Agenda
Arantza Iglesias + Ane García: M
2025/09/19 11:00
Orereta, Dantzagunea, Pelotari, z/g (Niessen Egoitza)
*Arantza Iglesias eta Ane Garcíak, Sortutakoak 25 deialdiaren barruan, tailer interdiziplinar bat eta emanaldia eskainiko dituzte Gipuzkoako Dantzagunean, irailaren 18 eta 19an. Doako ekintzak dira biak eta izena emateko galdetegia bete behar da.
- TAILERRA irailaren 18an izango da, 17:00etatik 20:00etara:
Dantzari, idazle, antzerkilari, abeslari eta musikariei zuzenduta; oro har, modu interdiziplinar batean jolastu eta esperimentatu nahi duen edonorentzat.
- EMANALDIA irailaren 19an izango da, 13:00etik 14:00etara.
"M" Arantza Iglesias dantzaria eta Ane García musikari eta errezitatzailearen emanaldia da, dantza, testua eta musika uztartuko dituena; amatasunaren gai unibertsala oinarri.
Prezioa: Doako ekintzak dira biak.
Non: Gipuzkoako Dantzagunean
Izena emateko: https://form.typeform.com/to/XxSKvlCj
Nerea Vesga + Adriana Bilbao: Cruzades
2025/09/19 17:00
Barakaldo, Barakaldo Antzokia
Nerea Vesgak eta Adriana Bilbaok sustraitik begiratzen diote arteari. Nerea Vesga bere tradizioaren, euskal dantzaren egungo begiradatik abiatzen da. Adriana Bilbao flamenkoaren iratxoak harrapatu zuen, eta hori da bere adierazpidea agertokian.
Bi dantza estilo irudikatzen dituzte, bi lengoaia, bi begirada garaikide sustraiei. Dantzaren bidez hitz egiten eta ulertzen dute elkar, Julen Achiaryren zuzeneko musikaz lagunduta. Sustraien eta identitatearen arteko ezberdintasuna ez da eragozpena; aitzitik, sustrai horiek zabaltzeko aukera bat dira.
Obrak mugimendu desberdinei buruzko hausnarketa egiten du. Nerea euskal dantzaren arintasunarekin, Adriana, beso adierazkorrekin eta takoiekin agertokia bere flamenkoarekin kolpekatuz.
Tradizioak berreskuratzen dituen elkarrizketa, horiek nola gerturatzen eta urruntzen gaituzten nabarmentzen duena, istorio partekatu bat, eta aldi berean, bakarra.
Fitxa teknikoa:
- Interpretazioa: Nerea Vesga, Adriana Bilbao
- Musika zuzenean: Julen Achiary
- Koreografia: Jon Maya, Adriana BIlbao, Nerea Vesga, Sharon Fridman (lankidetza berezia)
Larrua: Sangre y klorofila
2025/09/19 17:00
Donostia, Plaza Berria
*Dantza Hirian 2025 jaialdiaren barruan.
Ederra, birjina, handikia, sakratua... Horrela, paisaia definitzen dugu, gure irudira moldatuz eta bere esentziaz jabetuz. Sinbolo bihurtzen dugu, gure borroka eta desioen bandera. Sangre eta Klorofila Vicente Ameztoyren lanean oinarritzen da muga horretan bizitzeko, paisaia amaitu eta gure ideiak hasten diren lekuan. Ameztoyk zioen bezala, "sakonki errotutako nortasuna eta geure gain hartzeko zailtasuna" Pieza honek tentsio hori aztertzen du, naturaren eta gure giza proiekzioen arteko etengabeko elkarrizketa azaleratuz.
- Zuzendaritza eszenikoa: Jordi Vilaseca
- Interpretea: Aritz López
- Koreografia: Jordi Vilaseca · Aritz López
- Argazkiak: Maider Jimenez
- Hauen laguntzarekin: ATERPEAN (Dantzahirian) · Euskadi eta SORBURU (Artekale) · Euskadi
- Esker onak: Begoña Martín, Jemima Cano, TAE, José Uruñuela Dantza Kontserbatorioa
Lasala: Burnt
2025/09/19 17:15
Donostia, Plaza Berria
*Dantza Hirian 2025 jaialdiaren barruan.
Gero eta eskatzaileagoa den gizarte-ispilu baten aurrean, badirudi estrategia posible bakarra gauero intentsitate handiagoz distiratzea dela. Hainbeste kontsumitzen den prezioa sitsek argitik gertu hegan egiteagatik ordaintzen duten prezio bera da: berezko "burnout" batean su hartzeko aukera.
- Iraupena: 12 min.
- Koreografia eta zuzendaritza artistikoa: Judith Argomaniz
- Antzezleak: Garazi Etxaburu, Ioar Labat eta Leire Otamendi
- Dramaturgia: Judith Argomaniz eta Fernando Epelde
- Musika sorkuntza: Fernando Epelde
- Testua: Puy Barral
- Jantzien diseinua eta jantzigintza: Xabier Mujika
- Argazkia eta bideoa: Renata Laszczak
- Laguntza: Donostia Kultura, Eusko Jaurlaritza, Etxepare Institutua eta Gipuzkoako Foru Aldundia
Fabian Thomé: Nahas
2025/09/19 17:45
Donostia, Lasta Plaza (Nautiko)
*Dantza Hirian 2025 jaialdiaren barruan.
Bi emakume boteretsuk harreman sinbiotiko bat aurkitzen dute antzinako erritual baten bidez.
Anargotán
2025/09/19 18:00
Donostia, La Farándula Microteatro - Taberna
TANGO SHOW bat
La Tanita: Ahotsa
Yann Seyrac: Biola
Germán Sigwald: Gitarra
- Zuzendaritza: La Tanita - Yann Seyrac - Germán Sigwald
- Egilea: La Tanita - Yann Seyrac - Germán Sigwald
- Aktoreak: La Tanita - Yann Seyrac - Germán Sigwald
- Hizkuntza: Castellano
Ordutegia:
- Ostirala (Iraila 19): 20:00 - 21:00 – 22:00
Hizkuntza: Gaztelania
Urania Ducajú: Estar viva me grita
2025/09/19 18:00
Gasteiz, Baratza Aretoa
*SCRATXE GAUA 2025 jaialdiaren barruan.
“Estar viva me grita”, oinazeak nire baitara egiten duen bidea da. Pieza honetan nire istorioa berreraiki dut exorzizatzeko. Orrialdera merezi duen zuria itzultzeko. Zauriaren eskaintza gordina da, haurtzaroan askok bizi izan dugun zabarkeria plazaratzeko.
“Estar viva me grita” arte bizietako solo bat da, ikus-entzunezko hizkuntza dantzarekin eta poesiarekin nahasten duena, non haurtzaroko mina, zentzuaren galera, gaixotasuna eta historia pertsonala gorputzetik kanporatzeko ahalegina aztertzen diren. Gorputz bat mugara nola iristen den kontatzen du, ia denok ezagutzen dugun muga. Eta zauria lehertzeko ahalegina, ezkutatu eta leundu ordez. Bizirik egotea bizirik mantendu nauen indarraren eszenaratzea da.
Node: Batu
2025/09/19 18:30
Plentzia, Eleiz enparantza
*Plentziako 2025eko Artekale jaialdiaren barne.
BATU gure ondarearen, orainaren eta etorkizunaren aldarrikapena da. Bi dantzarien mugimenduak eta gorputzek belaunaldien joan-etorria irudikatzen dute. Begirada etorkizunera jarria, jauzi egin eta argitasunez bete gaitzan. Lourdes Iriondoren kantutegia, zuzenean abestua, tradizioaren eta modernitatearen artean doa, espazio publikoetan kantua berreskuratuz. Zuzeneko musika antzinako soinuetatik, adarretatik, txistutik eta txalapartatik, soinu garaikideetaraino doa eta aldi berean, olerkiak hitza sortzen du. Bestalde, jantziek, alde batetik, arrain-saltzaile eta errekardari emakumeen lanbideak omentzen dituzte Bergarako mahoi urdinak erabiliz. Eta, bestetik, pieza estanpatuek antzinako ohe-haginen zenefak erreproduzitzen dituzte, emakumearen maisutasuna eta estatusa islatzen. BATUk, izan ginena, garena eta izango garena batzen ditu testuinguru artistiko berean. Gure sustraiak ahaztu gabe, gure etorkizuna ospatzen du denboran zehar egindako bidaian. BATU dezagun.
- Dantzariak Bailarines: Myriam Perez Cazabon, Borja Bordonabe.
- Musikariak Músicos: Joseba Etxegoien, Mikel Zubiria.
- Abeslaria Cantante: Iosu Yeregui.
- Koreografia Coreografía: Myriam Perez Cazabon.
- Olerkia Poesía: Eñaut Mitxelena.
- Jatorrizko musika: Mikel Zubiria.
- Jantziak Vestuario: Amarenak.
- Ideia, zuzendaritza: Ion Estala.