Agenda
Burnt + Grietas + Tales to Disturb
2025/08/16 18:00
Iruñea, Jito Alai Frontoia
*2025eko Harresietako Jaialdiaren 2025eko Dantza Zoroan programaren barne.
- Burnt. Cía Lasala. Gipuzkoa
Cía Lasala. Judith Argomaniz-ek zuzendutako dantza garaikideko konpainia. 2013an sortutako konpainiak sari asko jaso ditu, eta haren lanak errekonozimendua jaso du bai Espainian, bai Europan, bai eta Taiwanen eta Kanadan ere
- Grietas. Alba D. La Rioja
Alba De Miguel (Logroño). Diziplina anitzetan aritzen den artista da, arte performatiboetan, dantzan eta koreografia-zuzendaritzan espezializatua. “G R I E T A S” antzerki fisikoko eta dantzako solo bat da, egun Espainian eta Alemanian barrena taularatzen ari dena.
- Tales to Disturb. Laura Daelemans. Bélgica
Laura Daelemans Holandako dantzari, koreografo eta artista bisual bat da, koreografia batzuk egin ditu Europako sona handiko zenbait dantza-akademia eta erakunderentzat.
Alurr dantza taldea: Sustraien Taupada
2025/08/16 18:00
Donostia, Donostiako Plaza Berria
*Donostiako 2025eko Aste Nagusiaren barne.
Alurr Dantza Taldea Ibarran egoitza duen dantza taldea da. Talde honek 1995ean hasi zuen bere ibilbidea eta dantza tradizionalaren irakaskuntza oinarritzat harturik proiektu pertsonal bat eratzen joan da orduz geroztik, beti ere dantzatik baino haratago dagoen ikusmira batekin.Koreografo ospetsu eta dantzari gazteen ekarpen berritzaileek, euskal pausu eta dantza tradizionaletan oinarritutako koreografia berriak sortzeko aukerak ahalbidetu ditu. Horrela izanik eta oinarri tradizional batetik abiaturik, nortasun berritzaile bat lortu dugu. Dantza tradizional, klasiko eta garaikideak elkartu eta alderdi hauek gure musika, erritmo eta jantzietara eramaten ditugu. Antzeztokiko estetika ere mailarik altuenean zaintzen saiatzen gara.
Alurrek, bere ikuskizun eta dantzak batik bat Euskal Herriko probintzia ezberdinetan erakusten saiatu arren, bere lanak beste hainbat txokotan erakusteko aukera ere izan du, hala nola, Frantzia, Eslovenia, Alemania, Irlanda, Italia, Galizia eta Katalunian. Lan honen ondorio dira urtez urte Alurrek antzeztokietara eraman dituen ikuskizunak: Sua (2008), Oinazez (2010), Izanak Dirau (2012), 1512 (2012), Uztartuz (2012), Soinaz (2013), Bi punturen artean (2015), Lanabesak (2015), Maruxak.
"Sustraien Taupada" dantza-lanak euskal kulturaren oinarrietan eta dantza tradizionalaren elementuetan oinarritutako berrirakurketa eskaintzen du. Gure kulturaren aberastasunez baliatuz, gaurkotasunetik begiratzeak eraldaketarako irekiera eta aukera berriak sortu bait dizkigu. Zuberoako maskaradaren Zamaltzain pertsonaia abiapuntu hartuta, Euskal Herriko txoko ezberdinetako tradizio eta ohiturak aztertzen jarraitu nahi izan dugu. Haietako bakoitzak sortzen dizkiguten bihotzkaderi jarraituz, esentzia galtzen ez duen forma berrietara iristeko asmoarekin. Sustraietan oinarrituta, mugimendu eta hausnarketa sakonak sortuz; esperimentazioaren bidez, etorkizunari begira dagoen erritmo berri bat eraikitzen da”
Berriketan: Arima
2025/08/16 18:30
Laudio, Alberto Acero Plaza
- Txalaparta: Mikel Aveiro, Aitor Korta
- Gitarra: Miguel Linares
- Ahotsak: Eider Elorza, Ángel López de Toro
- Perkusioa: Adrian Larrañaga
- Dantza: Askoa Etxebarrieta Lasheras «La Pulga»