Agenda

Korpus-dantzak

Noiz

2025/06/22 07:00

Non

Oñati

Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez.

Igandea egun handia den arren, hona hemen 3 egunetako egitaraua:

Ekainak 20 ostirala

  • 09:00 Korpus-dantzak herriko ikastetxeetan. Ondoren, goizez eta arratsaldez, aspaldiko ohiturari jarraituz herriko auzoetan ibiliko dira.
  • 16:30 Oñatz dantza-taldearen ekitaldia Kasablanka, Ugarkalde eta San Martin auzoetan, txistulariek lagunduta

Ekainak 21 larunbata

  • 09:00 Oñatz dantza taldearen emanaldiaren hasiera, Foruen enparantzan. Ondoren, herriko kaleetan ibiliko dira txistulariek lagunduta egun osoan zehar.

Ekainak 22 igandea

  • 9:00 Txistularien goiz-eresia.
  • 10:45 San Migelen irudia San Migel parrokiara iritsiko da.
  • 11:00 Meza nagusia Oñatz dantza taldeko dantzariekin. Mezaren ondoren Korpus prozesioa.
  • 18:15 Oñatz dantza taldearen emanaldia Foruen enparantzan, txistulariek lagunduta. Korpus eguneko dantza-egitarau osoa eskainiko da (eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian)
  • 19:00-20:00 Dantzaldia musika bandarekin, San Migel parrokiko atarian. Eguraldi txarra egiten badu bertan behera geldituko da.

Irakurri gehiago

Ezpata-dantza eta aurreskua

Noiz

2025/06/22 08:00

Non

Donibane Lohizune

Donibaneko Festetako programaren barruan Begiraleak dantza taldeak ezpata-dantza eta aurreskua plazaratuko ditu ekainaren 22an.

  • 10:00 Ezpata-dantza
  • 11:30 Aurreskua
  • 12:00 Muxikoak
  • 17:r0 Donibane Kantuz

Irakurri gehiago

Korpus-dantzak

Noiz

2025/06/22 09:00

Non

Iruñea

Iruñeko Bestaberriko prozesioak San Lorentzoko Danzanteak izanen ditu lagun segizioa irekitzen.

Iruñeko prozesiorik zaharrena den honek Pizkundetik XIX. mendera arte bertako eta kanpotik etorritako danzanteen presentzia izan zuen eta San Lorentzoko Danzanteen Kofradiak usantza hori berreskuratu zuen.  

Baina ez da hori dantzaren eremu bakarra Iruñeko Bestaberrin. Katedraleko Seise haurrek edo Infantikoek Sakramentu Santuaren aitzinean Hilarion Eslabaren billantziko bat dantzatuko dute katedraleko presbiterioan eta prozesioan izanen dira gero. Ohitura hau ere, etenik gabe Sevilla bezalako hirietan gorde dena, Katedralaren Lagunen Elkarteak berreskuratu zuen duela urte zenbait.

Hau da programa:

  • 11:00: Meza katedralean. Mezaren amaieran Seisek dantzatuko dute.
  • 11:45: Prozesioa Alde Zaharreko kaleetan. Amaieran San Lorentzoko Danzanteek katedralaren atarian dantzatuko dute.

Ondoren beste tradizio bati emango zio jarraipena, katedraletik Zapateriara  Donezar kandeladendaraino dantzatzen, dantza batzuk eskaini ondoren txorizoa azukrearekin jateko. Hori zen lehenago gremioen kofradiek egun berezi horretan prestatu ohi zuten menua.

Informazio gehiago: San Lorentzoko Danzanteen Kofradia

 

Irakurri gehiago

Korpus-dantzak

Noiz

2025/06/22 09:30

Non

Zangoza

Korpus eguna, aurten ekainaren 19an izan arren, Zangozan ere ospakizunak asteburuan egiten dituzte. Igandean goizeko 9:30etan elkartzen dira Rocamador dantza taldeko dantzariak elkarrekin gosaltzeko. 10ak inguruan, azken ensaioa egiten dute Konbentuan ondoren goizeko 11:30etan dantzak eskaintzeko. Ondoren, 13:30etan, prozesioa egingo dute. 

Irakurri gehiago