Agenda

GOMsisun + Cie MF

Noiz

2025/06/07 10:00

Non

Bilbo, Guggenheim

2025eko ACT Festival jaialdiaren barruan.

Choose to stray than stay

Gure benetako maitasuna aukera deserosoa eta zorigaiztokoa izan daiteke ezinbestean. Zer bide aukeratuko dugu ezer gertatzen ez den zorionaren eta etengabeko borrokaren deserosotasunaren artean.

  • Konpainia: GOMsisun
  • Iraupena: 30'
  • Kategoria: Dantza
  • Jatorria: Korea
  • Kast: KIM Hyunwoo (koreografia, dantzaria, egilea); KIM Eunyi (dantzaria)

Re-garde

Re-Gardek ikusmenari erreparatzen dio. Gauzak ikusteko eta bizitzaz ironikoki gozatzeko modu xalo eta argia da. Haurren behaketa, baldintzatu gabea eta adierazteko eta baieztatzeko askea. Bi gizon, beren proiekzioen ispiluak, prest daude jasotzeko, emateko edo galtzeko, manipulatuak, probokatuak edo abandonatuak izateko. Binomio kontrajarrien arteko txandakatzeak gaztetasuna eta zahartzaroa bereizten dituzten muga delikatuak zeharkatzea ahalbidetzen du, keinuaren eta poesiaren artean esekita dagoen denbora batean.

  • Konpainia: Cie MF | Maxime & Francesco
  • Iraupena: 20'
  • Kategoria: Dantza garaikidea
  • Jatorria: Frantzia
  • Kast: Francesco Colaleo (dantzaria, koreografo zuzendaria); Maxime Freixas (dantzaria, koreografo zuzendaria); Benjamin Forgues (teknikaria, argi diseinatzailea)

Irakurri gehiago

Kresala: Ravel

Noiz

2025/06/07 10:00

Non

Donostia, Gazteszena Aretoa

«Ravel» obra Maurice Ravel lapurtarra, nazioarteko euskal musikagile ezagunena Ziburun jaio zeneko 150 urteurrena gogora ekartzen du. Horretarako, Maurice Béjart koreografo ospetsuak egindako «Bolero» izeneko bere lana aukeratu dugu. Euskal kulturaren hainbat alderdi biltzen dituen mosaiko bat berrinterpretatzen dugu zenbait egile nabarmenekin,
hala nola Azkue, Aita Donostia, Riezu edo Beltran bezalakoekin, XX. mendeko Europako mugimendu historiko inpresionisten eta espresionisten azterketa bateratua eginez.

«Ravel»-en dantza tradizionalen inguruko ikuspuntu irekia eta zabala erakusten da, bai bere forma preklasikoetan zein bide berrien bilakaeran, historiaren irakurketa partzialak ikertzeko, haztatuz eta etorkizunean emango diren beste interpretazio batzuei sarrera emanez. Etengabeko mugimenduan dagoen ezagutza-denbora bat konfiguratzeko pultsiotik osatutako lana da. Hizkuntza berrituen eremua irekitzen duten beste kontakizun batzuk eskaintzen dituzten mugarriak barneratuz.

  • Zuz. Art. eta koreografia: Faustino Aranzabal
  • Dantza maisu-maistrak: Idoia Ibarzabal, Josu Sagardia, Jone Murua, Nora García
  • Musika egileak: XVII-XXI. mendeetako bildumaren collage musikala
  • Dantza interpreteak: 120 ikasle (haurrak, gazteak eta helduak)
  • Argiztapen diseinua: Inma Irazustabarrena - Eragin.stac

Irakurri gehiago

Kukai: Gelajauziak

Noiz

2025/06/07 16:00

Non

Ermua - Kardenal Orbe plaza

Ermuko Txindurri dantza taldearen 50. Urteurrenaren ospakizunen artean, ekainaren 7an arratsaldeko 18.00tan Kardenal Orbe plazan Kukai dantza konpainiak Gelajauziak ikuskizunaren moldaketa bat eskainiko du.

Irakurri gehiago

Hernaniko Erromeria

Noiz

2025/06/07 16:30

Non

Hernani, Plaza Berri

Erromeria Hernanin: Oinkada muxiko-taldea. Antolatzailea: San Joan konpartsa

Plaza Berrin izango da. Eguraldi txarra egiten badu udaletxeko arkupeetan.

 

Irakurri gehiago

Jesús Rubio Gamo: ...todas esas cosas dentro de las cosas que llamamos cosas escondidas en...

Noiz

2025/06/07 17:30

Non

Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Dantzariak berak ere zer diren ez dakien zenbait gauza ditu dantzak. Agertzen dira, eta berriz ere galtzen dira mugimenduan. Batzuetan, sentsazio edo asmo, irudi, oroitzapen, esanahi esaten diegu. Azaleratzen dira, ernetzen dira, forma hartzen dute, izateko zorian daude. Ia ikusi ezin ditugula agertzen dira maiz. Ezer ez da aldatzen itxuraz, eta, nolanahi ere, dena goitik behera eraldatzen da. Barrutik datozela ematen du, azpian jarduten dute. Ukitu txiki bat, eta joan egiten dira.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza eta koreografia: Jesús Rubio Gamo
  • Zuzendari laguntzailea: Tania Garrido, Jorge Brea
  • Dantzariak: Malvin Montero, Jesús Rubio, Luna Sánchez, Paula Santos, Pedro Sohu
  • Konposizio musikala eta zuzeneko musika: Enrique del Castillo
  • Argiztapenaren diseinua: Carlos Marquerie
  • Argiztapen laguntzailea: Andrés Dwyer
  • Jantzien diseinua: Laura Renau
  • Kanpoko begirada: Naldi Fernandes
  • Ekoizpena: Jesús Rubio Gamo
  • Koprodukzioa: Festival GREC (Bartzelona), Centro de Cultura Contemporánea Conde Duque Madrid
  • Laguntza: Espaço do Tempo Montemor O Novo, Descalzinha Danza

Irakurri gehiago