Agenda
Euskorleans eta Kukai
2025/08/31 11:00
Laudio
Kukai Dantzak eta Euskorleans musika bandak bat egin dute kale ikuskizun ibiltari alai hau osatzeko. Euskal kantu eta dantza herrikoiak jaso, New Orleans giroko dixie-band batera egokitu eta kalera irten dira. Gure herriak alaitzeko prest datoz!
Tio Teronen semeak: Haurreskolari
2025/08/31 17:30
Zeberio
Gure koadrila xelebre ikastetxera bueltatu da! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa-prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!
Komorebi: Argilunak
2025/08/31 20:00
Lezo, Goiko Plaza
Argilunak dolu prozesu batetik sortutako lana da, galera batek eragindako krisitik abiatu zena. Dantza eta ikus-entzunezko arteak uztartuz, bizitzaren izaera duala sinbolizatu eta mugen inguruko tentsio globalak esploratzen ditu. Espazio honetan muga horiek gainditzen dituzten aukerekin exploratuko da.
Proiekzioen bidez, ohiko ikuspegi frontala apurtu eta gertutasuna eskainiko da, materiala eta ez-materialaren arteko mugak zabalduz.
Dualtasun orok duen alde ilunen presentzia onartu eta leku bat aitortuko zaie, argi-ilunen koexistentzia aldarrikatuz.
Fitxa artistikoa:
- Egilea: Komorebi Produkzioak
- Zuzendaritza: Garazi Egiguren Urkola
- Musika: Mattin Zeberio Larraza
- Eszenografia: Amaia Santamaria Andrés
- Koreografia: Nerea Gurrutxaga, Garazi Egiguren Urkola, Eneko Galdos Etxaniz
- Antzezleak: Amaia Santamaria Andrés, Garazi Egiguren Urkola, Eneko Galdos Etxaniz, Nerea Gurrutxaga Arruti