Agenda

Lamiako maskarada

Noiz

2025/05/30 15:30

Non

Leioa, Lamiako

Lamiako auzoaren izena herri kondaira batetik omen dator, padura inguru horretan lamiak edo lamiñak elkartzen baitziren. Hain zuzen ere, lamian bihurtu zen. Prudentzia izeneko emakume baten istorioa kontatzen da. Beraz, zenbait mende geroago, lamia zein beste pertsonaia mitologikoei bizia eman zien kondaira, Lamiako Maskaradak gogora ekartzen du urtero maiatzaren azken ostiralean. Maskarada Euskal Herriko mito garrantzitsuenak biltzen saiatzen da eta jai moduan aurkezten da, musika eta dantzarekin batera, herri eta pertsonaia mitologikoak elkartuz.

 

 May be an image of text that says 'LAMIAKO MASKARADA Maiatzak 30 Lamiakon 1. 1.atala 17.30 2. atala 18.00 3. atala 22.30 ultur'

Irakurri gehiago

Aukeran: Amama

Noiz

2025/05/30 17:30

Non

Andoain, Bastero

Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.

Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.

Adina: + 4 urte

Irakurri gehiago

Antonio Gades: Carmen

Noiz

2025/05/30 17:30

Non

Iruñea, Baluarte

Antonio Gades eta Carlos Sauraren Carmen balleta sortu zenetik 35 urte baino gehiago igaro dirab; bere garaiko obra iraultzailea, gaur egun Espainiako Dantzaren klasiko bilakatu da. Baluartera Antonio Gades Konpainiaren eskutik itzultzen da, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Miquel Ortegaren zuzendaritzapean interpretatutako zuzeneko musikarekin.

Koreografia eta zuzendaritza: Antonio Gades eta Carlos Saura,
Zuzendaritza musikala: Miquel Ortega
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Irakurri gehiago

Gasteiz Dantza Plazan

Noiz

2025/05/30 18:00

Non

Gasteiz, Florida Parkea

Udal Folklore Akademiak dantzaren zentsu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz hartzeko aukera izango du.

 

Dantza plazan 2025

  • Maiatzak: 16, 23 eta 30
  • Ekainak: 6 eta 20
  • Irailak: 5 eta 12

 

Ordua: 20:00etan (maiatza eta ekaina); 19:30ean (iraila).

Irakurri gehiago