Agenda
Claire Ducreux: Fleurir les abîmes
2025/06/13 11:00
Gasteiz, Zulueta Jauregia
Bi saio: 13:00 + 19:30
Claire agertokiak uzteko zorian da, emakume baten eta 7 metroko zuhaitz baten arteko harremanaren bitartez. Olerki eta itxaropenak, bizitzatik beretik sortuak. Bata eta bestea bilduta, amildegiak jantziko dituzte lorez.
Dantza. Ikusizko antzerkia. Poesia
Ekain Dantza festibala
2025/06/13 17:00
Izpura, Donibane Garazi
Dantzaz (Myriam Perez Cazabon): Kintsugi (aurrestreinaldia)
2025/06/13 17:00
Errenteria, Lekuona Fabrika
Lurraren sakonenetik, harriak denborak esan ez duena gordetzen du. Isila, astuna, gogorra, bere azal zimurtuak oraindik taupadaka ari diren istorioak gordetzen ditu. Esaten dute arretaz entzunda, bere arrakalen artean izan ginenaren oihartzunak topatzen direla. Eta orduan dantza, zizel gisa, ikusezina lurpetik ateratzeko gai da, bizigabea taupadaka jartzeko, harriak hitz egin dezan. Bigarren pieza hau, Harriak, Tolesdurak, Azalerak, Myriam Perez Cazabonek koreografiatu du. Harria memoriaren sinbolotzat hartuta, koreografoak bidaia bat proposatzen du gorputzaren, denboraren eta lurraldearen sakoneko geruzetara. Dantzaz-eko interpreteekin, Myriamek aztertzen du nola solidoa ere tolestu daitekeen, nola geldirik dirudienak mugimendua, emozioa eta kontakizuna izan ditzakeen. Lau sorkuntzetatik bigarrena izango da, non koreografo bakoitza Kintsugi-ren eta memoria historikoaren ideia komunetik abiatuz, bere ikuspegi artistiko propioa garatuko du.
- Taldea: Dantzaz (Myriam Pérez Cazabón)
- Antolatzailea: Dantzagunea
- Iraupena: 60 minutu
Dantzakia
2025/06/13 19:00
Etxarri Aranatz
Dantzakia deitzen zaio Etxarri Aranatzen egiten duten soka-dantzari. Hau, San Kiriko, San Adrian eta abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean dantzatzen da. Ekainaren 13an, San Kiriko eguna, kintoek dantzakia edo soka-dantza dantzatzen dute iluntzeko 21:00ak inguruan.
Komorebi: Argilunak
2025/06/13 20:30
Tolosa, Plaza Zaharra
Argilunak dolu prozesu batetik sortutako lana da, galera batek eragindako krisitik abiatu zena. Dantza eta ikus-entzunezko arteak uztartuz, bizitzaren izaera duala sinbolizatu eta mugen inguruko tentsio globalak esploratzen ditu. Espazio honetan muga horiek gainditzen dituzten aukerekin exploratuko da.
Proiekzioen bidez, ohiko ikuspegi frontala apurtu eta gertutasuna eskainiko da, materiala eta ez-materialaren arteko mugak zabalduz.
Dualtasun orok duen alde ilunen presentzia onartu eta leku bat aitortuko zaie, argi-ilunen koexistentzia aldarrikatuz.
Fitxa artistikoa:
- Egilea: Komorebi Produkzioak
- Zuzendaritza: Garazi Egiguren Urkola
- Musika: Mattin Zeberio Larraza
- Eszenografia: Amaia Santamaria Andrés
- Koreografia: Nerea Gurrutxaga, Garazi Egiguren Urkola, Eneko Galdos Etxaniz
- Antzezleak: Amaia Santamaria Andrés, Garazi Egiguren Urkola, Eneko Galdos Etxaniz, Nerea Gurrutxaga Arruti
Carrer 024
2025/06/13 20:30
Gasteiz, Andra Mari Zuriaren Plaza
30 urteurrenean, Sol Picó dantzariak (Dantzaren Sari Nazionala irabazi du, bai eta 10 Max sari ere) formatu handiko dantza berreskuratu du, egungo gizarteko bakardadearen paradoxari buruz hausnartzen duen proposamen baten bidez.
Ikukizun ikusgarri bezain hunkigarria, zuzeneko musikak lagundua.
Ikusleak askatasun osoz kokatuko dira elementu eszenografikoen artean, nahieran.