Agenda
Zirkozaurre: Harreman
2025/08/23 17:00
Bastida, plaza
Harreman Zirkozaurre konpainiaren ikuskizuna da, zirkua eta euskal musika tradizionala lotzen dituena; ezberdinak itxuraz, bi mundu horiek gauza asko dituzte amankomunean. Harreman ikuskizunak bidaia proposatzen du, sustraietan, identitatean barrena. Ibilbide honetan zirkuko teknikak berrasmatu egiten dira gure melodia ezagunenekin besarkatzeko eta agerraldia emozioz eta konplizitatez betetzeko. Harreman. Hartu eta eman. Partekatu. Harremanak izan, elkarrekin harremanak izan. Memoria atzera bota eta, aldi berean, aurrera begiratu, eta gure buruari amain eman.
- Egilea: Zirkozaurre, sorkuntza kolektiboa
- Zuzendaritza: Jorge Silvestre
- Musika: Gotzon Goiri
- Eszenografia: Gorka Pereira
- Koreografia: Gorka Pereira
- Aktoreak: Gorka Pereira, Imanol Suso, Javi González, Mar García, Ibabe Beristain, Gotzon Goiri, Diego Riveras
*Bastidako Kale Antzerkia 2025 jaialdiaren barruan.
Imago + Porque sabe lo que pienso + Vogue
2025/08/23 18:00
Iruñea, Jito Alai Frontoia
*2025eko Harresietako Jaialdiaren 2025eko Dantza Zoroan programaren barne.
- Imago. Ferenc Feher. Hungaria.
Ferenc Fehér. Berezko estiloa duen dantzari eta koreografoa, freestyle motako dantza garaikidea, animalia-mugimenduak eta etenik gabeko inprobisazioa uztartzen dituena.
- Porque sabe lo que pienso. Alba Duarte eta Urtxi Ortega. Nafarroa.
Alba Duartek (ballet klasikoa eta dantza garaikidea) eta Urtxi Ortegak (idazlea, artista eta dantzaria) antzeztuko duten pieza horrek Nafarroako Gobernuaren Artista Gazteen 2024ko Topaketa irabazi zuen. Bi artista horiek, bidenabar, Dantza Zoroan-eko aurreko edizioetako parkour-etan parte hartu zuten.
- Vogue. Anuar Merabet. Nafarroa.
Anouar Merabet. Diziplina anitzetan aritzen den artista, aktibista dekoloniala, feminista eta queerra. Marokon jaio zen, eta Nafarroan bizi da. Haren praktika artistikoa eta politika oso erneak dira, eta dantzalekuetako eszenatokietan ikus dezakegu (ballroom), bai eta jaialdi alternatiboetan edo esparru instituzionaletan.