Agenda

Lakuntzako Pertzaren dantza

Noiz

2025/08/17 09:00

Non

Lakuntza, Aralar Santutegia

Abuztuko Ama Birjinaren ondoko igandean ospatzen da Lakuntza Pertza festa, Aralarko santutegian. 11:00etan meza ospatu, eta ondoren tripotak, ardoa eta ogia banatzen ditu Lakuntzako Pertza elkarteak, eta Bil-toki gazte elkarteko kideek Lakuntzako Pertzako eguneko dantzak eskaintzen dituzte. Makil-dantza batekin hasten dira, astoa dantzarien artean lagunduz, eta ondoren alkate-dantza egiten dute.

 

Irakurri gehiago

Dantzarinak: Xebastian, Mintza Hadi!

Noiz

2025/08/17 14:30

Non

Armendaritze

Oroimen hortan oinarrituz, Dantzarinak elkarteak 1990eko hamarkada arakatu nahi du: antzerki talde berrien sorrera, euskal elkarte eta euskal kulturaren garatzea. Gizon baten pasio batetik abiatuz, gure iragana eta oraia kondatuko dautzuegu. Lekukotik mundu zabaleraino, Armendaritzeko esperientziak guzientzat balio izanen du! 

Armendaritzen, 390 herritarrekin, dinamika haundi bat sortu da. Euskal kantua betidanik entzun da hemen: elizan, herriko bestetan, edo antzerkiko atsedenaldietan haurrek kantatzen dutelarik. Eta 2021etik goiti, euskal dantzak irakasten dira herritarreri. 

Horrela, herritar batzuek pentsatu dute : zergatik ez ikuskizun bat sortu, euskal tradizio guziak elkartzen dituena : antzerkia, kantua eta dantza? 90 dantzari, 18 antzerkilari, 35 kantari, 10 dendari, eta laguntzaile andana bat elkartu dira Xebastieni ohore emaiteko! Profesional batzuk ere gurekin dabiltza, gogotsu. Abentura haundi bat da, euskal balore eta ohiturak eguneratuz, biziarazteko. Hori da gure xedea! 

Plaza hunek bil ditzala belaunaldi zahar eta berriak, euskararen inguruan, gure hizkuntza eder hunen inguruan! 

Irakurri gehiago

Polliki dantza taldea: Ireki ez hesteko

Noiz

2025/08/17 16:00

Non

Luhuso, Plaza

*Luhusoko besten karietara.

Konpainiak ikusgarriaren bitartez, hainbat herri eta probintzietan dantzatzen diren fandango eta jotak eginen ditu, hala nola, Asturias, Galizia, Aragoi, Bizkaia, Gipuzkoa, Bilibia eta Lapurdikoak. 11 emazte eta 11 gizonez osatua, jota eta « fandangillo » - en sotiltasunak erakutsi nahi izan ditu, estilo ezberdinak, goxotasuna eta bikoteko harremanak landuz. Kantatutako koplek, dantzen segida hartzen dute. 35 minutuko animazio, bizi eta alaia, plazeko dantzaldi baten gisaren partekatzea du helburu. Jantziak 50. hamarkadakoak izanen dira, garaiko giroan publikoa murgiltzeko.

Irakurri gehiago

El Chapi: Alma, Cuerda eta Tacón

Noiz

2025/08/17 19:00

Non

Burlata, Francisco Zubiate "Parrita" plaza

*Burlatako 2025eko Jaien barruan.

Ikuskizun honetan, dantzariak bere talentu benetakoa eta kementsua baliatzen du flamenkoari bere arrazaren eta benetakoaren ikuspegitik heltzeko. Inspirazio-iturria gitarraren eta ahotsaren sokak dira, indarra, grina eta sentimenduak transmititzeko, eta ezaugarri horiek ezinbestekoak dira publikoari sustrai sakoneko artea transmititzeko.
Alma, Cuerda eta Tacón abestietan diziplina guztiei ematen zaie garrantzia; ikuskizun honen musika konposatu duen José María Jiménezen ukitu maisua, Pedro Bautista «Titi» eta Eugenio Tejeroren «Konfu» kanta puru eta modernoa, azken honek bere letrak ekarriz. Instrumentu garaikideagoak ere sartzen dira, hala nola Juan Caballeroren baxu elektrikoa eta Josue Barresen perkusioak. Azken horiek bi zutabe ematen dituzte errepertorioaren karga erritmikoari eusteko: martineteak, fandangoak, buleriak, pozak, seguiriyak, jaleoak, tangoak eta soleá.

Irakurri gehiago