramón García
- Argiztapen diseinua: Arantza Heredia
- Irudia eta komunikazioa: Iurre Aranburu
- Argiztapen teknikaria: Anartz Beobide
- Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac