Agenda
Malandain Ballet Biarritz: Urtaroak
2025/08/02 18:00
Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Château de Versailles Spectaclesen zuzendari Laurent Brunnerren eta Versaillesko Errege Operako musika zuzendari nagusi eta biolinista den Stefan Plewniaken ideia batean oinarritua, ballet honek Antonio Vivaldiren Lau urtaroak famatuak eta haren herrikide eta garaikide Giovanni Antonio Guidoren Urteko lau sasoiak, ia ezagutzen ez direnak, elkartzen ditu.
Azken batean, dena fantasia poetikoz hornitzeko, esentziala laburbiltzen duten bi termino. Zeruertzean barreiatutako petalo beltzezko dekoratu batean, izaki hegodun batzuek espirituaren eta argitasunaren hileta-segizioa daramate. Zergatik? Urtaroak balleta besterik ez delako, eta sinesgaitza baino gauza serioagorik ez dagoelako.
Fitxa artistikoa:
- Musika: Antonio Vivaldi & Giovanni Antonio Guido
- Koreografia: Thierry Malandain
- Jantziak eta dekoratua: Jorge Gallardo
- Argiztapena: François Menou
- Jantzien diseinua: Véronique Murat, Charlotte Margnoux, Anaïs Abel-ren laguntzarekin
- Dekoratuaren gauzatzea: Frédéric Vadé
- Osagaien gauzatzea: Annie Onchalo
- Dekoratuaren eta atrezo laguntzaileak: Nicolas Rochais, Gorka Arpajou, Félix Vermandé, Raphaël Jeanneret, Christof t’Siolle, Txomin Laborde-Peyre, Maruschka Miramon, Karine Prins, Sandrine Mestas Gleizes, Fanny Sudres, Fantine Goulot
- Ballet maisuak: Richard Coudray, Giuseppe Chiavaro, Frederik Deberdt.
Pastorala: Urrats kolektiboak
2025/08/02 18:30
Barkoxe
Euskal Herriko borrokak plazaratuko dituzte aurtengo pastoralean barkoxtarrek. Urrats kolektiboak izeneko pastoralak euskal militantzia du ardatz, XX. mendetik gaur artekoak: Gau eskola, Xiberoko botza, EHZ, ELB sindikata...
Patrick Quehillek hartu du eramaile izateko ardura eta berarekin batera, inguruetako sei gazte aritu dira idazle lanetan: Otxanda Queheille, Xaxi Hobiague, Laurie Pinque, Joanes Etxebarria, Jon Gamiotxipi eta Petti Galant.
Hiru emanaldi izango dira: uztailaren 27an, abuztuaren 2an eta 10ean.
Sarrerak: Erosi