Agenda
Azeri-dantza
2025/06/27 07:00
Hernani
Hernaniko San Joan festetan tradizio handiko azeri-dantza egiten dute. Goizeko 9:00etan hamabost lagun inguru biltzen dira; esku batekin sokari helduta eta bestearekin maskuria hartuta. Kalez kale ibiltzen dira, eta kalean daudenak jotzen dituzte maskuriarekin. Lagun horiek herriko hainbat bazterretan ezkutatzen dira, eta berriro ere plazan biltzen dira. Ekainaren 25, 26 eta 27an irtetzen dira.
Nexum: Yugen
2025/06/27 17:00
Bilbo, Guggenheim
*Lekuz Leku 2025 programaren barruan.
“There Is No Planet B’’ moduko milaka mezu entzun ditugu, baina, zer egin dugu horri dagokionez? Urteak aurrera doaz, eta Lurra gizakiak suntsituta amaitu da. Orain, Ama Lurrak kontrola hartu du eta azpikeria itzuli digu gizakioi. Zer gertatuko litzateke suntsitu dugun guztiaren biktima izango bagina? Berez arbuiagarria den gizarte baten biktima ala borrero izango ginateke? Distopia ala berehalako etorkizuna?
- Iraupena: 12 min.
- Koreografia eta interpretazioa: Bárbara Arrieta, Iñaki López eta Sara Luquero
- Musika edizioa: Iñaki López
- Sorkuntza-egoitza: La Fundición
Yugen dantza-konpainia gaztea duela bi urte sortu zen Euskadin, diziplina bi uztartzeko helburuarekin: dantza garaikidea eta dantza urbanoa. “Breaking Beethoven” lanarekin egin zuten debuta, eta, orain, “Nexum” piezan–La Fundición-eko egoitza batean sortua– konpainiaren funtsa arte- eta antzezpen-heldutasunaren eskutik agertu dute.
Ainhoa Usandizaga: Bihar
2025/06/27 18:00
Bilbo, Pedro Arrupe zubi azpian
Seu aquí
2025/06/27 18:30
Bilbo, Guggenheim ingurua
* Lekuz Leku 2025 programaren barruan.
- Iraupena: 17 min.
- Ideaia originala: Colectivo Banquet
- Koreografia eta interpretazioa: Javier de La Asunción, Ana F. Melero, Laura García Carrasco y Daniel Rodríguez
- Cover: Aurora Costanza
- Jantzaiak: Colectivo Banquet
- Kanpo begirada eta espazio sonoroa: Mauricio Pérez Fayos
- Musika: «Río negro» (Xique-Xique) y «Seu aquí» (Mauricio Pérez)
- Argazkiak: Gorka Bravo
- Laguntza: Maria Pagés Zentro Koreografikoa, La Nave del Duende eta Eduardo Úrculo Zentro Kulturala.
Natalia García Muro: El Espacio de los límites
2025/06/27 19:00
Bilbo, La Fundicion
*Lekuz Leku 2025 programaren barruan.
Nire gorputzeko txoko batzuk ez ditut ezagutzen oraindik, deskubritzen ari naizen espazio infinituak ditut. Tenkatzen dira, askatzen dira, malguak eta moldakorrak dira, adierazkorrak dira. Espazio bat dago nire gorputzaren eta nire inguruaren artean, arnasten duen eta nire dantzarekin mintzo den espazio bat”.
Iraupena: 20´
Adin guztietarako