Agenda
Kukai: Yarin site
2025/06/14 10:00
Gasteiz, Santa Maria Plaza
Bi saio: 12:00 + 20:00
Yarinek kulturen arteko topaketa proposatzen du, zeinetan Jon Maya dantzariak eta Andrés Marín bailaoreak, Julen Achiaryren zuzeneko musikak lagunduta, elkarrizketa zintzo batean elkartuko baitira.
Dantza. Zuzeneko musika. Ezohiko espazioak
Arabako Dantzari Eguna 2025
2025/06/14 10:00
Kanpezu
2025eko Arabako Dantzari Eguna ekainaren 14an egingo da, Kanpezun. Aurten adin guztietako 290 dantzari inguru arituko dira ekitaldian.
Egun honetarako egitaraua hau da:
- 12:00 Kalejira.
- 12:30 Futbol zelaian emanaldia
- 15:00 Bazkaria.
- 17:00 Dantzak Jare eta Adurtzako musikariekin
- 18:00 Kontzertua plazan
Talde parte-hartzaileak:
- Adurtza Dantza Taldea (Gasteiz)
- Arantzabela Ikastola Dantza Taldea (Gasteiz)
- Eguzkilore Dantza Taldea (Gasteiz)
- Haize Dulantzi Dantza Taldea (Dulantzi)
- Jare Dantza Taldea (Gasteiz)
- Oketa Alai Dantza Taldea (Zigoitia)
- Orbela Alai Dantza Taldea (Gasteiz)
- Txingoka Dantza Taldea (Argantzon)
- Ioar Dantza Taldea (Kanpezu)
Qabalum: Todo es ruido
2025/06/14 10:30
Gasteiz, Probintzia plaza
*2025eko KaldeArte - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren barne.
Bi saio: 12:30 + 18:00
Beharbada, bizitza guztiak elkarri lotuta daude, natura kode ulertezina, kaotikoa eta absolutua delako, eta akatsa delako bere aldagarritasun bakarra. Eta agian ekosistema matematiko batean bizi gara, eta gorputza abatar moduko bat da, eta genoma algoritmo bat. Eta nire atomoak eta zureak, irudi baten pixelen gisa, akaso ez dira gureak, eta egunen batean banandu eginen dira beste irudi batzuk eta beste istorio batzuk sortzeko. Eta zu eta ni oso urrutitik etorri gara, apika, kosmos osoa zeharkatuz justu hemen amaitzeko, eta apurka-apurka deseginen gara dagoeneko parte garen eternitatean...
- Sorkuntza: Diego Pazó & Lucía Burguete
- Interpretazioa: Diego Pazó, Lucía Burguete & Joan Cano (drona)
- Laguntza teknikoa: Liberam Technologies
- Argiztapena eta espazio eszenikoa: Fermín Blanco & Diego Pazó
- Jantzien konponketak: Eva María González
- Musika: VV.AA (Diego Pazóren konposizioa)
- Ikus-entzunezkoa: Bárbara Fernández & David Mendizábal
- Jatorrizko testua: Diego Pazó
- Banaketa: Patty Hanpatua produccionespatto@gmail.com
- Esker onak: Akira Yoshida, Sandra Muñiz, Martxel Rodríguez, Jon López
Eva Guerrero: Entre Cuerpos
2025/06/14 11:25
Bilbo, Berreginen Museoa
*2025eko KaldeArte - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren barne.
Bi saio: 13:30 + 19:00
Entre cuerpos dantza garaikideko pieza da, ohikoak ez diren espazioetarako. Bidaia honetan distantziak eta irudiak aipatzen dira, eginahalak egitea, ozeanoa, apneak eta korronteak aipatzen dira; mugak eta euspenak aipatzen dira. Entre cuerpos lana ideia honetatik abiatzen da: inoren lurra ez da ezein herrialde edo pertsonarena, zeren eta norena da gorputza?
Eva Guerrerok dantza-ikuskizunak sortzen ditu 2005etik, testua eta zuzeneko musikarekin. 2013an DOOS sortu zuen, eta hor batzen ditu dantzako sorkuntza eta bitartekaritza-proiektuak. Bere piezek dramaturgia zuzena, ikusizko eta testuzko poetika daukate, eta dantza ikusteko ohitura gutxi duten ikus-entzuleekin konektatzen dute. Azken sorkuntzen artean daude Gorpuztu (MAX sarietarako hautagaitza 2) eta Tierra de Nadie.
- Kontzeptua eta zuzendaritza: Eva Guerrero
- Antzezleak: Eva Guerrero, Garazi López de Armentia
- Soinua: Carla Sevilla, Yolanda Bustillo
- Argiak: Arantza Heredia, Edu Berja
- Ekoizpena: Doos Colectivo, Jemima Cano
- Laguntzak: Gobierno Vasco, Teatro Arriaga, La Nave del Duende, Sopela Antzokia, Zornotza Antzokia
Zortzikoa
2025/06/14 18:00
Lizarraga