Agenda

Entradillak

Noiz

2025/05/09 10:00

Non

Urduña

Maiatzaren 9an Entradillen dantza egiten da Urduñako Ama Birjinaren Santutegian. Arrastaria osatzen duten lau herriak (Tertanga, Delika, Artomaña eta Aloria) Antiguako Ama Birjina omentzera igotzen dira eta herritarrek, Arrastariako dantza eskaintzen diote zaindariari meza ostean.

Irakurri gehiago

Erakusketa: Axeri Dantzak 25/50

Noiz

2025/05/09 16:30

Non

Andoain, Bastero

Axeri Dantzaren 50. urteurrenean, 25 urte bete dira emakumeak talde esanguratsu honetan hasi zirenetik. Urte hauetan zehar, parte-hartzea funtsezkoa izan da Andoaingo kultura-ondare ukaezina den dantza hori
mantentzeko eta garatzeko. Gure komunitatean garrantzi handia duen dantza hau Lizar Makil dantza taldearen eskutik berreskuratu zen eta segida ematea ezinbestekoa dela ikusi da.

Hori horrela izanik, erakusketa hau antolatu da, herritarrek urtez urte bizi izan dutena gogoratzeko eta ibilbide honetan arrastoa utzi duten hainbat pertsonari omenaldi txiki bat egiteko helburuarekin.

  • Non: Bastero, Erakusketa gela
  • Data: Maiatzak 09 - Ekainak 27 (Irekitze ekitaldia maiatzak 9, 18:30ean)

Irakurri gehiago

Adriana Bilbao: Amores-maitasunak

Noiz

2025/05/09 18:00

Non

Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa

Artista bilbotarraren, Beñat Achiary musikari esperimentala eta Raul Corredor gitarra-jolea batuko dira. 

Maitasunak Joxean Artze, Itxaro Borda, García Lorca, San Juan de la Cruz, Teresa de Ávila edo Bernard Manciet poeta handien lanetan eta kultur tradizioan oinarritzen da. Maitasunaz eta eszenografia goxoz baliatuta dantzatutako testuak eta abestiak. Maitasun inozenteenetik pasionalenetara, obsesiboenetara eta espiritualenetara doan ibilbidea.

Irakurri gehiago

Haatik: Ots

Noiz

2025/05/09 18:00

Non

Zumaia, Aita Mari

Dantza lan hau Herri Gogoa Euskal Herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortu da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.

Jone San Martin nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak sortutako koreografiak euskal dantza izan du inspirazio iturri. Horiek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan "idazteko" modu berriak sortu eta euskal dantzen mekanismoak interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta pertsonalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza, ekoizpena: Aiert Beobide, Iurre Aranburu
  • Koreografia: Jone San Martín, Haatik
  • Soinu espazioa: Manu Gaigne
  • Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Itzel Vela, Jon Arsuaga, Leire Romero, Libe Sukia, Nagore Zabala
  • Eszenografia: Ikerne Giménez
  • Jantzitegia: Ramón García
  • Argiztapen diseinua: Arantza Heredia
  • Irudia eta komunikazioa: Iurre Aranburu
  • Argiztapen teknikaria: Anartz Beobide
  • Zerbitzu teknikoak: Eragin Stac

Irakurri gehiago

Madre Perla: Maitane Sarralde

Noiz

2025/05/09 18:00

Non

Getxo, Muxikebarri

Dena geldirik dagoela dirudien paisaia idorrenetan, perla-ostra loratzen da. Basamortuan bizirauteko gai den landare honek inspiratzen du Maitane Sarralde eta Magalie Lanrioten dantza bertikal garaikidearen sorkuntza berria. Ikuskizunean, itxuraz hutsik dauden espazioak mugimenduan dauden oihal bihurtzen dira. Gorputzaren poesiaren bidez baita grabitate desafiatuaren bidez, `Madre Perla´k azaletik harago begiratzera gonbidatzen gaitu, taupadaka ari den bizitza aurkitzera. Basamortuan ere, edertasunak bere bidea aurkituko du.

Irakurri gehiago