Agenda

Azeri-dantza

Noiz

2025/06/26 07:00

Non

Hernani

Hernaniko San Joan festetan tradizio handiko azeri-dantza egiten dute. Goizeko 9:00etan hamabost lagun inguru biltzen dira; esku batekin sokari helduta eta bestearekin maskuria hartuta. Kalez kale ibiltzen dira, eta kalean daudenak jotzen dituzte maskuriarekin. Lagun horiek herriko hainbat bazterretan ezkutatzen dira, eta berriro ere plazan biltzen dira. Ekainaren 25, 26 eta 27an irtetzen dira.

Irakurri gehiago

Node + Mundubat: Basandere

Noiz

2025/06/26 17:00

Non

Donostia, Kutxa Fundazioa Tabakaleran

Basoan bizi zen Basandere, eta berarekin topo egin zuen gazte batekin maitemindu zen. Gizakiak, oinak barik atzaparrak zituela jakitean, bere maitasun-eskariei men egin ez zienez, hurrengo egunean hil egingo zela iragarri zion, eta Basandere bera izan zen haren hiletan". Basajaunen emakumeari buruzko mito honek «Basandere» dantza-pieza sortzeko prozesuaren abiapuntu gisa balio du, krisi klimatikoak bizitzan eta emakumeetan izan dituen eraginak jorratzen dituena.

Fitxa artistikoa

  • Antzezleak / Koreografia: Marina Eskizabel, Borja Bordonabe
  • Ekoizpena: NODE, Mundubat.
  • Ideia, zuzendaritza: Ion Estala.

  Programa

  • 18:45 - Ateak irekitzea
  • 19:00 - Sortze-prozesuaren erakustaldia (fisikoa eta akademikoa)
  • 19:40 - Solasaldia

Iraupena: 60 minutu
Sarrera librea. Beharrezkoa erreserbatzea

 

Irakurri gehiago