Agenda
Dantzari-dantza eta erregelak
2025/07/25 08:30
Garai
- Uztailaren 25ean, Santiago egunean 10:30ean txistulari, dantzari eta agintarien kalejira hasten da. Ondoren, 11:00etako meza eta gero prozesioan abiatzen dira San Migel elizatik Santixau eliz berrira, eta prozesioan San Inazio martxa jotzen dute txistulariek. Behin Santiago elizara iritsita bandera dantzatzen dute eta segidan Gernikako Arbola dantza egiten dute dantzariek. Santiagoren irudia eliza barruan utzi eta biharamun arte bertan geratuko da, Santa Anaren irudiarekin batera. Elizaren kanpoaldean dantzari-dantza osorik (agintariena, zortzinangoa, ezpata joko txikia, banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makila jokoa, txotxongiloa) eta soka-dantza edo erregelak eskaintzen dituzte dantzariek.
- Arratsaldeko 18:30ean Durangaldeko erregelen erakustaldia egingo dute inguruko herrietako dantzariek.

Euskorleans eta Kukai
2025/07/25 16:00
Mutriku, Goiko plaza
*Mutrikuko 2025eko Malen jaietako egitarauaren barruan.
Kukai Dantzak eta Euskorleans musika bandak bat egin dute kale ikuskizun ibiltari alai hau osatzeko. Euskal kantu eta dantza herrikoiak jaso, New Orleans giroko dixie-band batera egokitu eta kalera irten dira. Gure herriak alaitzeko prest datoz!
Qabalum: Todo es ruido
2025/07/25 17:00
San Martín de Unx, Plaza
*Erriberriko 26. Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan.
Beharbada, bizitza guztiak elkarri lotuta daude, natura kode ulertezina, kaotikoa eta absolutua delako, eta akatsa delako bere aldagarritasun bakarra. Eta agian ekosistema matematiko batean bizi gara, eta gorputza abatar moduko bat da, eta genoma algoritmo bat. Eta nire atomoak eta zureak, irudi baten pixelen gisa, akaso ez dira gureak, eta egunen batean banandu eginen dira beste irudi batzuk eta beste istorio batzuk sortzeko. Eta zu eta ni oso urrutitik etorri gara, apika, kosmos osoa zeharkatuz justu hemen amaitzeko, eta apurka-apurka deseginen gara dagoeneko parte garen eternitatean...
- Sorkuntza: Diego Pazó & Lucía Burguete
- Interpretazioa: Diego Pazó, Lucía Burguete & Joan Cano (drona)
- Laguntza teknikoa: Liberam Technologies
- Argiztapena eta espazio eszenikoa: Fermín Blanco & Diego Pazó
- Jantzien konponketak: Eva María González
- Musika: VV.AA (Diego Pazóren konposizioa)
- Ikus-entzunezkoa: Bárbara Fernández & David Mendizábal
- Jatorrizko testua: Diego Pazó
- Banaketa: Patty Hanpatua produccionespatto@gmail.com
- Esker onak: Akira Yoshida, Sandra Muñiz, Martxel Rodríguez, Jon López