Agenda
Olaia Valle: Entre mi cuerpo y yo. Llorona llévame al río (Estreinaldia)
2025/05/29 17:00
Donostia, Tabakalera
LABO GO52
- 18:45 Ateak irekitzea.
- 19:00 Sortze-prozesuaren erakustaldia (fisikoa eta akademikoa).
- 19:40 Solasaldia.
Sinopsia: Ni nor naizen esploratzeko beharra, imajinazioa aktibatu eta galderak dantzatu. Hori guztia, oroitzapena eta desira elkarrekin bizi diren gorputz batean. Nireak ez diren beste gorputz batzuk imaginatzeko nahiarekin. Nire arbasoei dantza egiteko gogoarekin, gaur zerk mugitzen nauen ulertzeko. Hemen eta orain, “Ni eta nire gorputzaren artekoa».
Fitxa artistikoa:
- Kontzeptua eta interpretazioa: Olaia Valle López.
- Musika konposizioa: Amaia Santamaría eta Zuhaitz Fernandez.
- Laguntza artistikoa eta zuzendaritzako laguntzailea: María Martin.
- Jantziak: Nelida Silva.
- Bideoa eta argazkia: Egoitz Maeso.
Osa + Mujika: Lana
2025/05/29 17:30
Gasteiz, Felix Petite Antzokia
Lana, arrakasta, balioa edo estatusa bezalako kontzeptuekin lotzen dugu. Garrantzitsua edo ezinbestekoa izatearen sentsazioa liluragarria da; baina hain arrakastatsua bazara, zergatik jarraitzen duzu astean 40 ordutik gora lanean?
Lanak denok harrapatuta gaituen lan-kultura obsesiboa islatuko du, txikitatik eta ia heriotzaraino irauten duen tranpa. Osa + Mujikaren iraupen luzeko bosgarren obra da, bost interpretek taularatua.