Agenda
Karrikaldi: Makilari lehiaketa
2025/07/11 14:30
Baiona, Jacques-Portes plaza
Iparraldeko makilari lehiaketa.
Amaya Galeote: Los que bailan
2025/07/11 18:00
Gasteiz, Félix Petite Antzokia Landaberde 31
- Helduak. Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik
Adinekoentzako dantza-ikuskizuna, kontenplatiboa eta parte hartzekoa.
Amaya Galeote dantzariak aurreko belaunaldien dantza egiteko modua gogoratzera gonbidatzen gaitu.
“Dantzaria naiz, baina ez ditut inoiz gurasoak dantzan ikusi. Hirurogeiko hamarkadako moldean dantza egiten ikasi behar nuen, proiektu jakin batek hala eskatzen zidalako. Halatan, adineko jendea dantzan filmatzea otu zitzaidan; haiei begira, haiengandik ezagutzen ez nituen gauzak deskubritu nituen. Belaunaldi jakin batzuk gorputz bidez erlazionatu izan dira, asko eta oso ondo dantzatu izan dute, eta horrek gugandik desberdin bihurtu dituzte”.
Mugimenduen bidez, dantza espresio-bide izan duten (dantza komunikatzeko eta maitemintzeko erabili izan duten) pertsonen emozio eta oroitzapenak dakarzkigu dantzariak.
Fitxa artistiko-teknikoa:
- Egilea: Amaia Galeote
- Sorkuntza eta zuzendaritza: Amaya Galeote
- Antzezleak: Miguel Foronda, Pedro Manuel Galán, María José Jiménez, Adoración Muñiz eta Julián Plaza
- Argiztapen diseinua: Paloma Parra
Sarrerak:
3 €. Kontsultatu deskontuak
Sarreren salmentaren hasiera: apirilak 10
- Udal Antzoki Sareko lehiatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
- Online salmenta apirilaren 10eko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
Apirilaren 11tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan
*Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen Udaberri-udako programazioaren parte da.
Tio Teronen semeak: Haurreskolari
2025/07/11 18:30
Mungia, Matxin plaza
Gure koadrila xelebre ikastetxera bueltatu da! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa-prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!
Fronterizas in-visible + Fronterizas: Hacia una danza invisible
2025/07/11 18:30
Gasteiz, Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia Alberto Schommer 10
- Fronterizas in-visible (30 min) Mari Paularen Fronterizas dantza-lanaren egokitzapenada. Itsutasuna edo ikusmen murriztua duten pertsonentzat sortu zen, baina esperientzia bizi nahi dutenentzat irekita dago. iara Solano gasteiztarra da, 2023ko urrian, Mari Paularekin elkartzen dena, obra bere esentzia galdu gabe nola egokitu ikertzeko, iluntasuna pertzepzio modu berri batean bihurtzen duen bertsio inklusibo bat sortuz.
- Fronterizas (50 min), jatorrizko bertsioan, borroka, nekea eta porrotaren onarpena bezalako gaiak aztertzen ditu, araudia izanik, ikusmen-desgaitasunaduten pertsonen irisgarritasuna errazteko audiodeskribapena barne hartzen du.
Bi antzezpenen artean, talde artistikoa publikoarekin elkartuko da.
Fitxa artistikoa:
- Ideia, performance eta zuzendaritza : Mari Paula
- Egokitzapena : iara Solano
- Lankidetza dramaturgikoa: Luz Arcas, Aitana Cordero y Gustavo Bitencourt
- Beste begirada batzuk: Flavia Mayans, Alexandra Mabes, Rebeca García Celdrán, Poliana Lima y Patricia Manrique.
- Invisibles dossiera
- Fronterizas
Sarrerak:
- Sarreren salmentaren ordutegi berezia: apirilak 10
- Online salmenta apirilaren 10eko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.org)
- Ohiko salmenta: apirilaren 11etatik aurrera
*Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen Udaberri-udako programazioaren parte da.
Komorebi: Argilunak-Itzalekin dantzan
2025/07/11 20:30
Villabona, Errebote Plaza
Argilunak ikuskizun interdisziplinar bat da, dantza eta ikus-entzunezkoak uztartuz, dolua, bizitzaren izaera duala eta argi-ilunen koexistentziari lekua ematen diona esperientzia emozional partekatuan.
Fitxa artistikoa:
- Ideia, zuzendaritza eta interpretea: Garazi Egiguren Urkola.
- Proiekzio Bisualak: Amaia Santamaria.
- Musika: Mattin Zeberio.
- Koreografia: Nerea Gurrutxaga eta Garazi Egiguren.
- Jatorrizko Testua: Bilgune Feminista. Laudio 2024. Moldapena: Komorebi Produkzioak.
Komorebi Produkzioak dantza eta ikusentzunezkoen fusioan oinarritzen den konpainia da.
Euskal kultur ekintzailetzatik abiatuta, diziplinarteko sorkuntza sustatzen dugu, enpatia eta ahizpatasuna ardatz hartuta.
Emakume sortzaileen lidergopean, artea euskaratik nazioartera zabaltzea dugu helburu.