Agenda
Zelatungo Erromeria
2025/09/21 09:00
Zelatun (Errezil)
Hernio mendiaren magalean kokatzen den Zelatuneko erromeriak ezagunak dira oso. Iraileko igande guztietan jende ugari bertaratzen da dantzara.
Abuztuak 29, ostirala. San Joan Txiki
Trikitilariak: Lidia eta Hitzeder.
Irailak 7, igandea
Trikitilariak: Enaitz eta Erkizi.
Irailak 14, igandea
Trikitilariak: Aitziber Arruabarrena eta Aritz Erasun.
Irailak 21, igandea
Trikitilariak: Ostolaza eta Larrañaga.
Irailak 28, igandea
Trikitilariak: Izer eta Alabier.
Aukeran: Maurizia
2025/09/21 16:00
Dulantzi, Plaza
Egunkari orri bati sua emanez panderoaren larrua berotu du Mauriziak. Kontu handiz, bizitzak erakutsi baitio beroa ez dela beti goxoa, gehiegi gerturatuz gero, garrek, pasioen antzera, erre egin zaitzaketela.
Albokaren doinua entzuterako, kokotsa altxatu eta bizitza eman dio panderoari, eta biziki mugitzen ari den haren eskuan, esku asko ikusi ditut; milaka emakumeren eskuak une batetik bestera hegan irteteko prest.
Halako batean barne lurrikarak eztanda egin eta Mauriziaren ahotsean entzun ditut beste hainbat ahots. Emakume askoren ahotsak dira, bizi-poza, harrotasuna, indarra, pasioa, alaitasuna erakusten dutenak. Baita beldurra, amorrazioa, askatasun nahia, mina. Emakume haien guztien irrintziak aldi berean direlako algara eta aienea, aldi berean salaketa eta ospakizuna. Emakumeen ahotsek sorginduta, paparrera eraman dut eskua, saihetsetan kaiolatuta dudan txolarrea saltoka hasi baita, hegan irten nahian. Eta txolarrearen dardarak piztu du nire barrea, eta aldi berean leherrarazi du nire negarra, emakume horien guztien harrotasuna eta pasioa neureak sentitu ditudalako, euren minak eta tristurak bezala.
Ahotsek atximurka egin didate azalean, igurtzi egin dizkidate bizitzak burdina gori-goriz markatu dizkidan orbainak, eta honela agindu didate: altxa kokots hori, begiratu aurrera eta ospatu bizitza, abestu, egiozu barre zorionari eta aurre nahigabeari. Eta orduan, ahots haien guztien artean, neure ahotsa ezagutu dut, eta etengabe mugitzen ari diren milaka esku haien baitan ikusi ditut nireak.
Eta orain badakit: Ni naiz Maurizia. Ni ere banaiz Maurizia. Eta haren moduan prest nago plazara irteteko.
Fitxa Artistikoa:
- Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
- Eszena Zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
- Testua: Karmele Jaio
- Argiztapen diseinua: Carlos Solano
- Zugendari laguntzailea: Eli alberdi
- Koreografiak: Edu Muruamendiaraz eta Aukeran DK
- Garaikide Koreografiak: Ane Anza
- Dantzariak: Compañía de Danza Aukeran
- Jantzien Diseinua: Oscar Armendáriz eta Aukeran DK
- Jantziak: Oscar Armendáriz
- Argazkiak: David Herranz
- Ekoizpen exekutiboa: Aukeran DK
- Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
- Banaketa: Bapo Bapo producciones
Duo Olaia + Gilles: Festa Formal
2025/09/21 17:00
Hondarribia, San Pedro Kalea
*Dantza Hirian 2025 jaialdiaren barruan.
Olaia & Gilles bikotea Belgikako dantzari batek, Gilles Noëlek, eta euskal dantzari batek, Olaia Vallek, osatzen dute, eta mugimenduaren arteen inguruan sormen-lana egiten saiatzen dira. Talde hau 2019-2020 denboraldian sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren beka bat jaso ondoren, sorkuntza koreografikorako. Aurretik, Dantzaz konpainian lanean ezagutu genuen elkar, eta beti izan genuen elkarrekin sortzeko kezka.
Tio Teronen semeak: Haurreskolari
2025/09/21 17:00
Hernani, Ezkiaga pasealekuan
Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa-prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!
*euria egingo balu, Atsegindegin.
Bellanda: Simposio
2025/09/21 17:15
Hondarribia, Santa Maria Madalena Plaza
Platonen kontakizunetik gaur egunera arte, etengabeko tentsioa gorputz osoaren, bakarraren, osoaren bila. Aristofanesen diskurtsoan kontatutako "hermafroditetatik", naturaz gaindiko irudiak, indarrean eta forman, daukagun gorputz banaturaino.
KOREOGRAFIA ETA INTERPRETAZIOA:
Lia Claudia Latini and Giovanni Leonarduzzi (Italia)
Anargotán
2025/09/21 18:00
Donostia, La Farándula Microteatro - Taberna
TANGO SHOW bat
La Tanita: Ahotsa
Yann Seyrac: Biola
Germán Sigwald: Gitarra
- Zuzendaritza: La Tanita - Yann Seyrac - Germán Sigwald
- Egilea: La Tanita - Yann Seyrac - Germán Sigwald
- Aktoreak: La Tanita - Yann Seyrac - Germán Sigwald
- Hizkuntza: Castellano
Ordutegia:
- Igandea (Iraila 21): 20:00 - 21:00 – 22:00
Hizkuntza: Gaztelania
Komorebi: Argilunak
2025/09/21 18:00
Lezo, Goiko Plaza
*Lezoko 2025eko Santakrutzak jaien eta 2025eko Kilometro Lezo jaialdiaren barne.
Argilunak dolu prozesu batetik sortutako lana da, galera batek eragindako krisitik abiatu zena. Dantza eta ikus-entzunezko arteak uztartuz, bizitzaren izaera duala sinbolizatu eta mugen inguruko tentsio globalak esploratzen ditu. Espazio honetan muga horiek gainditzen dituzten aukerekin exploratuko da.
Proiekzioen bidez, ohiko ikuspegi frontala apurtu eta gertutasuna eskainiko da, materiala eta ez-materialaren arteko mugak zabalduz.
Dualtasun orok duen alde ilunen presentzia onartu eta leku bat aitortuko zaie, argi-ilunen koexistentzia aldarrikatuz.
Fitxa artistikoa:
- Egilea: Komorebi Produkzioak
- Zuzendaritza: Garazi Egiguren Urkola
- Musika: Mattin Zeberio Larraza
- Eszenografia: Amaia Santamaria Andrés
- Koreografia: Nerea Gurrutxaga, Garazi Egiguren Urkola, Eneko Galdos Etxaniz
- Antzezleak: Amaia Santamaria Andrés, Garazi Egiguren Urkola, Eneko Galdos Etxaniz, Nerea Gurrutxaga Arruti