Agenda

Gazteen azeri-dantza

Noiz

2025/06/23 07:00

Non

Hernani

Hernaniko San Joan festetan tradizio handiko azeri-dantza egiten dute goizean. San Joan bezperan, gazteen azeri-dantza ateratzen dute. 9:00etan hamabost lagun inguru biltzen dira; esku batekin sokari helduta eta bestearekin maskuria hartuta. Kalez kale ibiltzen dira, eta kalean daudenak jotzen dituzte maskuriarekin. Lagun horiek herriko hainbat bazterretan ezkutatzen dira, eta berriro ere plazan biltzen dira.

Eta ekainaren 25, 26 eta 27an helduak irtetzen dira.

Irakurri gehiago

Doma

Noiz

2025/06/23 17:00

Non

Bilbo, Doña Casilda Parkearen Pergola

*2025eko Bilboko Kalealdiaren barne.

Bi saio: 19:00 + 21:00

Adina: +12 urte

Pieza honek etxekotzearen kontzeptua errebeldia-ekintza gisa tratatzen du, tradizioaren kultura-errituen eta hibridazio koreografikoaren berezko formen arteko pultsua egitea ahalbidetzen duena.

Flamenkoaren, dantza espainiarraren eta garaikidearen artean, hainbat kontzeptu arakatzen ditu, esate baterako, krudeltasuna, botere-abusua eta ohoreak, ohiturek edo sinesmenek sorrarazitako indarkeria. Dantzaren bidezko matxinada-egintza bat, erresistentzia-praktiketan eta itunetan inspiratzen dena, jakitun izanik araua iraultzea dela salbaziorako bide bakarra.

Fitxa artistikoa: 

  • Ideia originala, zuzendaritza eta dramaturgia: Daniel Doña
  • Interpretazioa eta koreografia: Cristian Martín & Daniel Doña
  • Musika-konposizio originala: Carlos Cuenca
  • Argazkia, grabazioa eta bideo-edizioa: Beatrix Molnar

Irakurri gehiago

Soka-dantza

Noiz

2025/06/23 17:30

Non

Iruñea, Santa Ana plazan

San Juan bezperako soka-dantza Iruñeko Duguna dantza taldeak emana. Arratsaldeko 19:30ean 23an, Santa Ana plazan.

Irakurri gehiago

Jondane Johane Udaburuko Suak

Noiz

2025/06/23 18:00

Non

Itzaltzu

Urte oroz bezala Udaburuko suak piztuko dira gure mendietan, Zuberoan, Nafarroa Beherean, eta agian beste zenbaitetan, nork daki: Ekainaren 23an, igandea.

Itzaltzun, esaterako, 20:00etan elkartuko dira Betzulara igotzeko.

Jondane Johaneko dantza

Urteak jin eta bihikatzen bata bestea(re)n ordari
Ihautez piztürik sü berria eki begia beilari
Exker negüa esküin argia
Jauzi aitzina dantzari
Doblez ützüli esküak ützi
Pikaz üngüra süari

Izarren hautsa zü Amalürra gaudenen bizi emaile
Argizagia eta ekia zure bi haurren sortzale

Exker negüa...

Goren gorenik gure izarra xuri gorri argizale
Ekia gaü egünen egile zü denboraren jakile
Exker negüa esküin argia...
Beherapenaren aldia da gora dagon güziari
Üngürü üngürü urtaroak egünak zor dü gaüari
Exker negüa esküin argia...

Mixel Etxekopar 2001

ÜRRATSAK

  • Sinple kontrapasez X4
  • Exker esküin
  • Sinple doble Pika üngüratzez

Irakurri gehiago

Aurreskua

Noiz

2025/06/23 18:00

Non

Trintxerpe, Gudarien plaza

llunbe Musika Elkarteak Gudarien plazan plazaratu ohi du aurreskua; 20:00etatik aurrera, zuhaitz inguruan aritzen  dira txistularien musikak lagunduta.

Irakurri gehiago

Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen erromeria

Noiz

2025/06/23 18:30

Non

Plaza Berria, Donostia

Tradiziozko San Juan bezperako Aginterien Esku-dantza amaitu ostean, Donostia Festak eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak antolatuta, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria ospatuko da Plaza Berrian. Udalaren Txistulari Taldearen eskutik kalejira, fandango, arin-arin,muxiko, polka eta abar luzea ikasi eta dantzatzeko tartea izango da Jon Iraola dantza-maisuaren laguntzaz.

Irakurri gehiago

Aurreskua

Noiz

2025/06/23 18:45

Non

Irun

Aurreskua eta soka-dantza San Juan plazan, suaren inguruan, Kemen Dantza Taldearen eskutik.

Irakurri gehiago

Soka-dantza

Noiz

2025/06/23 19:30

Non

Lasarte-Oria

Sua piztu aurretik Erketz EDTak soka-dantza plazaratuko du. Andatza plazan izango da festa, eta dantzariak Kale Nagusitik abiatuko dira bertara, udaletxe zahar paretik.

Irakurri gehiago

Arrosadiako soka-dantza

Noiz

2025/06/23 19:30

Non

Iruñea, Arrosadia

Oberena dantza taldeko kideek Arrosadiko soka-dantza plazaratuko dute. Aurten Tinkus San Simon taldea omenduko dute.

Irakurri gehiago

Isats-dantza

Noiz

2025/06/23 20:00

Non

Itsaso

Gaueko 22:00etan kanpaiak joko dituzte, sua pizteko deia zabalduko da hauekin, eta ondoren, ordu erdi beranduago sua piztuko da plazan, Sorgin Dantzarekin San Joan bezperako festa alaituz.

Irakurri gehiago

Soka-dantza

Noiz

2025/06/23 20:00

Non

Lezo

22:00etan, helduentzako ekitaldian dantzariek “helduen soka-dantza” egin ostean, sua piztuko da. Bukatzeko eta behin sua piztuta, San Joaneko Zortzikoa fandangoa eta arin-arina dantzatuko dira.

Irakurri gehiago